80. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A Z T A N

Mugaketa proiektua eta xehetasun azterlana behin betikoz onetsirik

Baztango Udalak, 2003ko apirilaren 29ko osoko bilkura arruntean, 12. puntuan,

Erabaki hau hartu zuen:

1. Behin betikoz onestea Baztango Udal Planeko Elizondoko 12. exekuzio unitatearen mugaketa proiektua eta xehetasun azterlana, Oteiza jaun arkitektoak idatzia, EHAEOak 02-11-28an ikus-onetsia, kasurako ireki den espedientean dagoena, P. Izotzaldea, S.L. enpresak sustatua.

2. Erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari igorriko zaio, baita ukituei ere, gai honetaz indarra duen legeriak agindutakoa bete dadin.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, indarra duen legeriak agindutakoari jarraituz.

Elizondon, Baztanen, bi mila eta hiruko maiatzaren hamabostean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0305066