80. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

ERABAKIA, 2003ko ekainaren 16koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Nafarroako administrazio publikoetan euskararen erabilera arautzen duen otsailaren 10eko 29/2003 Foru Dekretuaren aurka Izabako Udalak jarritako 439/03 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailera igortzen duena.

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailak 439/03 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa igor diezaiotela eskatu du. Aipatu auzi-errekurtsoa Izabako Udalak jarri zuen, Nafarroako administrazio publikoetan euskararen erabilera arautzen duen otsailaren 10eko 29/2003 Foru Dekretuaren aurka.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 48. artikuluak ezartzen du espedientea inpugnatutako xedapenaren edo egintzaren organo egileari eskatuko zaiola. Kasu honetan foru dekretu bat inpugnatu da.

Halaber, Administrazioarekiko Auzien Sailak Administrazio honi eskatu dio aipatu espedientean interesatu gisa ageri diren guztiei dei egin diezaiela, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarri bezala.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, aipatu errekerimendua betetzeko,

ERABAKI DU:

1. Nafarroako administrazio publikoetan euskararen erabilera arautzen duen otsailaren 10eko 29/2003 Foru Dekretuaren aurka Izabako Udalak jarritako 439/03 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailera igortzea.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, interesatuak jakinaren gainean jarri eta autoetan demandatu gisa agertu ahal daitezen Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, argitaratu eta biharamunetik bederatzi eguneko epean.

3. Erabaki hau Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren hamaseian._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: C3193884