80. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

IRURTZUNGO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2003ko aurrekontu arrunta eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Mankomunitate honetako Batzarrak, 2003ko martxoaren 13an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2003ko aurrekontu arrunta eta hura betearazteko oinarriak.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta herritar eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten Mankomunitateko bulegoetan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Irurtzunen, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita lauan. Mankomunitateburua, Fermín Escudero Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: A0305069