80. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A I E G I

Herrilurraren desafektazioa

Aiegiko Udalak, 2003ko maiatzaren 6an egin osoko bilkuran, legezko quorumarekin, honako herrilur hau desafektatzea onetsi zuen:

Landalurraren katastroko 1. poligonoan, 1091. lurzatiaren puska, 5.000 metro karratukoa.

Desafektazioaren xedea da Jurramendiko Mankomunitateari lagatzea ponpaketarako biltontzi erregulatzailea eraikitzeko.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 140.3 artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 143.b) artikuluan ezarritakoa betez, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea Kontzejuko idazkaritzan aztertu eta bidezko alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen, betiere bulego orduetan.

Aiegin, bi mila eta hiruko maiatzaren hamabian. Alkatea, José Artiz Segura.

Iragarkiaren kodea: A0304981