80. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2003ko ekainaren 9koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Erreumatologiako barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia ebazten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, 2003ko ekainaren 9ko Ebazpenaren bidez, Emilia Aznar Villacampa andrea izendatu du Nafarroako Foru Komunitateko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erreumatologiako barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu huts bat betetzeko. Lanpostuak 64916 plantilla-zenbakia du eta destinoa Tuterako "Reina Sofía" Ospitalean.

Deialdia 2002ko 25. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 27an.

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren bederatzian._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: A0306142