80. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A B A N I L L A S

Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala hasiera batez onetsirik

Herri honetako Udalak, aurtengo maiatzaren 5ean egin bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

1._Hasiera batez onestea 8.6.1.3.2 artikuluko IV. ataleko aldaketa hau:

Gaur egun duen testuaren ordez ("Gutxieneko azalera eraikigarria: 1,00 metro karratu, gizentzeko esne-txerri bakoitzeko, eta 1,35 metro karratu zerrama bakoitzeko"), honako hau paratu: "Azalera eraikigarriak: Foru Komunitateko araudian horretarako ezartzen direnak, edo, ordezko gisa, Estatuko legeria" (gaur egun 1135/2002 Errege Dekretua, txerrien babeserako gutxieneko neurriak), eta txerri-aziendaren antolamendurako oinarrizko arauei dagokienez, baita ere, Foru Komunitateko araudian aipatzen denak aginduko du, edo, ordezko gisa, Estatuko legeriak (gaur egun 324/2000 Errege Dekretua).

2._Onespen hori jendaurrean egotea hilabetez, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaratzen diren bi egunkaritan jarriz.

3._Aldaketa Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari igortzea, hari buruzko txostena egin dezan, hala ezartzen baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeko 74/2 artikuluan.

Onetsi eta ezarritakoari jarraituz, erabakia jendaurrean egonen da hilabetez.

Cabanillasen, bi mila eta hiruko maiatzaren hamaseian.. Alkatea, Ana María Rodríguez Eneriz.

Iragarkiaren kodea: A0305234