80. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1004/2003 EBAZPENA, maiatzaren 26koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Tuterako Ospitalerako erradiologia ekipamendua kontratatzeko gastua baimentzen duena (OB10/2003 lehiaketa).

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du Tuterako Ospitalerako Erradiologia ekipamendua kontratatzeko (OB10/2003 lehiaketa).

_Kontratuaren xedea: Tuterako Ospitalerako Erradiologia ekipamendua kontratatzea (OB10/2003 lehiaketa), honela banaturik: arku erradiokirurgiko bat eta Rx-rako bi gela, sapaian esekitzeko ekipodunak.

_Esleipen bidea: lehiaketa, prozedura irekiaren bidez.

_Lizitazioaren aurrekontua: 335.563,84 (hirurehun eta hogeita hamabost mila bostehun eta hirurogeita hiru euro eta laurogeita lau zentimo), BEZa barne.

_Behin-behineko bermea: ez da eskatuko.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren eta agindu teknikoen pleguan ageri direnak.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: 2003ko uztailaren 28ra arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea, 39; Iruña). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko eguna eta tokia: 2003ko abuztuaren 14an, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko egoitzan (Irunlarrea karrika, 39; 31008 Iruña), 12.00etan.

_Klausula administratibo eta partikularren plegua eta baldintza teknikoak lizitatzaileen eskura daude interneteko gune honetan: http://www.cfnavarra.es/sns-o/concursos (departamentuaren kontratazioetan sartu), eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39); 948-428800 telefonoa, 948-428894 faxa.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita seian. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Victor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0306044