80. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A S A B U R U A

Ur hornidurarako proiektua. Hasierako onespena

Basaburuko Udalak, 2003ko maiatzaren 8an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1. Basaburuan presio handiko uraren hornidurarako hodien proiektua onetsi da hasiera batez (hodia Aizaroztik Itsasora doa, eta handik poligono berrira). Proiektuan aipatu finken okupazioa ere onetsi da hasiera batez.

Proiektua eta ukituen nahiz haien finken zerrenda ikusgai jarriko dira Udaletxean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita hilabetez, goizeko 9etatik 12etara, interesatuek aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Basaburuan, bi mila eta hiruko maiatzaren hamahiruan. Alkatea, J. Benito Alberro Goñi.

Iragarkiaren kodea: A0305116