71. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

114/2003 FORU DEKRETUA, apirilaren 19koa, Ignacio Iparraguirre Múgica jauna, berak eskatuta, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Ezintasun eta Pentsioen Ataleko buru kargutik kentzea xedatzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean ezartzen du atalburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko maiatzaren hemeretzian egindako bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Ignacio Iparraguirre Múgica jauna, berak eskatuta, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Ezintasun eta Pentsioen Ataleko buru kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2003ko maiatzaren lehenaz geroztik izanen ditu ondorioak.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hemeretzian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: C3153028