80. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MURILLO EL CUENDE

2002ko ekitaldi ekonomikoaren kontu orokorra jendaurrean

Kontuen Batzorde Bereziak adostasun txostena eman baitu 2002ko ekitaldi ekonomikoaren berri ematen duen Murillo el Cuendeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen kontu orokorrari buruz, dagokion iragarkia argitara ematen da Udalaren iragarki oholean, hamabost egun baliodunean jendaurrean egon dadin. Interesatuek egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio edo alegazioak aurkezten ahalko dituzte epe horretan.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunak arautzen dituen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 242.3 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Murillo el Cuenden, bi mila eta hiruko maiatzaren hamahiruan. Alkate udalburua, Angel Arnaudas Granell.

Iragarkiaren kodea: A0305232