71. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2003ko maiatzaren 12koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laneko Medikuntzako barrutiko sendagile espezialista izateko lau lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia ebazten duena.

2003ko maiatzaren 12ko Ebazpenaren bidez, ondotik aipatzen diren andreak funtzionario izendatu dira, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laneko Medikuntzako barrutiko sendagile espezialista gisa aritzeko, eta honako lanpostu huts hauek esleitu zaizkie:

María Isabel Francés Mellado andreari plantillan 68056 zenbakia duen lanpostua, Zerbitzu Zentralei atxikia.

María Cruz Guergue Gómez andreari plantillan 68057 zenbakia duen lanpostua, Zerbitzu Zentralei atxikia.

Susana Alvarez Erviti andreari plantillan 68120 zenbakia duen lanpostua, Zerbitzu Zentralei atxikia.

Belén Asenjo Redín andreari plantillan 68121 zenbakia duen lanpostua, Zerbitzu Zentralei atxikia.

Deialdia 2002ko otsailaren 27ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 25. zenbakian.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hamabian._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: A0305309