71. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I T U R M E N D I

Ibilgailu abandonatuen gaineko errekerimenduen jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluan aipatzen diren ibilgailu abandonatuen gaineko errekerimenduak jakinarazi ezin izan direnez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazpen horiek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen dira:

Jabea: Nuno Alexandre Alvarinhas Cunha. Helbidea: Sunbilla (Nafarroa). Ibilgailua: Ford Scorpio, JN-2828 matrikula.

Trafikoari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluan xedatutakoarekin bat, hamabost eguneko epean eremu publikotik kendu eta altxatzeagatik ordaindu beharrekoa kitatu eta ibilgailua kentzen ez bada, hiri hondakin solidotzat hartuko da eta desegitera eramanen.

Argitara ematen da.

Iturmendin, bi mila eta hiruko maiatzaren bostean. Alkatea, Julen Galarza Otxoa.

Iragarkiaren kodea: A0304702