80. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R G U E D A S

Salaketen jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen kontrako arau-hausteengatik Alkatetza honetan aurkeztutako salaketak, beheko zerrendan ageri direnak, jakinarazi ahal izan ez direnez, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen da, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzekoak diren gainerakoetan xedatutakoarekin bat etorriz:

Jabea: Oscar Gómez de la Casa. Matrikula: 2829-BNS. Tokia: Real kalea (Udaletxea). Eguna: 02/12/03. Ordua: 10,20. Zenbatekoa: 30,05 euro. Arau-haustea: ZEO 091.2.m.7. Espedientea: 66/02.

Jabea: Cesar Aguado Orta. Matrikula: 4733-BKF. Tokia: Real kalea (Udaletxea). Eguna: 03/02/13. Ordua: 13,00. Zenbatekoa: 30,05 euro. Arau-haustea: ZEO 091.2.m.1. Espedientea: 06/03.

Jabea: Trinidad del Arco Fajardo. Matrikula: T-9209-AJ. Tokia: Tejerías kalea, 21. Eguna: 03/02/28. Ordua: 9,20. Zenbatekoa: 30,05 euro. Arau-haustea: ZEO 091.2.L. Espedientea: 13/03.

Jabea: Ignacio Herranz Gimeno. Matrikula: 9280-BDC. Tokia: Real kalea (Udaletxea). Eguna: 03/03/11. Ordua: 12,53. Zenbatekoa: 30,05 euro. Arau-haustea: ZEO 091.2.m.7. Espedientea: 16/03.

Jabea: María Gorbeña Mazarrasa. Matrikula: M-2369-VF. Tokia: Real kalea (Udaletxea). Eguna: 03/03/11. Ordua: 13,56. Zenbatekoa: 30,05 euro. Arau-haustea: ZEO 091.2.m.7. Espedientea: 17/03.

Argitalpen honek salaketaren jakinarazpenaren ondorioak ditu eta bere aurka honela egin daiteke:

a) Alkatetzari idatziz alegatzea, hamabost egun balioduneko epean alegatu ere, nork bere defentsarako egokia ikusten duena, betiere Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 79. artikuluari jarraituz, eta egoki juzgatzen diren frogak aurkeztea edo haien gaineko proposamenak egitea.

b) Isuna ordaintzea, ehuneko 30 merkeago, hamar egun balioduneko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, salbu eta arau-hauste mota horri beherapena ez badagokio.

1398/93 Errege Dekretuaren 13.2) artikuluak ezartzen duenari jarraituz, honako idazki honi alegaziorik egiten ez bazaio arestian aipatu epearen barrenean, prozedura abiarazte hau ebazpen proposamentzat har daiteke.

Arau-haustea egin duen gidaria ibilgailuaren titularra ez den kasuetan, azken horri eskatzen zaio gidaria nor den erran dezala hamabortz egun balioduneko epean. Horretarako Udalaren Erregistro Orokorrean idazki bat aurkeztu beharko du, arau-hauslearen izena eta bi deitura, N.A.N.aren zenbakia eta helbidea adierazten dituena. Identifikatzeari uko eginez gero, titularraren kontrako salaketa eginen da arau-hauste larriagatik, zehapena berrogeita hamar mila pezetarainokoa izan daitekeelarik; hori guztia, indarrean dagoen Trafikoari buruzko Legearen 72.3 artikuluan xedatutakoaren babesean.

Arguedasen, bi mila eta hiruko maiatzaren hamalauan. Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

Iragarkiaren kodea: A0305180