80. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia, U.I.II (Sta. Engraziako 10. bide berria, oinezkoena) urbanizatzeko proiektuaren 5. faseko obrak zuzentzeko, eraispen lanetarako eta bertzelakoetarako laguntza teknikoa kontratatzeko prozedura irekia esleiturik

Udaleko Hirigintza Gerentziaren Kontseiluak, 2003ko maiatzaren 16an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

CGU 16-MAY-03 (11/UV)

"Hirigintza Gerentziako Kontseiluak, 2002-12-13an harturiko erabakiaren bidez, prozedura irekirako deialdia egin ondotik, ikusirik aipatu lehiaketako kontratazio mahaiaren aktak eta espedientean diren txosten teknikoak, eta horiekin bat etorrita, erabaki da:

1. Macla Ingeniería Civil, S.L. enpresari esleitzea Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia, U.I.II (Sta. Engraziako 10. bide berria, oinezkoena) urbanizatzeko proiektuaren 5. faseko obrak zuzentzeko, eraispen lanetarako eta bertzelakoetarako laguntza teknikoa kontratatzeko prozedura irekia, 43.766,80 eurotan esleitu ere, BEZa barne, lehiaketa arautu zuen pleguko gainerako baldintzak ere bete beharko dituela.

2. 37.730 euroko gastua baimendu eta xedatzea Macla Ingeniería Civil, S.L.ren alde. Zenbateko hori Udalaren Hirigintza Gerentzian indarra duen aurrekontuaren kontusail honetatik aterako da: 30-43222-601010 "U.I.II-Iparra".

Erabaki hau ez da behin betikoa administrazio bidean, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Hirigintzako Udal Gerentziako Kontseiluari edo Iruñeko Udaleko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hemeretzian. Kontseiluko burua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0305327