80. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MURILLO EL CUENDE

Arau Subsidiarioetako aldaketa behin betikoz onetsirik

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak urtarrilaren 14an eman 37/2003 Foru Aginduaren bidez, behin betikoz onetsi zen Murillo el Cuendeko Arau Subsidiarioetako aldaketa baten espedientea, eta onespen hori 2003ko 12. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 27an.

Horregatik guztiagatik, argitara ematen dira honako agiri hauek.

Murillo el Cuenden, bi mila eta hiruko maiatzaren hamahiruan. Alkate udalburua, Angel Arnaudas Granell.

MURILLO EL CUENDEKO PLANEAMENDUKO ARAU SUBSIDIARIOETAKO ALDAKETA PUNTUALAK, TRAIBUENASKO KONTZEJUARI BURUZKOAK

A._Aurrekariak. Hirigintzako arrazoiak.

Bi aldaketa puntual zehaztu dira, baina egungo hirigintzako araudia osatu egiten dute eta ez aldatu. Biek Traibuenasko Kontzejua ukitzen dute.

1. aldaketa puntuala egungo hiri lurzoruan biltegiak ezartzeari buruzkoa da, eta nekazaritzako biltegien behar handiari erantzuten dio. Egungo araudian ez dira halakoak agertzen, nahiz eta gune hori batez ere nekazaritzakoa izan.

2. aldaketa puntualak kale bat errepideraino luzatzea du helburu (egun halaxe dago), eta gunean bi puntutatik sartzeko da, arindu eta antolatuz ibilgailuen zirkulazioa, joan-etorrikoa, eraztun baten itxurakoa (egun bezala), sarbide bakarreko aukera baztertuz.

B._Aldatu beharreko hiri araudiaren deskribapena.

Egungo araudia eta Traibuenasko gunearen informazio orokorra dakarren planoa erantsi dira.

C._Araudiko aldaketa puntualen zehaztapenak eta planoa.

1. ALDAKETA PUNTUALA

101.5. art. (berria). Nekazaritzako biltegiak.

_Herriko hiri lurzoruko UC (San Juan kale nagusia kenduta), R-2 eta R-3rako ezarri da.

_Eremuek etxebizitzetarako erabilera izango dute nagusiki, baina bateragarria izanen da nekazaritzako biltegia ezartzearekin, eta ez da aldatuko egungo Planeamenduan zehaztutako antolamendu orokorra.

_Traibuenasko araudian, erabileren baldintzei eta araubideari buruzko artikuluetan, alegia, 98.ean (UC), 99.ean (R-2) eta 100.ean (R-3), onartutako erabilera hauek gehituko dira:

-98. art. (UC) 6 h) Nekazaritzako biltegia.

-99. art. (R-2) 2 h) Nekazaritzako biltegia.

-100. art. (R-3) 2 h) Nekazaritzako biltegia.

_Honako parametro hauek biltegi erabilerari aplikatu zaizkio bakarrik:

_Hiri lurzoruan kokatu biltegietan, gehienezko planta-okupazioa eta gehienezko azalera eraikigarria 300 m² baino txikiagoa izanen da.

_Eraikina, lurzatiaren mugatik gutxienez ere 3 metrotara kokatuko da, puntu guztietan.

_Nabe-biltegia egiteko proiektua prestatu baino lehen, nahitaezkoa izanen da xehetasun azterlana egitea; hark definituko ditu lerrokadurak eta sestrak, garaierak, baoen antolamendua, estalkia, materialak, zer eranskin eta eraikin lagungarri egiteko asmoa den, egungo eraikinak handitzeko lanak... Eta hori guztia ongi etorriko da inguruan diren eraikinen ezaugarriekin.

_Arkitektura kalitate oneko jarduketak baimenduko dira, baldin eta hiriaren irudi orokorra hobetzen laguntzen badute.

_Eraikinaren teilatu-hegalaren azpian, garaiera 7 metrokoa izanen da gehienez ere, eta gailurrera bitartekoa, berriz, 9 metrokoa gehienez ere. Baimendutako bolumenaren barruan, posible da barneko solairuartea planteatzea, baldin eta ez badu eraikinaren % 25 gainditzen.

_Estalkiaren malda % 10 eta % 35 bitartekoa izanen da.

2. ALDAKETA PUNTUALA

Kalea errepideraino luzatzea.

Aipatutako kalea luzatu egiten da, honi erantsitako planoaren arabera, herrian sartzeko errepideraino luzatu ere.

Iragarkiaren kodea: A0305231