71. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

URM-2 eta UC-23 unitateen mugapen berria eta URM-2 berriaren xehetasun azterlana. Hasiera bateko onespena

Gobernu Batzordeak 2003ko apirilaren 29an egin bilkura arruntean, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

2003ko urtarrilaren 14an Carlos Sola jaunak Tafallako El Ferial etxebizitza multzoaren izenean eskatu zuen Tafallako Plan Orokorreko URM-2 eta UC-23 exekuzio unitateak berriz mugatzeko; alegia, egungo URM-2 bi unitatetan zatitzeko (URM-2 eta URM-2A) eta hortik sortutako URM-2 unitateari UC-23ren azalera zati bat eransteko, azken honek ere jabe berak ditu eta; URM-2 berriaren xehetasun azterlana egiteko eskaera ere aurkeztu du, aurreko espedientearekin batera.

Kontuan hartuz ezen, bi espediente horiek onetsi eta argitaratzeko epea igaro ondoren, administrazioaren isilbide positiboa izan dela, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean, 76 eta 143.2 artikuluei dagokienez 74. artikuluan xedatzen den bezala.

Ikusirik URM-2 eta UC 23 exekuzio unitateen mugapen berriari buruzko espedientea eta URM-2 unitateko xehetasun azterlanaren espedientea, eta ikusirik, halaber, espediente horietan diren aurrekariak eta horiei buruz emandako txostenak, Tafallako Udalaren Gobernu Batzordeak hauxe erabaki du, Jarraipen eta Kontrol Batzordearen irizpena ikusirik eta abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 74.1.a artikuluan xedatuari jarraikiz:

Lehena._Administrazioaren isilbide positiboa dela eta, hasiera batez onetsitzat jotzea URM-2 eta UC 23 unitateen mugapen berriari buruzko espedientea eta URM-2 unitate berriaren xehetasun azterlanaren espedientea.

Bigarrena._Hasierako onespenaren erabakia argitaratzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Udaletxeko iragarki oholean eta, gutxienez, Nafarroan argitaratzen diren bi egunkaritan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 74.1 artikuluan xedatuarekin bat.

Hirugarrena._Espedienteak jendaurrean egonen dira hogei egun balioduneko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina. Tafallako Udaleko Hirigintza alorrean espedientea aztertu eta alegazio idatziak aurkezten ahalko dira Udalaren erregistro orokorrean, Udaletxeko beheko solairuan.

Laugarrena._Erabaki hau igortzea interesatuei, Kontu Hartzailetzara, Udalaren zerbitzu teknikoetara eta Tafallako Udalaren aholkularitza juridikora.

Izapide bat denez, ezin da aurkako errekurtsorik aurkeztu administrazio bidean, eta hori jakinarazten dut behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, bi mila eta hiruko maiatzaren hamahiruan. Alkatea, sinadura ulertezina. Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0305347