71. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z O A I N

Zuntzarrengo sareak berritu eta zoladura emateko obren enkantea

Udal honek enkanterako dei egiten du, Zuntzarrengo sareak berritu eta zoladura emateko obrak kontratatzeko, 150.023,88 eurotik hasita, hori baita hasierako prezioa.

Eskaintzak udal idazkaritzan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita zazpigarren eguneko 13:00ak baino lehen.

Enpresaren sailkapena: taldea, G eta E I; azpitaldea, 3, 1 eta 9; kategoria, C; hurrenez hurren.

Behin-behineko fidantza: % 2 = 3.000 euro.

Eskaintza ekonomikoa (2. kartazala) irekiko da aurkezteko epea amaitu ondoko bosgarren egun baliodunean, 18:00etan.

Proiektua eta klausula administratiboen plegua Udalaren idazkaritzan eta Copia dendan daude, Pío XII.aren etorbidearen eta Antso Azkarrarenaren arteko bidegurutzean, Iruñean.

Lizoainen, bi mila eta hiruko maiatzaren zortzian. Alkatea, Andrés Vidador Oses.

PROPOSAMEN EKONOMIKORAKO EREDUA -2. KARTAZALA-

Izena: ....................; N.A.N.: ............; herria: .................., helbidea: ............................ telefonoa: ..........

Nire izenean (edo honako hau ordezkatuz: ............, I.F.Z. ........., helbidea: .............................., telefonoa: ...........), konpromisoa hartzen dut Zuntzarrengo sareak berritu eta zoladura emateko obrak egiteko ............................(hitzez eta zenbakiz) .......... truke, BEZa barne.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0304982