71. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

E D I K T U A

Tuterako Udaleko Baliabideak Kudeatu eta Antolatzeko Alorreko zinegotzi eskuordeak aditzera ematen du:

Gobernu Batzordeak, 2003ko maiatzaren 9an egindako bilkuran, onetsi zuela hirilurreko ondasunen gaineko 2003ko lehenbiziko seihilekoaren kontribuzioari eta landalurreko ondasunen gaineko 2003ko ekitaldi osoaren kontribuzioari dagozkien kuoten borondatezko dirubilketarako epea izatea 2003ko maiatzaren 12tik ekainaren 13ra bitarte, biak barne.

Ordainketak udal diruzaintzaren bulegoetan eginen dira, Herriko Etxeko hirugarren solairuan, jendea hartzeko orduetan edo, bestela, ordainketa-gutunean aipatzen diren banku entitateetako edozeinetan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, bi mila eta hiruko maiatzaren hamabian. Pedro González Felipe.

Iragarkiaren kodea: A0305465