80. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

425/2003 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Tuterako "Griseras" IPko eskolatze premiei erantzuteko modulu aurrefabrikatuen hornidura, garraioa, instalazioa eta muntaketa kontratatzeko espedientea onesten duena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako deia egin du, Tuterako "Griseras" IPko eskolatze premiei erantzuteko modulu aurrefabrikatuen hornidura, garraioa, instalazioa eta muntaketa kontratatzeko.

_Mota: lehiaketa. Presakoa.

_Xedea: Tuterako "Griseras" IPko eskolatze premiei erantzuteko modulu aurrefabrikatuak hornitu, garraiatu, instalatu eta muntatu.

_Aurrekontua: 118.421,63 euro, BEZa barne.

_Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hamahirugarren egun naturala arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, 31002-Iruña) edo Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., 31001-Iruña).

_Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan daudenak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

_Eskaintzak jendaurrean irekitzea: lizitazio iragarkian adierazitako datan egingo da ekitaldi publikoan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusian (Santo Domingo kalea, z.g., 31001 - Iruña).

Administrazio klausulen eta manu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, 9:00etatik 14:00etara, Inbertsio Zerbitzuko Obra eta Ekipamendu Atalean (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren hamabian. Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A0306319