71. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A Z T A N

Arraiozko 8. poligonoko 38. lurzatiko U.E.N. birzatitzeko proiektua hasiera batez onetsita

Baztango Udaleko Gobernu Batzordeak, 2003ko apirilaren 4an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Arraiozko 8. poligonoko 38. lurzatiko U.E.N. birzatitzeko proiektua, Oteiza arkitekto jaunak 2002ko apirilean prestatua. Proiektua berariaz irekitako espedientean dago eta sustatzailea Hijos de Pedro Bengoechea, S.L. da.

Aditzera ematen da, interesa dutenek espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, indarra duen legerian agindutakoari jarraituz.

Elizondon, Baztanen, bi mila eta hiruko maiatzaren bostean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0304692