80. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M I L A G R O

Aurrekontuak hasiera batez onetsita

Milagroko Udalak, 2003ko maiatzaren 2an egin osoko bilkuran, Udalaren 2003ko aurrekontua onetsi zuen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganik.

Milagron, bi mila eta hiruko maiatzaren seian. Alkatea, Jesús María Barrado Pardo.

Iragarkiaren kodea: A0304905