80. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A P A R R O S O

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Caparrosoko Udalak, 2003ko maiatzaren 22an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi du 5. poligonoko U.I.5 unitatearen (industri erabilera) xehetasun azterlana, Udal honek sustatua, Juan Cruz Lasheras Udaleko jaun arkitektoak eginiko proiektuari jarraikiz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 74 eta 76. artikuluei eta horiekin bat heldu direnei jarraikiz, jendaurrean egonen da 20 egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan espedientea ikusgai egonen da udal idazkaritzan, interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten.

Caparroson, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita seian. Alkate udalburua, Pedro José Tabar Oneca.

Iragarkiaren kodea: A0305998