71. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U N B E R R I

Herrilurraren hasierako desafektazioa

Irunberriko Udalak ondotik ematen den herrilurra hasiera batean desafektatzea erabaki zuen, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, 2003ko maiatzaren 2an egin osoko bilkuran:

4.000 metro karratu, 5. poligonoko 197. lurzatian, Irunberriko herrilurrekoak, haien erabilera José María Ollo Aristu jaunari lagatzeko, zerri emeak ustiatzeko nabea eraikitzeko.

Erabakia jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Erabakia behin betikoa bilakatzean, Nafarroako Gobernuko Nekazaritza Departamentura igorriko dira dokumentazioa eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 144. artikuluak aipatzen dituen gainerakoak, Nafarroako Gobernuak deklarazio publiko edo soziala egin eta onespena eman dezan.

Irunberrin, bi mila eta hiruko maiatzaren bostean. Alkatea, José Ramón Labairu Usoz.

Iragarkiaren kodea: A0304923