71. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A R R A L D A

A (U) 5 eta A (U) 11 eremuetako hirigintzako araudi partikularreko aldaketa puntuala. Behin betiko onespena

Garraldako Udalak, 2003ko urtarrilaren 24an egindako bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea etxebizitzen eremuarentzako hirigintzako araudi partikularreko aldaketa puntuala, etxe-taldearen bolumetriari buruzko 8.3 puntuan, A (U) 5 eta A (U) 11 eremuetan.

Erabaki hori argitaratu egin zen 2003ko 37. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, martxoaren 26koan, eta 2003ko apirilaren 2ko prentsan.

Jendaurrean egon beharreko epea iragan egin da, inork inolako erreklamazio edo alegaziorik aurkeztu gabe.

Aurrekoarekin bat, 2003ko apirilaren 29an egin bilkuran, hau erabaki da, aho batez:

1. Behin betikoz onestea etxebizitzen eremuarentzako hirigintzako araudi partikularreko aldaketa puntuala, etxe-taldearen bolumetriari buruzko 8.3 puntuan, A (U) 5 eta A (U) 11 eremuetan.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea.

Garraldan, bi mila eta hiruko maiatzaren hamaseian. Alkatea, Daniel Irigoien Pedroarena.

Iragarkiaren kodea: A0305296