80. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A Z T A N

Urbanizazio proiektua behin betiko onetsita

Baztango Udalak, 2003ko apirilaren 29ko osoko bilkura arruntean, 18. puntuan,

Erabaki hau hartu zuen:

1. Behin betikoz onestea Arraiozko 8. poligonoko 38. lurzatiaren exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, Oteiza jaun arkitektoak idatzia, 2002ko otsaileko data duena, EHAEak 2002-04-25ean ikus-onetsia, kasurako ireki den espedientean dagoena, Hijos de Pedro Bengoechea, S.L. enpresak sustatua.

2. Erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari igorriko zaio, baita ukituei ere, gai honetaz indarra duen legeriak agindutakoa bete dadin.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, indarra duen legeriak agindutakoari jarraituz.

Elizondon, Baztanen, bi mila eta hiruko maiatzaren hamabostean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0305065