71. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

Ibilgailu abandonatuen gaineko errekerimenduen jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluan aipatzen diren ibilgailu abandonatuen gaineko errekerimenduak jakinarazi ezin izan direnez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazpen horiek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen dira:

Jabea: Carlos Manuel Hernández Jiménez jauna, Portillo de la Plaza karrika. Calahorra (Errioxa). NA-7624-AC.

Jabea: Ignacio Echegaray Echevarri, Puy karrika, 40-3.a Lizarra (Nafarroa). NA-6321-W.

Jabea: José Ignacio Goicoechea Elbusto jauna, Vizcaya etorbidea, 3. Aiegi (Nafarroa). NA-8917-F.

Jabea: Jorge Augusto Leonor jauna, Lizarra-Gasteiz errepidea, 4. Zubielki (Nafarroa). UZ-85-41.

Jabea: Holger Willy Ordóñez Ara jauna, Merkatondoa, 2-2.a A. Lizarra (Nafarroa).

Ibilgailu horiek abandonatu itxuran daude, Lizarrako udal mugapeko toki ezberdinetan.

Hamabortz eguneko epean ibilgailua ez bada dagoen tokitik kentzen, hiri hondakin solidotzat hartuko da eta desegitera eramanen.

Hori guztia, Trafikoari buruzko Legearen 7.1.1.a) artikuluan eta apirilaren 21eko 11/1999 Legearen bigarren artikuluan xedatutakoa betez.

Aipatu epeak kontatzen hasiko dira iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta hurrengo egunetik.

Lizarran, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita hiruan. Alkatea, Josefina Bozal Bozal.

Iragarkiaren kodea: A0305373