80. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

BUÑUEL ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

2003ko aurrekontua eta diruzaintzako gerakina sartzea. Behin betiko onespena

Mankomunitateko Batzarrak, 2003ko martxoaren 5ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2003ko aurrekontu orokor eta bakarra, diruzaintzako gerakinak sartzea, aurrekontua betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa. Erabakia 2003ko 43. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, apirilaren 7an, argitaratu eta jendaurreko aldia erreklamaziorik gabe iragan zenez, behin betiko onetsita gelditu zen.

Hona hemen aurrekontua, laburturik:

DIRUSARRERAK:

3. kapitulua._Tasak, prezio publikoak eta bestelakoak: 26.850 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 415.735,56 euro.

5. kapitulua._Ondareko dirusarrerak: 420 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua._Langileak: 389.965,25 euro.

2. kapitulua._Ondasun arruntak eta zerbitzuak: 47.374,49 euro.

3. kapitulua._Finantza-gastuak: 1.900 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 360 euro.

6. kapitulua._Inbertsio errealak: 3.405,82 euro.

Hasiera batez onetsitako aurrekontuari egindako aldaketak:

_Kontusaila: 32300-22606 "Enplegu sozial babestuaren programako jarduerak": 3572,32 euro. Kreditu gehikuntza, 2002ko abenduaren 31ko Diruzaintzako Gerakinarekin finantzatua.

Buñuelen, bi mila eta hiruko maiatzaren zazpian. Mankomunitateko burua, José Luis Urzáiz.

Iragarkiaren kodea: A0305014