71. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D O N E Z T E B E

Lehiaketa publikorako deialdia, Doneztebeko San Migel Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Institutuetako eta Mendaur Institutuko garbiketa zerbitzuak kontratatzeko

Udalaren osoko bilkurak 2003ko apirilaren 28an hartu erabakiaren bidez onetsia.

Kontratazio aurrekontua: gehienez ere 42.963,60 euro ikasturteko, BEZa barne.

Lehiaketan parte hartzeko behin-behineko fidantza: 859,27 euro.

Eskaintzak aurkezteko epea: Udaleko erregistro orokorrean, 26 egun naturaleko epean, lizitazio iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken egun balioduneko eguerdiko ordu biak arte. Azken egun hori larunbata izanez gero, epea hurrengo egunean bukatuko da.

Dokumentazio pertsonala noiz ireki: eskaintzak aurkezteko epea amaitu ondoko laugarren egun baliodunean, hamabietan.

Proposamen ekonomikoak noiz ireki: jendaurrean irekiko dira, dokumentazio pertsonala ireki ondoko bosgarren egun balioduneko hamabietan.

Bertzelako xehetasunak: Doneztebeko Udaleko idazkaritzan eskuratuko dira (baldintza plegua, etab.), bulego orduetan, hau da, goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu biak arte.

Donezteben, bi mila eta hiruko maiatzaren hamabostean. Alkate udalburua, Miguel San Miguel Azpiroz.

Iragarkiaren kodea: A0305361