71. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

IRUNBERRI

Irunberriko Udal Planeko aldaketa puntuala, AR.7 Aerodromoa alderdian. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2003ko maiatzaren 2ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen Irunberriko Udal Planeko aldaketa puntual bat, AR.7 Aerodromoa alderdiari buruzkoa, Irunberriko Centro de Vuelo delakoak sustatua.

Jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan ezarritakoari jarraituz, herritarrek eta interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Irunberrin, bi mila eta hiruko maiatzaren bostean. Alkatea, José Ramón Labairu Usoz.

Iragarkiaren kodea: A0304925