71. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MURILLO EL FRUTO

Lizitazio iragarkia

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Murillo el Frutoko Udalak enkante publikorako deialdia egin du, ondoko ezaugarriak dituen kontratua esleitzeko:

Kontratuaren xedea: Mandurrio erreka zuloan ur beltzen kolektorea berritzeko obrak egitea, Ingeniería Guallart, S.L.k sinatutako dokumentazio teknikoari jarraikiz.

Esleipena: prozedura irekia erabiliz eta enkante bidez. Presako tramitazioa.

Kontratazio aurrekontua: 47.635,81 euro.

Baldintzen plegua: lizitatzaileen eskura, Murillo el Frutoko Udaletxean.

Proposamenak aurkezteko toki-egunak: Udalaren erregistroan, hamalau egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen ekonomikoak noiz irekiko diren: Herriko Etxeko bilkura aretoan, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo borzgarren egun baliodunean, eguerdiko hamabietan.

Murillo el Fruton, bi mila eta hiruko maiatzaren hamaseian. Alkatea, Javier Gárriz Gabari.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ............................., N.A.N.: ......................, hau ordezkatuz: ...................., IFK: ................., helbidea: ......................., Murillo el Frutoko Udalak Mandurrio erreka zuloan ur beltzen kolektorea berritzeko obrak esleitzeko enkantearen berri izanik, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarri baitzen, zenbaki honetan: ............, eta data honetan: ................, hitza ematen dut osoki eginen duela, zenbateko honen aldera: ............................ euro, B.E.Z. barne (letraz eta zenbakiz), dokumentazio teknikoari eta klausula administratibo partikularren pleguari hertsiki loturik, ezagutu eta onartzen baititut.

(Tokia, eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0305387