71. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2003ko maiatzaren 19koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako administrazio publikoetako B mailako suhitzaile-ofizialak oposizioz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko A mailako suhiltzaile-ofizialen mailan sailkatzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, 2003ko marxoaren 10ean emandako Ebazpenaren bidez, Nafarroako administrazio publikoetako B mailako suhitzaile-ofizialak oposizioz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko A mailako suhiltzaile-ofizialen mailan sailkatzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2003ko 38. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 28an.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.

Horrenbestez, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 13ko 201/1999 Foru Aginduan emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako administrazio publikoetako B mailako suhitzaile-ofizialak oposizioz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko A mailako suhiltzaile-ofizialen mailan sailkatzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

2. Ebazpen honen berri ematea epaimahaikideei eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hemeretzian._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

E R A N S K I N A

Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Onartuak:

BOULANDIER HERRERA, JOSE JAVIER

ECHEVERRIA IRIARTE, FRANCISCO JAVIER

ESPARZA FERNANDEZ, FELIX

GONZALEZ ECHARREN, ALFREDO JOSE

ORTA GONZALEZ-ORDUÑA, CARLOS

Baztertuak:

2.1.b) oinarrian eskatutakoa ez betetzeagatik.

GARAYOA GURUCHARRI, JAVIER

SEBASTIAN ROMERO, JAVIER

Iragarkiaren kodea: A0305395