71. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

Obra lehiaketa

1. Entitate esleitzailea:

Jurramendiko Mankomunitatea; helbidea: Antso Azkarra, 6, Lizarra (Nafarroa).

2. Kontratuaren xedea:

"Zoladura ematea eta sareak hein batean berritzea, Oteitzan", Contec Ingenieros, S.L. enpresak idatzia.

_Obra egiteko tokia: Oteitza (hirigunea).

_Egiteko epea: hamahiru hilabete.

3. Esleitzeko modua, prozedura eta izapidaketa:

_Izapidaketa: administrazio klausulen pleguan adierazten da.

_Prozedura: irekia.

_Modua: lehiaketa.

4. Hasierako aurrekontua:

Milioi bat eta hirurehun eta hogeita hemeretzi mila ehun eta hirurogeita hemeretzi euro eta hirurogeita bi zentimo (1.339.179,62 euro), BEZaren % 16 barne dela.

5. Behin-behineko bermea: 26.780 euro.

6. Agiriak eta argibideak jasotzeko tokia:

Mankomunitateko zerbitzu tekniko eta administratiboek emanen dituzte lehiaketari buruzko argibide nahiz agiriak oro. (Telefonoa: 948 552850; faxa: 948 554439).

7. Kontratistaren berariazko betebeharrak:

Enpresaren sailkapena: E-1-D eta G-6-D.

8. Eskaintzak aurkezteko tokia eta egun-orduak:

Azken eguna: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, hogeita zazpigarren eguneko 14:00ak.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen pleguan eskatutakoa.

Aurkezteko tokia: Jurramendiko Mankomunitateko erregistroan, Antso Azkarra, 6, Lizarra. P.K.: 31200.

Eskaintzaren balio epea: eskaintzek hiru hilabeteko balioa izanen dute.

Aldaeren onarpena: ez dira onartuko.

9. Eskaintzak irekitzeko tokia eta egun-orduak: eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko seigarren eguneko 13:00etan irekiko dira, jendaurreko ekitaldian. Mankomunitatearen egoitzan irekiko dira eskaintzak.

10. Iragarkien gastuak: iragarkiak esleipen hartzaileak ordainduko ditu.

Lizarran, bi mila eta hiruko maiatzaren zortzian. Mankomunitateburua, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: A0305009