71. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O T E I T Z A

Herrilurren eta ondasun demanialen desafektazioa hasiera batez onetsita

Oteitzako Udalak, 2003ko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, arauzko quorumarekin, herrilur hauek hasiera batez desafektatzea onetsi zuen:

a) Herrilurrak:

_3. poligonoa, 93. lurzatia, Garós alderdia, lehorreko laborea, 1.646 metro karratukoa.

_3. poligonoa, 94. lurzatia, Garós alderdia, larreak, 1.466 metro karratukoa.

_3. poligonoa, 96. lurzatia, Garós alderdia, larreak, 1.378 metro karratukoa.

_3. poligonoa, 98. lurzatia, a) azpilurzatia, Garós alderdia, lehorreko laborea, 2.453 metro karratuko puska.

_2. poligonoa, 303. lurzatia, a) azpilurzatia, Ezkibileta alderdia, lehorreko laborea, 9.944 metro karratukoa.

_4. poligonoa, 61. lurzatia, Urgesala alderdia, lehorreko laborea, 23.537 metro karratukoa.

_4. poligonoa, 150. lurzatia, Urgesala alderdia, lehorreko laborea, 1.742 metro karratukoa.

_4. poligonoa, 54. lurzatia, a) azpilurzatia, Kortabarrieta alderdia, lehorreko laborea, 3.476 metro karratukoa.

Trukatuko den herrilur azalera: 45.642 m².

b) Jabari publikoko ondasunak edo demanialak:

_872 metro karratuko azalera, 3. poligonoko 93 eta 94. lurzatietara joateko bidea, erabiltzen ez dena, Garos alderdian.

Desafektazioaren xedea da herrilur horiek Gloria Echeverría Iturralde, María Luisa Echeverría Romero eta Manuel Echeverría Romero jaun-andreena den 9.252 m²-ko landalur batekin trukatzea. Landalur hori El Albergue edo Iturtxipia alderdian dago (1. poligonoa, 338. lurzatia). Xedea da, hasiera batean, ibilgailuen aparkalekua egitea bertan eta "Iturtxipia" kiroldegirako sarrerak hobetzea.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 140.3 artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 143.b) artikuluan ezarritakoa betez, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea udal idazkaritzan aztertu eta bidezko alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen, betiere bulego orduetan.

Oteitzan, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita bederatzian. Alkatea, Diego Latasa Igúzquiza.

Iragarkiaren kodea: A0304697