71. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U H A R T E

"Uharteko Ros etxea zaharberritzea" proiektua

Uharteko Udalak, 2003-04-29an egindako osoko bilkuran, Uharteko Ros etxea zaharberritzeko klausula administratibo partikularren plegua onetsi zuen.

1. Adjudikatzeko prozedura: prozedura irekia, lehiaketa eta presako tramitazioaren bidez.

2. Pleguaren xedea: "Uharteko Ros etxea zaharberritzea" proiektuko obrak kontratatu eta egitea.

3. Hasierako prezioa, gehienez: 360.607,26 euro, BEZa kanpo.

4. Proposamenen aurkezpena: Uharteko Udaleko erregistro orokorrean, hamahirugarren egun naturaleko eguerdiko ordu bata arte, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Aipatutako eguna larunbata edo jaieguna bada, epea luzatu eginen da hurrengo astelehenera bitarte.

5. Proposamenak noiz irekiko diren: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta zazpigarren egunean, arratsaldeko ordu bietan.

6. Klausula administratiboen plegua: Uharteko Udalaren bulegoetan jasotzen ahalko da, astelehenetik ostiralera, 9:30etatik 14:00etara.

Uharten, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita batean. Alkatea, José Iriguibel López.

Iragarkiaren kodea: C3154571