71. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

29/03 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Interesatuentzako jakinarazpena, legezko bideak erabiliz aurkitu ez direlako

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2003ko martxoaren 27an, honako hau ebatzi zuen:

RAL 03-MAR-27 (5/UV)

"29/03 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu baitute Construcciones Gregorio Martínez, S.A., Grupo Esteban Lizarraga, S.L., Avanco, S.A. de Gestión Inmobiliaria, Miguel Rico y Asociados, S.A., Construcciones Sanzol, S.A., Construcciones Artaso Hermanos, S.L., Navarra de Gestión y Proyectos Inmobiliarios, S.L. eta Prodinver, S.L. enpresek, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko abenduaren 16an eta Antsoaingo Udaleko Gobernu Batzordeak 2002ko abenduaren 18an emandako ebazpenen aurka, bietan onesten baitzen Ezkaba sektorearen nahitaezko desjabetzapeneko prozesutik ondorioztatuko berdinbanaketa urbanistikoaren proiektua, ebatzi dut:

1._Administrazio espedientean interesatuta daudenei dei egitea, bederatzi eguneko epean ager daitezen aipatu errekurtsoaren autoetara.

2._Ondotik, administrazioarekiko auzien jurisdikzioan eskumena duen organoari errekurritutako ebazpenaren espedientea bidaltzea, baita interesatuendako jakinarazpenak ere, halakorik behar den kasuetan.

3._Udala aipatu administrazioarekiko auzi-errekurtsoan ager dadila, xede horretarako Antonio Armendáriz García jauna legelari izendaturik, eta Santos Julio Laspiur García, berriz, prokuradore".

Espedientean agertzen diren interesatuak:

José María Sevilla García jauna.

Ana María Lecumberri Villarreal andrea.

Vanesa Lecumberri Alvarez andrea.

María Aránzazu Lecumberri Alvarez andrea.

Fermín Lecumberri Alvarez jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0305345