71. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E R I N

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren hautaketa Lerinen (Nafarroa)

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan xedatutakoa betez, hamabost egun balioduneko epea irekiko da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, legez eskatzen diren baldintzak beterik, Udal honetako bake epaile titular eta ordezko izateko interesa dutenek eskaera egin dezaten udal bulegoetan. Bertan eskuratuko dituzte eskabidea eta informazioa.

Lerinen, bi mila eta hiruko maiatzaren bederatzian. Alkatea, Jacinto Gil Celaya.

Iragarkiaren kodea: A0305191