80. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAN ADRIAN

Aurrekontuko aldaketak hasiera batez onetsirik

San Adriango Udalak, 2003ko maiatzaren 8an egin osoko bilkuran, besteak beste, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

"1. Hasiera batez onestea luzatutako 2000ko aurrekontuko aldaketa hauek:

1. Kreditu gehikuntza gastuen aurrekontuko 1.4210.62202 kontusailean, Haurtzaindegiko inbertsioa izenekoa: 65.946,37 euro.

2. Kreditu sorkuntza gastuen aurrekontuko 1.4520.60001 kontusailean, Kirolguneko lurrak izenekoa: 181.443,95 euro.

3. Kreditu sorkuntza gastuen aurrekontuko 1.4320.60110 kontusailean, Herriko II. fasea izenekoa: 58.913,74 euro.

Kreditu gehikuntza eta kreditu sorkuntza horiek aurrekontuko kontusail hauen kargura finantzatuko dira:

_Dirusarreren aurrekontuko 1.75502 kontusaila, Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzak Haurtzaindegirako izenekoa: 29.115,28 euro.

_Dirusarreren aurrekontuko 1.91757 kontusaila, aurreko inbertsioetarako eskatu beharreko mailegua izenekoa: 277.188,78 euro.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea, argitara dadin, baita Udaletxeko iragarki oholera ere, hamabost egun baliodunean jendaurrean egonik herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

3. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

4. Erabaki hau Udaleko Kontu-hartzailetzara bidaltzea, behar diren ondorioak sor ditzan."

San Adrianen, bi mila eta hiruko maiatzaren hamabostean. Alkate udalburua, Jesús Angel Mendaza Marrodán.

Iragarkiaren kodea: A0305253