71. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A Z T A N

Urbanizazio proiektua behin betiko onetsita

Baztango Udalak, 2003ko martxoaren 21eko osoko bilkura arruntean, ondokoa erabaki zuen 7. puntuan:

1. Behin betiko onestea Baztango Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala, Elizondoko Braulio Iriarte kalearen luzapenari buruzkoa, alegia, II. sektorea urbanizatzeko proiektuko aldaketa; egungoa baino handiagoa eta bestelakoa den koadro elektrikoa ezartzeko obrak proiektuan sartzea da helburua, Baztango egungo planeamendura egokitzearren argien eta elektrizitatearen azpiegitura. Aldaketa puntuala horretarako irekitako espedientean dago eta Udalak berak sustatua da.

2. Erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari igorriko zaio, baita ukituei ere, gai honetaz indarra duen legeriak agindutakoa bete dadin.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, indarra duen legeriak agindutakoari jarraituz.

Elizondon, Baztanen, bi mila eta hiruko maiatzaren bostean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0304694