71. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

LOS ARCOS

Soberako lurzatiaren kalifikazioa hasiera batean onetsirik

Los Arcosko Udalak, 2003ko maiatzaren 8an egindako bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Santa Eulalia kaleko 14an (A) dagoen lur bat soberako lurzati bezala kalifikatzeko espedientea.

Toki entitateen ondasunen gaineko Erregelamenduan eta arloaren gaineko egungo xedapenetan xedatutakoari jarraikiz, aipatu espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Los Arcosen, bi mila eta hiruko maiatzaren bederatzian. Alkate udalburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: C3141892