80. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A R A S O A I N

Barasoaingo A.S.etako U-3ko exekuzio unitatea garatzeko xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Barasoaingo Udaleko Batzorde Kudeatzailearen buruak 2003ko maiatzaren 16an eman ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da Barasoaingo A.S.etako U-3ko exekuzio unitatea garatzeko xehetasun azterlana, Barasoaingo Udalak sustatua eta Juan Antonio Ascunce Izuriaga arkitektoak idatzia.

Jendaurreko epea ireki da, hogei egunekoa, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek epe horretan egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. eta 76. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Espedientea interesatuen eskura egonen da Barasoaingo Udalaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan.

Barasoainen, bi mila eta hiruko maiatzaren hamaseian. Batzordeko burua, Carlos Izuriaga Eslava.

Iragarkiaren kodea: CA148468