80. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

BUÑUEL ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Aurrekontuko aldaketak behin betiko onetsirik

Mankomunitateko Batzarrak, 2003ko martxoaren 4ko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2002ko udal aurrekontu arrunteko aldaketei buruzko hainbat espediente.

Hasierako onespenaren iragarkia 49. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2003ko apirilaren 21ean argitaratu ondoren jendaurreko aldian herritarrek edo interesatuek ez dute erreklamaziorik aurkeztu; hori dela eta, bidezko da honako aldaketa hauek behin betiko onestea:

_"Administrari-laguntzailearen soldata" izeneko 12100-13000 kontusaila, 1.870 euro; "Administrari-laguntzailearen gizarte segurantza" izeneko 12100-16001 kontusaila, 590 euro; "ELZko langileen kilometroak" izeneko 31120-23002 kontusaila, 900 euro; "Hezitzaile espezializatuaren kilometroak" izeneko 231140-23002 kontusaila, 200 euro.

Kreditu gehikuntzak, guztiak ere kontusail honetan kreditua deuseztatuz finantzatuak: "Diruzaintzako maileguaren korrituak" izeneko 61100-33100 kontusaila, 3.560 eurorekin.

Buñuelen, bi mila eta hiruko maiatzaren zazpian. Mankomunitateburua, José Luis Urzaiz Gimeno.

Iragarkiaren kodea: A0305013