80. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MURILLO EL CUENDE

2003ko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak hasiera batez onetsirik

Murillo El Cuendeko Barrutiko Udalak, 2003ko aurrekontu arrunt eta bategina eta hura betearazteko oinarriak hasiera batean onestea erabaki zuen, 2003ko apirilaren 29an egin osoko bilkuran eta legeak eskatzen duen quoruma zuela.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276. artikuluari jarraikiz, espedientea Udaleko idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea azter dezaten eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Murillo el Cuenden, bi mila eta hiruko maiatzaren seian. Alkatea, Angel Arnaudas Granell.

Iragarkiaren kodea: A0304904