71. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U N B E R R I

Oihan enkantea

Irunberriko Udalak enkante publikoa eginen du, plegu itxiaren bidez eta adierazten den ereduari jarraikiz, oihan lote hau saltzeko:

Lote bakarra._Oihan aprobetxamendua " Sielva" parajean; 53.256 pinus nigra (Austriaca subsp.), 2.126 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa bost mila eta ehun eta hamaika eurokoa da (5.111 euro), gehi balio erantsiaren gaineko zergaren ehuneko zortzia.

Egiten diren eskaintzetan, nahitaez aipatu beharko da estereo bakoitzeko eskaintzen den prezioa.

Enkantean parte hartzeko proposamenak udal idazkaritzan aurkeztuko dira, fidantzatako udal diruzaintzan hasierako prezioaren ehuneko 2 ordaindu izanaren gordekinarekin eta enpresaren sailkapen agiriarekin batera, hamabortz egun balioduneko epean aurkeztu ere, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina. Epea egun horretako 11:00etan bukatuko da.

Proposamenak epea bukatzen den egunean irekiko dira, 12:00etan, Irunberriko Herriko Etxean. Enkantea arautzen duten baldintzen plegua udal idazkaritzan dago, aztergai, interesa duen ororen eskura.

Irunberrin, bi mila eta hiruko maiatzaren zortzian. Alkatea, José Ramón Labairu Usoz.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ...................; herria: ............; N.A.N.: ........; jakin baitut Irunberriko Udalak enkantea egin gogo duela, Udalak iragarkia argitaratu baitzuen ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ......... egunekoan, egindako balorazio teknikoa eta baldintzak onartzen ditut eta salgai dagoen lotearen truke honako eskaintza hau egiten dut: .................. (hitzez eta zenbakiz; hasierako prezioa gutxienez) .....................

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0304924