71. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2003ko maiatzaren 12koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Angiologia eta Odol-hodietako Kirurgiako barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia ebazten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, 2003ko maiatzaren 12ko Ebazpenaren bidez, José Manuel Jiménez Arribas jauna funtzionario izendatu du, Nafarroako Foru Komunitateko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Angiologia eta Odol-hodietako Kirurgiako barrutiko sendagile espezialista gisa aritzeko. Esleitu zaion lanpostua 68227 plantilla-zenbakia du eta destinoa Nafarroako Ospitalean.

Deialdia 2002ko otsailaren 27ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 25. zenbakian.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hamabian._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: A0305310