71. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

R I B A F O R A D A

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onetsirik

Ribaforadako Udalak, aurtengo apirilaren 29an egin osoko bilkuran, Udalaren 2002ko aurrekontu arrunteko aldaketei buruzko espedientea onetsi zuen.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publikotasunari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, Foru Lege horretako 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik hasita; hala, interesatuek eta herritarrek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ahalko dituzte.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Ribaforadan, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, Pascual Arriazu.

Iragarkiaren kodea: A0304681