71. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

84/2003 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak emana, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Prestakuntzaren eta Ikerketa eta Garapenaren (I+G) Planeko laguntzen deialdia egiten duena, 2003-2004 ikasturterako.

Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Prestakuntzaren eta Ikerketa eta Garapenaren Planeko (I+G) laguntzen deialdiak onetsi eta argitaratzea.

Plan horren esparru juridikoa Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44. artikuluko 7. idatz-zatian xedatutakoa da, horrek ezartzen baitu Nafarroako Foru Komunitateak ahalmen osoa duela ikerketa zientifiko eta teknikoaren arloan. Aldi berean, Nafarroako ikertzaileen prestakuntzarako laguntzen deialdiek unibertsitateko ikasketen hirugarren zikloari buruzko arautegian prestakuntzarako aurreikusirik dagoen prozesu sistematikoaren abiapuntu akademikoak garatu dituzte, finantzazioa erraztu eta prozesu akademiko horren etapen beharretara egokitzeko.

Oraindik ere pentsatzen da ikerketarako prestakuntza eta hobekuntza prozesu bereko bi etapa direla, espresuki doktoretza ikastaroak eta doktore tesiaren gaia aukeratzean adierazten direnak eta, gero, doktoretzaren ondorengo ikerketako jardueretan eta taldekako ikerketa proiektuetan parte hartuz.

Plana bi deialdiren bidez gauzatuko da: Ikertzaileak prestatu eta hobetzeko laguntzak (doktoretza aurreko laguntzen programa, bi modalitate biltzen dituena: doktoretza ikastaroak eta tesiaren prestakuntza eta ikerketa eta doktoreak hobetzeko laguntzetarako programa) eta Nafarroarendako interesagarriak diren ikerketa proiektuetarako laguntzak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorrari buruzko ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legean aurreikusitakoa eta Departamentuen arteko Ebaluazio Batzordearen ekarpenak kontuan izanik eta Nafarroako Unibertsitateek diotena entzunda,

Eskuordetuak ditudan eskurantzak eta Hezkuntza eta Kultura kontseilariak ekainaren 29ko 255/2000 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako ikertzaileak prestatu eta hobetzeko laguntzetarako eta Nafarroarendako interesgarriak diren ikerketa proiektuetarako laguntzetarako deialdiak onestea, 2003-2004 ikasturterako. Laguntzak ebazpen honen eranskin bakarrean heldu dira.

2. Laguntza horiek 2004ko gastu aurrekontuko "Prestakuntza eta Ikerketa eta Garapenerako laguntzak" izeneko 43100-4800-425100 kontusailetik eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuko 2005. urterako gastu aurrekontuan gaitzen diren kontusailetatik finantzatuko dira. 2003rako luzatutako 2002ko aurrekontu izen bereko kontusailean gerakinik egon badadi, harexetatik finantzatuko dira, ahal den ber, doktoretza ikastaroak egiteko laguntzen ondoriozko gastuak.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiari, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari, Nafarroako Unibertsitate Publikoko eta Nafarroako Unibertsitateko Ikerketa errektoreordeei, Nafarroako Unibertsitateko Europako Dokumentazio Zentroko zuzendariari, Hezkuntza eta Kultura Ministerioko Ikertzaileen Prestakuntza, Hobetze eta Mugikortasunaren Zuzendariordetza Nagusiari, Departamentuen arteko Ebaluazio Batzordeko kideei, Goi mailako Ikasketen Atalari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaileari, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari, Ikerketarako Laguntzen Bulegoari, Administrazio Orokorraren Bulegoari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

5. Ebazpen honen kontra gora jotzeko helegitea aurkez daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hamahiruan._Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde.

2003-2004 IKASTURTEA

Prestakuntza eta Ikerketa eta Garapenerako (I+G) planerako laguntzak

I. DEIALDIA

Ikertzaileen prestakuntza eta hobekuntzarako laguntzak

Doktoretza tesiak egiteko laguntzen programa.

1. modalitatea._Doktoretza ikastaroak egiteko laguntzak. 2003/2004 ikasturtea.

1.A. Lehen urteko edo irakastaldiko ikastaroak egiteko laguntzak.

1.B. Bigarren urteko edo ikertaldiko lanak egiteko laguntzak.

2. modalitatea._Doktore tesiak prestatu eta doktore gradua lortzeko laguntzak. 2004 eta 2005. urteak.

Doktoreak hobetzeko programa. 2004. programa.

II. DEIALDIA

Nafarroarendako interesgarriak diren ikerketetarako laguntzak. 2004 eta 2005. urteak

Aurreko ikasturteetan emaniko laguntzen orotariko datuak.

Argibideak:

Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzua. Navarrería 39-2. oina. 31001 Iruña (Nafarroa).

e-mail: ensenanzas.universitarias@cfnavarra.es

Telefonoak: 948-423521, 948-423350 eta 948-423393.

Zerrendak jendaurrean paratzeko tokiak:

Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiko iragarki ohola: Navarrería kalea, 39.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuko iragarki ohola: Santo Domingo, z.g.

www.pnte.cfnavarra.es/universidades

I. DEIALDIA

Ikertzaileen prestakuntza eta hobekuntzarako laguntzak

Doktoretza tesiak egiteko laguntzen programak.

Programa honen helburua eta modalitateak.

Programa honen helburua Unibertsitateko Hirugarren Zikloko ikasketak egin daitezen sustatzea da.

Ondoko modalitateak ditu:

1. modalitatea._Doktoretza ikastaroak egiteko laguntzak.

1.A. Lehenbiziko urte edo irakaskuntza aldiari dagozkion ikastaroak egiteko laguntzak.

Lehendabiziko ikasturtea bukatutakoan Irakaskuntza agiria eskuratzearekin amaitzen da.

1.B. Bigarren urte edo ikerketa aldiari dagozkion lanak egiteko laguntzak.

Bigarren ikasturtea bukatutakoan Ikerketarako Nahikotasunaren aitortza eskuratzearekin amaitzen da.

2. modalitatea._Doktoretza tesia egiteko eta Doktore titulua eskuratzeko laguntzak

Doktoretza tesia defendatu eta Doktore Maila eskuratzearekin bukatzen da. Iraupena: bi urte.

Bi modalitate hauek osagarriak eta elkarren segidakoak dira. Ikasketa Unibertsitarioen Hirugarren zikloa arautzen duen apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretuak definitu eta egituratzen dituen faseekin bat datoz, nahiz eta baliabide publikoen errentagarritasun eta banaketa beharrezko eta zuzenago bat egite aldera, deialdi honek onuradunei ezartzen dien erritmo akademikoa arau horrek doktoregaiei ematen dien plangintzarako mugagabeko askatasunetik urruntzen den.

Mailakako helburu akademikoak lortzeko denbora mugak urtez urte lortu beharreko "produktu" akademikoak lortzeko sistema orokorrean du isla, kasu bakoitzean eta inguruabar berezi eta justifikatuetan bidezkoak diren luzapenak salbu.

Eskakizun maila honi erantzuten zaio doktoregaiak programan mantentzearen aldeko diskriminazio positiborako mekanismoekin.

Ekitalde ekonomiko bakoitzean aurrekontuetako dotazio askia izan dadin ezinbesteko baldintzapean, dirulaguntzaren jarraipena indartzen saiatzen da, ondoko neurri hauen bitartez:

_Irakaskuntza aldiaren betekizun guztiak bete dituzten eskatzaileei Ikerketa aldirako laguntza berritzen zaie modu ia automatikoan.

_Ikerketa aldirako laguntza izan duten eta beren betekizun guztiak bete dituztenei, tesia egiteko laguntza eskatzen dutenean puntuazio osagarria ematen zaie.

_Tesia egiteko laguntza hainbat urtetarako laguntzatzat hartzen da, bi urteko eperako.

_Bere egindako betekizunak betetzeko epeak luza daitezke, aipatutako arrazoi berezi eta justifikatuak direla kausa, deialdiaren oinarrietan finkatutakoaren arabera helburuak ezin izan badira erdietsi, azken produktuaren lorpena indartu aldera, horrela deialdia bera justifikaturik geldi dadin, eta, legezko aginduen barruan, aldez aurretik jasotako dirulaguntzaren itzultzea ekiditeko.

1. MODALITATEA

Doktoretza ikastaroak egiteko laguntzak

1.A._Lehenbiziko urte edo irakaskuntza aldiari dagozkion ikastaroak egiteko laguntzak

1.A.1. Xedea edo helburua.

Laguntza hauen xedea da irakaskuntza aldiari dagozkion ikastaroak egin daitezen sustatzea, Hirugarren Zikloko Ikasketak eta Doktore tituluaren eskuratzea arautzen dituen apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretuaren 6. artikuluak definitzen duenaren arabera.

Hortaz, laguntzen programa honetan ezin izanen dira sartu doktore gradua edo Ikerketarako Nahikotasunaren aitortza eskuratu dutenak edo irakaskuntza aldia hasi dutenak.

1.A.2. Aldia eta iraupena.

Laguntzaren aldiak 2004ko urtarrilaren 1etik irailaren 30 arte iraunduko du, inguruabar berezi eta jusitifikatuak direla eta betekizunak betetzeko epeak luzatzeari buruz 11.2 oinarrian aurreikusitakoa ukatu gabe.

1.A.3. Zenbatekoa.

Balorazio Batzordeak finkatuko du laguntzaren zenbatekoa, aurrekontuetan dagoen dirua kontuan hartuz. Laguntzaren zenbatekoa, dena den, gehienez ere 3.610 eurokoa izan ahalko da.

Laguntza horien gastuak 2003ko gastuen Aurrekontuaren "Prestakuntzaren eta Ikerketa eta Garapenaren (I+G) Planeko laguntzak" izeneko 43100-4800-425100 kontusailaren kontura izanen dira.

2003rako luzaturiko 2002ko aurrekontuaren kontusail homologoan soberakinen bat balitz, programa honen gastuak, ahal den zatian, haren kargura izan litezke.

1.A.4. Eskatzaileen beharkizunak.

a) Nafarroan erroldaturik egon izana, eskaera egin aurreko azken bi urteetan, gutxienez.

b) Salbuespen gisa, Nafarroan jaiotakoek, nahiz eta Komunitatean erroldaturik ez egon, laguntzak jaso ahal izanen dituzte Nafarroako Unibertsitateetako batean Irakaskuntza aldirako matrikulaturik badaude.

c) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean, lizentziatu, ingeniari edo arkitekto titulua edukitzea edo 2003ko irailaren 30rako edukitzeko egoeran egotea. Tituluaren egiaztapena unibertsitateko tituluak lortu, luzatu eta homologatzeari buruzko azaroaren 6ko 1496/1987 Errege Dekretuan eta ondorengo xedapenetan ezarritakoaren arabera eginen da.

d) Atzerrian lortutako tituluek ofizialki baliozkotuak edo onartuak egon beharko dute eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

e) Irakaskuntza aldian matrikulaturik egotea, ondoko gorabeheretan:

_2003-2004 ikasturterako.

_Hirugarren Zikloko ikasketetan lehen aldiz matrikulatua egotea

_Irakaskuntza aldia eratzen duten kreditu guztietan, apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretuaren 6. artikuluan eta hautaturiko doktoretza programan ezarritakoaren arabera.

Hortaz, Irakaskuntza aldia 2003/2004 ikasturtea baino lehenago hasi izana baztertzeko arrazoia izanen da, ikaslea 20 kreditutan edo gehiagotan mastrikulatzen bada ere.

f) Nafarroako unibertsitate batean matrikulatuta egotea. Salbuespen gisa, baldin eta Nafarroako unibertsitateetan aukeratutako programarik ez badago edo, izanagatik ere, bertan plazarik lortu ez badu, eskatzaileak Espainiako edo atzerriko beste unibertsitate batean matrikula egin ahalko du. Azken kasuan, atzerriko herrialdearen legeriaren arabera matrikula baliokidea frogatu beharko da.

Salbuespen hau ez da aplikatuko aurreko b) letran jasotako kasuetan.

1.A.5. Aplikazioko gaiak.

Eskatzaileak zilegi du nahi dituen doktoretza ikastaroak aukeratzea, dagokion unibertsitateak ezarritako eskaintzaren barnean beti ere.

1.A.6. Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

Eskabide-orriak aurkezteko epea oinarri hauek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hasi eta 2003ko urriaren 15ean akituko da.

Eskabideak, Eranskinean dagoen eredu estandarizatuan, eta aipatu agiriak aurkeztuko dira Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistro Orokorrean edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 38.4 artikuluan aipaturiko bulegoetako edozeinetan.

1.A.7. Eskarekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Lehendabizikoa._Derrigorrezko agiriak:

Eskaerarekin batera agiri hauek nahitaez aurkeztu beharko dira:

a) Nafarroan etengabe eskaera egin aurreko azken bi urteetan erroldaturik egon direla egiaztatzen duen agiria, 4.b) oinarrian aurreikusitakoa salbu.

b) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo eskatzailearen sorterria egiaztatzen duen beste agiri batena.

c) Lizenziatu, ingeniari edo arkitekto titulua edo eskatu izanaren gordekina. Holakorik izan ezean, Unibertsitateko ikasketen ziurtagiria non agerraraziko baita interesatuak titulua 2003ko irailaren 30erako eskatzeko baldintza guztiak betetzen dituela eta noiztik.

d) Ikasketen ziurtagiri zehatz eta osoa, honakoa azalduko duena: lizentziaturan lortutako kalifikazioak, horien datak eta irakasgai bakoitza zenbat deialditan gainditu duen.

Lizentziaturaren titulu akademikoa beste ikasketa batzuetatik abiatuta lortu baldin bada, ikasketa horien ziurtagiri akademikoa ere aurkeztu beharko da.

e) Eskatzaileak Hirugarren Zikloko ikasketak 2003- 2004 ikasturtean hasi dituela eta, hautatutako doktoretza programaren arabera, Irakaskuntza aldia osatzen duten kreditu guztietan matrikulaturik dagoela egiaztatzen duen agiria.

Hala behar denean, Espainiako beste unibertsitate batean ikasketak egitearen arrazoia justifikatu edo matrikula baliokidea frogatu beharko da, atzerriko unibertsitatearen eta hezkuntza sistemaren ikasketa planaren arabera.

Bigarrena._Eskatzaileek beren borondatez ekar ditzaketen agiriak:

Aipatutako ezinbesteko agiriez gainera, eskatzaileek, deialdiko 8.d) oinarriarekin bat, eskabidearen puntuazioan eragina izan lezaketen egoera sozioekonomikoa eta lan egoera kreditatzeko egokitzat hartzen dituzten agiriak aurkeztu ahalko dituzte. Balorazioa ondoko agirien arabera eginen da:

f) Eskatzailea elbarritua izatearen legezko aitorpena egiaztatzen duen agiria, Autonomia Erkidego bakoitzean legezko eskumena duten organoek emana.

g) Gizarte Segurantzaren edo dagokion entitatearen ziurtagiria, eskatzailearen lan bizitzari buruzkoa.

h) Bizikidetza ziurtagiria, bizikidetza unitatearen osaketa 2002/12/31n kreditatzen duena.

i) Bizikidetza unitateko partaideen azken PFEZren aitorpena. Aitorpena aurkezteko betebeharrik ez dagoenean, 2002ko dirusarrerak kreditatzen dituzten ziurtagiriak ekarriko dira.

Atal honetako ondorioetarako, bizikidetza unitatetzat hartuko da:

_Oro har, eskatzailea eta bere gurasoak.

_Eskatzailea eta bere ezkontidea edo izatezko bikotekidea, indarrean dagoen legeriaren arabera.

Familiarengandik independentea izatea bakarrik bizitoki eta independentzia ekonomikoa aski ziurtatzen direnean hartuko da aintzat.

Atal honen ondorioetarako, bizikidetza 2002/12/31n eta 2002. ekitaldiko dirusarrerak hartuko dira kontuan.

Hirugarrena._Agiriez eta hauen trataeraz kontuan hartu beharreko arauak.

1. a), b), c), d) eta e) letretan aipatutako derrigorrezko agiriren bat espedientean falta denean, Administrazioak akatsen berri emanen dio eskatzaileari, jakinarazi eta biharamunetik hamar egunekoa baino laburrago izanen ez den epean zuzen ditzan, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 1992ko azaroaren 26ko Legearen 71. artikuluan xedaturikoari jarraituz eta agiri horiek epe horretan aurkezten ez baditu, laguntza ukatu ahalko zaiola ohartaraziz, behar den ebazpen administratiboa emanez. Espedientearen ziurtagiri akademikoari dagokionez, aurkezten ez badu, "Nahiko, 1" hartuko da, beti ere Lizentziatura titulua eskuratu duela kreditatzen badu.

2. Matrikularen ziurtagiria, e) letran aipatutakoa, ikasle bakoitzaren Unibertsitateak 2003-2004 ikasturterako ezarri duen epe barruan aurkeztu beharko da. Deialdia ebazteko ezarritako epean ikasleak, arrazoi hori dela kasusa, matrikula egiterik ez badu izan, laguntza emanen zaio eta, ondorio guztietarako, automatikoki bertan behera utziko da, baliogabeturik, epe haiek iraganda, eskatzaileak azkenean ez badu matrikula gauzatzen edo doktoretza programa bakoitzak Irakaskuntza aldia gainditzeko ezartzen dituen kreditu guztietarako gauzatzen ez badu.

3. e), f), g), h) eta i) letretan aipatutako egoera sozioekonomiko eta lan egoerarekin lotutako borondatezko agiririk eza edo nahiko ez izatea ez da espedientean funtsezko akatstzat hartuko, azaroarenn 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, norberak, libroki, alegatzen ahal dituelako bertan aipatzen diren gorabeherak. Hortaz, laguntzak kudeatzeko organoak ez du eskatzaileari aurkezteko eskatu beharko eta "huts" puntuazioa esleituko du agiririk ez badago edo nahikorik ez bada.

4. Egoera sozioekonomikoa eta lan egoera ez dira kontuan hartuko:

_Ez badira alegatu.

_Alegatu bai baina agiri bidez frogatu ez badira, edo gaizki dokumentatu badira.

_Eskaerak aurkezteko epea bukatu ondoren alegatu edota dokumentatu badira.

5. Agiriak beti jatorrizkoak izanen dira edo behar bezala konpul- tsatutako fotokopiak. Konpultsak Hezkuntza Departamentuan bertan egin ahalko dira eskaera aurkezten denean, horretarako jatorrizkoak erakutsi beharko direlarik.

6. Ez dira kontuan hartuko haien arau arautzaileen arabera ziurtatzeko eskumenik ez duten pertsonek, organoek edo erakundeek luzatutako agiriak.

7. Unibertsitateko Irakaskuntza Zerbitzuak, eskatzaileek alegatutako eta dokumentatutako merezimendu eta inguruabarrei buruzko argibideak eta datu osagarriak eskatu ahalko ditu edozein momentutan.

8. Foru Komunitatean ofiziala ez den hizkuntza batean luzatutako agirien itzulpen ofiziala edo zinpekoa eskatu ahalko du organo kudeatzaileak. Itzulpenik ez bada, ez dira kontuan hartuko.

1.A.8. Eskabideen puntuazioa.

a) Eskabideen banaketa areaz area.

Balorazio Batzordeak eskaerak sailkatuko ditu ikasketa/ikerketa arloen arabera, doktoreen prestakuntza arlo guztietan sustatzeko.

Ondorio hauetarako, Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministerioak unibertsitateko titulazio ofizialetarako diseinatutako sailkapena, eranskinean dagoena, Hirugarren Zikloko ikasketetarako bidea ematen dion goi mailako tituluazioari dagokiona, aplikatuko da.

Eskatzaileak lizenziatu titulu bat baino gehiago baldin badu, aintzat hartzea nahi duen titulazioa hautatuko du. Titulazio honek finkatuko du eskabidearen sailkapena edo kokapena dagokion arloan, bai eta espediente akademikoaren puntuazioa ere. Egindako hautua ezin izanen da aldatu eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan.

b) Puntuazio irizpideak

Arlo bakoitzaren barruan lehentasun hurrenkera bat ezarriko da ondoko irizpideei jarraikiz, 50 puntu bitarte:

_Ikasketen espedientea: 40 puntu bitarte.

_Lan egoera eta inguruabar sozioekonomikoak: 10 puntu bitarte.

c) Espediente akademikoaren balorazioa. Gehienez ere, 40 puntu.

Espediente akademikoaren batez bestekoa 0 eta 40 puntu bitarte baloratuko da.

Ikasketetako batez bestekoa zehaztuko da ekainaren 10eko 1267/1994 Errege Dekretuak aldatutako azaroaren 27ko 1497/1987 Errege Dekretuaren irizpideak kontuan hartuz. Horretarako baliokidetasun taula hau ezarri da:

Gutxi: 0

Nahiko: 1

Oso Ongi: 2

Bikain: 3

Ohorezko matrikula: 4

Kalifikazio horien ponderazio bat egitea beharrezkoa denean, ondoko irizpideari jarraikiz eginen da: gainditutako kredituen batuketa, bakoitza, aurreko ataleko baliokidetasun taulan dagokion kalifikazioaren baloreaz biderkatuta, eta irakaskuntzahorren kreditu kopuruaz zatituta.

Ondorio hauetarako, baliozkotutako irakasgaiek 1eko baliokidetasuna izanen dute; egokitutako irakasgaietarako jatorrizko zentroan erdietsitako kalifikazioa zenbatuko da eta kalifikaziorik ez dagoen kredituen aitortza ez da kontuan hartuko haztatzeko ondorietarako.

Plan zaharretan edo kreditu bidezko kalifikazio sistema baino lehenagokoetan, batez bestekoa irakasgai bakoitzean, arestian aipatutako baloreen arabera, lortutako puntuazioak batuz eta emaitza egindako irakasgaien kopuru osoaren artean zatituz aterako da.

Lizentziatura titulu akademikoa beste ikasketetatik abiatuta eskuratu bada, multzoaren batez bestekoa kalkulatuko da.

Horrela kalkulatutako batez besteko horri ondoko puntuazioak aplikatuko zaizkio:

Ohorezko matrikula (4): 40

Bikain (3): 30

Oso Ongi (2): 20

Nahiko (1): 10

Batez bestekoa zenbaki osoa ez denean, proportzionalki dagokion puntuazioa esleituko da.

d) Eskatzailearen lan egoera eta inguruabar sozioekonomikoen balorazioa. Gehienez ere, 10 puntu.

Atal honen barruan hiru faktore hartuko dira kontuan:

_Eskatzailearen elbarritasuna, graduazio honen araberakoa:

_3 puntu. Elbarritasun gradua %65ekoa edo gehiagokoa bada.

_1 puntu. Elbarritasun gradua %45ekoa edo gehiagokoa bada.

_Eskatzailearen lan egoera, eskabideak aurkezteko epea irekitzen denean:

_3 puntu. Eskatzaileak ez badu bere lehen enplegua eskuratu.

_3 puntu. Eskatzaileak 365 egun baino gehiagoz lan egin ez badu.

_3 puntu. Eskatzaileak aurreko atalean aipatatutako baino denbora gehiagoz lan egin badu ere, azken bi urteotan langabezian egon bada.

_Familia errenta erabilgarria. Familia errenta erabilgarritzat hartzen da Nafarroako Gobernuak 2003/2004 ikasturterako ikasketetarako ematen dituen laguntzen deialdi orokorrak deskribatzen duen munta, deialdi honetan bizikidetza unitatea definitzeko ezarri duena kaltetu gabe. Bizikidetza unitateko partaideen errenta lau tartetan sailkatuko da eta emandako puntuazioa, hurrenez hurren, 1, 2, 4 eta 4 puntukoa izanen da. Familia errentak tarte hauetako altuena gainditzen duenean, atal honetako puntuazioa "0" izanen da.

e) Berdinketak hausteko irizpideak.

Lortutako puntuazio globaletan berdinketarik izaten bada, hurrenez hurren, ondoko atal hauetako puntuazio handienari erreparatuz ebatziko dira:

1._Lan egoera eta inguruabar sozioekonomikoak, oro har.

2._Elbarritasuna.

3._Familia errenta erabilgarria.

4._Espediente akademikoa.

f) Laguntzen ukazioa aurrekontuetan baliabide askirik ez izateagatik.

Laguntza ukatu ahalko da baldin eta aurrekontuan eskaera guztiei erantzuteko diru gutxiegi badago. Kasu horretan eskabideak arlo bakoitzaren barruko puntuazio hurrenkeraren arabera hartuko dira, aurrekontuak irauten duen arte, proportzionaltasun irizpide bati jarraikiz.

1.A.9. Laguntzak emateko proposamenaz arduratzen den Balorazio Batzordea.

Ebazpen proposamena egin behar duen Balorazio Batzordea honela osatuko da:

Batzordeburua:

_Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia.

_Batzordeburua ez dagoenean, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendariak ordeztuko du eginkizun honetan.

Batzordekideak:

_Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.

_Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.

_Goi Mailako Ikasketen atalburua.

_Ikerketarako Laguntzen bulegoburua.

Idazkari lanetan Ikerketarako Laguntzen Bulegoari lotutako pertsona bat arituko da.

Batzorde honek gai honetan kualifikatuta dauden pertsona fisikoen edo entitateen aholkua eskatu ahalko du.

1.A.10. Ebazapenaren prozedura eta emateko epea.

Batzordea osatuta, emateko behin behineko proposamena onartu beharko du. Proposamen hori Hezkuntza Departamentuko iragarki oholetan ikusgai izanen dira azaroko azken astean. Interesatuek alegazioak egin ahalko dituzte hamar egun natural baino laburrago izanen ez den epean. Proposamena Hirugarren Zikloko ikasketen kudeaketaz arduratzen diren Nafarroako unibertsitateetako egoitzetan ere jarri ahalko da.

Interesatuek aurkeztutako alegazioak ikusita eta Nafarroako unibertsitateek diotena entzun ondoren, Batzordeak laguntzen behin betiko proposamena, loteslea izanen dena, igorriko du.

Deialdia ebazteko azken eguna 2003ko abenduaren 31 izanen da. Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez eginen da, aurreko puntuan aipatu den Batzordearen proposamenari jarraikiz.

Ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuko iragarki oholetan argitaratuko da eta banan- banan jakinaraziko zaie interesatuei, ebazpena ematen denetik hamar eguneko epean.

1.A.11. Onuradunen beharkizunak.

1. Beharkizunen zerrenda.

Hauek dira onuradunen beharkizunak:

a) 2004ko irailaren 30erako aprobatu beharko dituzte Irakaskuntza aldiko kreditu/ikastaro guztiak eta Irakaskuntza Agiria egun horretan bertan eskuratzeko gai izan.

b) Aurreko puntuan ezarritakoa 2004ko urriaren 15a baino lehenago justifikatzea Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuan.

c) Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari idatziz jakinaraztea bestelako laguntza eskuratu izana, dagozkion egiaztagiriak erantsiz.

2. Beharkizunak betetzeko epearen luzapena egoera berezi eta justifikatuetan.

Ez da luzapenik emanen irakaskuntza aldi honen kurtsoak berriz egin edo osatzeko, salbu eta Balorazio Batzordeak horretarako baimena espreski ematen badu, salbuespeneko arrazoiengatik eta alderdi guztietan behar bezala justifikatuta.

Luzapenak ahalbidetuko dio doktoregaiari hurrengo ikasturtean helburua lortzea eta hasiera batean finkaturiko mugaeguna baino urte bat beranduago, gehienez ere, justifikatzea.

Batzordearen jarduera ondoko arauek aginduko dute:

a) Luzapena emanen da bakarrik interesatuak eskatzen badu. Eskaera 2004ko urrian eginen da, idatziz.

b) Salbuespeneko arrazoitzat hartuko dira jarduera akademikoaren benetako etenaldia ekartzen dutenak, besteak beste, eritasuna, istripua, elbarritasuna, amatasuna edo aitatasuna. Inolaz ere ez da salbuespeneko arrazoitzat hartuko doktoregaiaren lan jarduna, bere kontura izan ala beste baten kontura izan.

c) Luzapena 2004ko irailaren 30 arte izanen da. Ezin izanen da eman Irakaskuntza aldia osatzeko ikasturte akademiko bat baino epe luzeagorik.

d) Luzapenak ekarriko du laguntzaren bigarren zatiaren ordainketa atzeratzea, 12. oinarrian ezartzen dituen inguruabarrak ematen diren arte.

e) Batzordeak luzapena eman edo ukatzeko egiten duen proposamena loteslea izanen da eta Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusira igorriko da honek behar den ebazpena eman dezan.

3. Beharkizunak ez betetzearen ondorioak.

Onuradunak deialdi honetan azaltzen diren beharkizun eta baldintzetakoren bat betetzen ez badu, galdu eginen du eman zaion dirua eta Nafarroako Gobernuari itzuli beharko dio jasotakoa, alde batera utzi gabe legezko ekintzak eta zehapenak. Edonola ere, itzultzearen zenbatekoari, laguntza hartu eta itzultzearen arteko tartearengatik sortutako korritua gehituko zaio, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak emateko eta kontrolatzeko araubide orokorra erregulatzeari buruzko ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 21. artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Aipatu diru kopuruak dirusarrera publikotzat joko dira legezko ondorioetarako.

1.A.12. Laguntzaren ordainketa.

Laguntza bi zatitan ordainduko da.

Lehenengo zatia, laguntzaren %60, ikaslea irakaskuntza aldiak dituen kreditu guztietan matrikulatu dela egiaztatu ondoren ordainduko da. Ordainketa hau aurrerakina izanen da, ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 18. artikuluan aurreikusiriko ondorioetarako.

Bigarren zatia, gainerako %40a, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuaren adostasun txostena dela bide, aldez aurretik deialdiak ezartzen dituen betekizunak bete direla egiaztatuta. Honetarako, interesatuek eskatuko dute epe honen ordainketa eta eskabidearekin batera kalifikazioen ziurtagiria eta ikasturtean zehar jaso litzaketen bestelako laguntzei buruzko aitorpena eta ziurtagiria aurkeztuko dituzte.

Laguntzaren ordainketa ez da eginen interesatuak "Transferentzia bidezko ordainketa eskabidea", dirulaguntzaren zenbatekoa jaso nahi den bankuak behar bezala betetakoa, aurkezten ez badu.

Era berean, Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren (I.F.Z) fotokopia erantsi beharko dute.

1.A.13. Bateraezintasuna.

1. Laguntza hauek bateragarriak dira Espainiako edo atzerriko diru publiko zein pribatuen bidez finantzatutako beste edozein laguntza edo bekarekin, beti ere oinarri honetako mugen barruan.

2. Laguntzen zenbatekoak, deialdi honetakoa barne, ezin izanen du gainditu doktoretza-tesia egiteko laguntza programan ezarritako urteko moduloarena, hau da, 2004. urterako 9.020 euro.

3. Eskuratutako laguntza guztien batuketak aurreko puntuan ezarritako muga gainditzen duenean, Ebazpen batek, gehiegizkoa dela kausa, bateraezintasuna adierazi eta behar den kitapen ekonomikoa eginen du.

4. Eskuratutako laguntzen ondorioak aldi berekoak ez direnean ere, beren aldien osoko zenbatekoak batuko dira, hiru hilabetez bederen bat egiten badute.

5. 11.1.c) eta 12. oinarriei jarraikiz onuradunak bestelako laguntzen berri emateko duen beharkizuna ukatu gabe, organo kudeatzaileak bidezko iruditzen zaion dokumentazioa eskatu eta beharrezkoak diren datuak jakin ahalko ditu, indarrean dagoen legeriari jarraikiz.

6. Laguntza hauek langabezi prestazio edo sorospenekin bateragarri izateari buruz, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bateratuak, ekainaren 20ko 1/1994 Errege Dekretu Legegileak onetsitakoak, ezartzen duenak, hura garatzeko arauek eta hura betetzeko Lan Institutu Nazionalak ematen dituen jarraibideek aginduko dute.

1.A.14. Atzera bota eta uko egitea.

1. Eskatzaileak, deialdia ebatzi baino lehenago, emateko behin behineko proposamenaren alegazio aldia barne, eskaera bertan behera utzi ahalko du, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari jakinarazpen idatzia igorriz.

2. 7. oinarrian aurreikusitakoari jarraikiz, eskabidean dauden akatsak zuzentzeko errekerimenduari erantzun ez dion eskatzailearen eskaera bertan behera utziko da.

3. Onuradunak, jasotako laguntzari edozein momentutan uko egin ahalko dio, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari jakinarazpen idatzia igorriz.

4. Uko egitean, onuradunak izaera hori galduko du ondorio guztietarako, eta jasotako aurrerakina gehi legezko korritua itzuli beharko ditu, ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legera eramaten duen 11.3 oinarrian ezarritakoari jarraikiz. Halaber, bere estatusari uko egiteagatik, doktoretza tesia egiteko eta doktore titulua eskuratzeko laguntzen deialdiak biltzen dituen gainerako programetan jarraitzeak ekartzen dituen onurak galduko ditu. Gauzak horrela, hurrengo urteetan, hala badagokio, fase honetarako edo ondokoetarako lehiatu nahi izanez gero, programan lehendabiziko aldiz sartzen direnen baldintza berdinetan egin beharko du.

1.A.15. Dirulaguntzen araubide juridikoa.

Oinarri hauetan xedaturik ez dagoen orotan, arau- hausteen eta zehapenen arloa barne, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak emateko eta kontrolatzeko araubide orokorra erregulatzeari buruzko ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 27 eta 28. artikuluetan xedatutakoak arautuko du.

Zehapen prozedura Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarritakoa izanen da.

1.A.16. Errekurtsoak.

Oinarri hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratu ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.

Oinarri hauek aplikatuz diktatzen diren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratu ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.

E R A N S K I N A

UNIBERTSITATEKO TITULU OFIZIALAK

Hezkuntza, Kultura etea Kirol Departamentua

1._Giza Zientziak

1.1 Arte Ederrak

1.2 Alemanezko Filologia

1.3 Arabierazko Filologia

1.4 Katalanezko Filologia

1.5 Filologia Klasikoa

1.6 Filologia Eslaviarra

1.7 Frantsesezko Filologia

1.8 Galegozko Filologia

1.9 Hebreerazko Filologia

1.10 Filologia Hispanikoa

1.11 Ingelesezko Filologia

1.12 Italierazko Filologia

1.13 Portugesezko Filologia

1.14 Filologia Erromanikoa

1.15 Euskal Filologia

1.16 Filosofia

1.17 Geografia

1.18 Historia

1.19 Artearen Historia

1.20 Giza Zientziak

1.21 Itzulpengintza eta Interpretazioa

1.22 Gizarte eta Kultur Antropologia

1.23 Ekialdeko Asiaren Ikerketak

1.24 Musikaren Historia eta Zientziak

1.25 Hizkuntzalaritza

1.26 Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatua

2._Zientzia Esperimentalek

2.1 Biologia

2.2 Bioteknologia

2.3 Inguruneko Zientziak

2.4 Itsasoko Zientziak

2.5 Fisika

2.6 Geologia

2.7 Matematika

2.8 Kimika

2.9 Biokimika

2.10 Elikagaien Zientzia eta Teknologia

2.11 Estatistikako Zientzia eta Teknikak

2.12 Enologia

3._Gizarte eta Zuzenbideko Zientziak

3.1 Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza

3.2 Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientziak

3.3 Politikaren eta Administrazioaren Zientziak

3.4 Ikus Entzunezko Komunikazioa

3.5 Zuzenbidea

3.6 Ekonomia

3.7 Pedagogia

3.8 Kazetaritza

3.9 Psikologia

3.10 Publizitatea eta Harreman Publikoak

3.11 Soziologia

3.12 Zientzia Aktuarial eta Finantzarioak

3.13 Laneko Zientziak

3.14 Agirizaintza

3.15 Merkatuko Ikerketa eta Teknikak

3.16 Psikopedagogia

4._Irakaskuntza Teknikoak

4.1 Arkitektoa

4.2 Aeronautikako ingeniaria

4.3 Ingeniari agronomoa

4.4 Bide, Ubide eta Portuetako ingeniaria

4.5 Meatzetako ingeniaria

4.6 Mendietako ingeniaria.

4.7 Telekomunikazioetako ingeniaria

4.8 Informatikako ingeniaria

4.9 Ingeniari geologoa

4.10 Industriako ingeniaria

4.11 Ontzi eta Itsasoetako ingeniaria

4.12 Ingeniari kimikoa

4.13 Materialetako ingeniaria

4.14 Defentsarako Sistemetako ingeniaria

4.15 Automatika eta Elektronika Industrialeko ingeniaria

4.16 Elektronikako ingeniaria

4.17 Geodesia eta Mapagintzako ingeniaria

4.18 Industrien Antolamenduko ingeniaria

4.19 Ontzietarako Makinak (L)

4.20 Nautika eta Itsaso bidezko Garraioak (L)

4,21 Ontzietarako Erradioelektronika (L)

5._Osasun-zientziak

5.1 Farmazia

5.2 Medikuntza

5.3 Odontologia

5.4 Albaitaritza

1.B._Bigarren urte edo ikerketa aldiari dagozkion lanak egiteko laguntzak.

1.B.1. Xedea edo helburua.

Laguntza hauen xedea da doktoretza ikastaroaren bigarren kurtsoa egiten eta, Hirugarren Zikloko Ikasketak eta Doktore tituluaren eskuratzea arautzen dituen apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretuaren 6. artikuluak zehazten duenaren arabera, Ikerketarako Nahikotasuna egiaztatzen duen Ikasketa Aurreratuen Agiria eskuratzen laguntzea.

Hortaz, laguntzen programa honetan ezin izanen dira sartu doktore gradua eskuratu edo Ikerketarako Nahikotasunaren aitortzarako lanak hasiak dituztenak

1.B.2. Aldia eta iraupena.

Laguntza aldia 2004ko urtarrilaren 1etik irailaren 30 bitartekoa izanen da, 12. 1.b) oinarriak Ikerketarako Nahikotasunaren proba gainditzeko azaltzen duena ukatu gabe eta eta inguruabar berezi eta jusitifikatuak direla eta betekizunak betetzeko epeak luzatzeari buruz 12.2 oinarrian aurreikusitakoa salbuetsiz.

1.B.3. Zenbatekoa.

Balorazio Batzordeak finkatuko du laguntzen zenbatekoa, aurrekontuetan dagoen dirua kontuan hartuz. Laguntzaren zenbatekoa, dena den, gehienez ere 3.610 eurokoa izan ahalko da.

Laguntza horien gastuak 2004ko gastuen Aurrekontuaren "Prestakuntzaren eta Ikerketa eta Garapenaren (I+G) Planeko laguntzak" izeneko 43100-4800-425100 kontusailaren kontura izanen dira.

2003rako luzaturiko 2002ko aurrekontuaren kontusail homologoan soberakinen bat balitz, programa honen gastuak, ahal den zatian, haren kargura izan litezke.

1.B.4. Eskatzaileen beharkizunak.

a) Nafarroan erroldaturik egon izana, eskaera egin aurreko azken bi urteetan, gutxienez.

b) Salbuespen gisa, Nafarroan jaiotakoek, nahiz eta Komunitatean erroldaturik ez egon, laguntzak jaso ahal izanen dituzte Nafarroako Unibertsitateetako batean Ikerketa aldirako matrikulaturik badaude.

c) Irakaskuntza aldia 2003ko irailaren 30a baino lehen gainditua izatea.

d) Ikerketa aldian matrikulatua egotea, beti ere, horrelako egoeretan:

_2003-2004 ikasturterako

_Lehen aldiz ikerketa lanetan

_Ikerketa aldia eratzen duten kreditu guztietan, apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretuaren 6. artikuluak eta hautatutako doktoretza programak ezartzen dutenari jarraikiz.

Hortaz, Irakaskuntza aldia 2003/2004 ikasturtea baino lehenago hasi izana baztertzeko arrazoia izanen da, ikaslea 12 kreditutan edo gehiagotan mastrikulatzen bada ere.

a) Nafarroako unibertsitate batean matrikulatuta egotea. Salbuespen gisa, baldin eta Nafarroako unibertsitateetan aukeratutako programarik ez badago edo, izanagatik ere, bertan plazarik lortu ez badu, eskatzaileak Espainiako edo atzerriko beste unibertsitate batean matrikula egin ahalko du. Azken kasuan, atzerriko herrialdearen legeriaren arabera matrikula baliokidea frogatu beharko da.

Salbuespen hau ez da aplikatuko aurreko b) letran jasotako kasuetan.

1.B.5. Aplikazioko gaiak.

Eskatzaileak zilegi du nahi dituen ikerketa lanak aukeratzea, dagokion unibertsitateak ezarritako doktoretza programen eskaintzaren barnean beti ere.

1.B.6. Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

Eskabide-orriak aurkezteko epea oinarri hauek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasiko da eta 2003ko urriaren 15ean akituko.

Eskabideak, eranskinean dagoen eredu estandarizatuan, eta aipatu agiriak aurkeztuko dira Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistro Orokorrean edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 38.4 artikuluan aipaturiko bulegoetako edozeinetan.

1.B.7. Eskatzaileak bi taldetan sailkatzea, Irakaskuntza aldirako dirulaguntzarik jaso izanaren arabera.

a) Ikerketa aldirako laguntzen eskatzaileak bi taldetan sailkatuko dira:

1. taldea. Talde honetan honako hauek sartuko dira: 2002/2003 ikasturteko deialdiaren arabera Irakaskuntza aldirako laguntza jaso zutenak eta 2001/2002 ikasturteko deialdiaren arabera laguntzaren luzapena jaso dutenak, betiere laguntzari uko egin ez badiote.

2. taldea. Talde honetan gainerakoak sartuko dira.

b) Sailkapen honen norainokoak eta ondorioak.

_Eskaeraren uneari dagokionez:

-Eskabideak aurkezteko epea berdina da bientzat.

-Eskabide eredua, kasu bakoitzari dagokiona izanen da, eranskinaren araberakoa.

-Aurkeztu beharreko agiriak 8. oinarrian talde bakoitzarentzat zehazten direnak izanen dira.

_Eskaerak baloratzeari dagokionez:

-1. taldeko eskaerak positiboki baloratuko dira aurreko urteko deialdiak ezartzen dizkien beharkizunak bete badituzte eta ikasturte berrirako matrikula deialdi honek finkatzen dituen baldintza eta epeetan egin badute.

-2. taldeko eskaerak elkarren lehian sartuko dira, 9. oinarrian ezarritako balorazio irizpideen arabera.

_Lehentasun hurrenkerari dagokionez:

-Aurrekontuko diru kopurua aurkeztutako eskaera guztiei erantzuteko aski ez bada, Batzordea ondoko lehentasun hurrenkerari jarraikiko zaio:

-Lehendabizi, 1. taldeko eskaerak.

-1. taldeko eskaera guztiei ezin bazaie erantzun, lehendabiziko ikasturterako laguntza ematea ahalbidetu zuten orden eta proportzioa kontuan hartuko dira, aurrekontua bukatu arte.

-Bigarren, 2. taldeko eskaerak, area bakoitzaren barruko puntuazio hurrenkerari jarraituz, aurrekontua bukatu arte, proportzionaltasun irizpidearen arabera.

_Eskubide eta beharkizunen araubideari dagokionez:

-Laguntza eskuratuta, eskubide eta beharkizunen araubidea berbera izanen da onuradun guztiendako.

1.B.8. Eskarekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Jarraian, 2. taldeko partaideek eskaerarekin batera aurkeztu behar dituzten agiriak aipatzen dira.

1. taldeko partaide direnek bakarrik e) eta f) letretan azaldutako agiriak ekarri beharko dituzte.

Lehendabizikoa._Derrigorrezko agiriak:

a) Nafarroan etengabe eskaera egin aurreko azken bi urteetan erroldaturik egon direla egiaztatzen duen agiria, 4.b) oinarrian aurreikusitakoa salbu.

b) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo eskatzailearen sorterria egiaztatzen duen beste agiri batena.

c) Lizenziatu, ingeniari edo arkitekto titulua edo eskatu izanaren gordekina. Holakorik izan ezean, Unibertsitateko ikasketen ziurtagiria non agerraraziko baita interesatuak titulua eskatzeko baldintza guztiak betetzen dituela eta noiztik.

d) Ikasketen ziurtagiri zehatz eta osoa, honakoa azalduko duena:

_Lizentziaturan lortutako kalifikazioak, horien datak eta irakasgai bakoitza zenbat deialditan gainditu duen.

_Lizentziatura titulu akademikoa beste ikasketa batzuetatik abiatuta lortu baldin bada, bi ikasketa horien ziurtagiri akademikoa aurkeztu beharko da.

_Irakaskuntza aldiko ikastaroetako kalifikazioak.

e) Irakaskuntza Agiria edo 2003ko irailaren 30a baino lehen gainditu duela egiaztatzen duen agiria.

f) Eskatzaileak 2003-2004 ikasturtean ikerketa lanak hasi dituela eta hautatutako doktoretza programa zehatzaren arabera, Ikerketa aldia osatzen duten kreditu guztietan matrikulaturik dagoela egiaztatzen duen agiria.

Hala behar denean, Espainiako beste unibertsitate batean ikasketak egitearen arrazoia justifikatu eta matrikula baliokidea frogatu beharko da, atzerriko unibertsitatearen eta hezkuntza sistemaren ikasketa planaren arabera.

Bigarrena._Eskatzaileek beren borondatez ekar ditzaketen agiriak:

Aipatutako ezinbesteko agiriez gainera, eskatzaileek inguruabar sozioekonomikoak eta lan egoera kreditatzeko egokitzat hartzen dituzten agiriak aurkeztu ahalko dituzte, betiere deialdi honen 9. oinarrian ezarritako balorazio irizpideen arabera. Inguruabar horiek ondoko agirien arabera baloratuko dira:

g) Eskatzailea elbarritua izatearen legezko aitorpena egiaztatzen duen agiria, Autonomia Erkidego bakoitzean legezko eskumena duten organoek emana.

h) Gizarte Segurantzaren edo dagokion entitatearen ziurtagiria, eskatzailearen lan bizitzari buruzkoa.

i) Bizikidetza ziurtagiria bizikidetza unitatearen osaketa 2002/12/31n kreditatzen duena.

j) Bizikidetza unitateko partaideen azken PFEZren aitorpena. Aitorpena aurkezteko betebeharrik ez dagoenean, 2002ko dirusarrerak kreditatzen dituzten ziurtagiriak ekarriko dira.

Atal honetako ondorioetarako, bizikidetza unitatetzat hartuko da:

_Oro har, eskatzailea eta bere gurasoak.

_Eskatzailea eta ver ezkontidea edo izatezko bikotekidea, indarrean dagoen legeriaren arabera.

Familiarengandik independentea izatea bakarrik bizitoki eta independentzia ekonomikoa aski ziurtatzen direnean hartuko da aintzat.

Atal honen ondorioetarako, bizikidetza 2002/12/31n eta 2002. ekitaldiko dirusarrerak hartuko dira kontuan.

Hirugarrena._Agiriez eta hauen trataeraz kontuan hartu beharreko arauak.

1. a), b), c), d) e) eta f) letretan aipatutako derrigorrezko agiriren bat espedientean falta denean, Administrazioak akatsen berri emanen dio eskatzaileari, jakinarazi eta biharamunetik hamar egunekoa baino laburrago izanen ez den epean zuzen ditzan, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 1992ko azaroaren 26ko Legearen 71. artikuluan xedaturikoari jarraituz eta agiri horiek epe horretan aurkezten ez baditu, laguntza ukatu ahalko zaiola ohartaraziz, behar den ezbazpen administratiboa emanez. Espedientearen ziurtagiri akademikoari dagokionez, aurkezten ez badu, "Nahiko, 1" hartuko da, beti ere lizentziatura titulua eskuratu duela edota Irakasle aldia gainditu duela kreditatzen badu.

2. Matrikularen ziurtagiria, f) letran aipatutakoa, ikasle bakoitzaren Unibertsitateak 2003-2004 ikasturterako ezarri duen epe barruan aurkeztu beharko da. Deialdia ebazteko ezarritako epean ikasleak, arrazoi hori dela kasusa, matrikula egiterik ez badu izan, laguntza emanen zaio eta, ondorio guztietarako, automatikoki bertan behera utziko da, baliogabeturik, epe haiek iraganda, eskatzaileak azkenean ez badu matrikula gauzatzen edo doktoretza programa bakoitzak Irakaskuntza aldia gainditzeko ezartzen dituen kreditu guztietarako gauzatzen ez badu.

3. g), h), i) eta j) letretan aipatutako egoera sozioekonomiko eta lan egoerarekin lotutako borondatezko agiririk eza edo nahiko ez izatea ez da espedientean funtsezko akatstzat hartuko, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, norberak, libroki, alegatzen ahal dituelako bertan aipatzen diren gorabeherak. Hortaz, laguntzak kudeatzeko organoak ez du eskatzaileari aurkezteko eskatu beharko eta "huts" puntuazioa esleituko du agiririk ez badago edo nahikorik ez bada.

4. Egoera sozioekonomikoa eta lan egoera ez dira kontuan hartuko:

_Ez badira alegatu.

_Alegatu bai baina agiri bidez frogatu ez badira, edo gaizki dokumentatu badira.

_Eskaerak aurkezteko epea bukatu ondoren alegatu edota dokumentatu badira.

5. Agiriak beti jatorrizkoak izanen dira edo behar bezala konpultsatutako fotokopiak. Konpultsak Hezkuntza Departamentuan bertan egin ahalko dira eskaera aurkezten denean, horretarako jatorrizkoak erakutsi beharko direlarik.

6. Ez dira kontuan hartuko haien arau arautzaileen arabera ziurtatzeko eskumenik ez duten pertsonek, organoek edo erakundeek luzatutako agiriak.

7. Unibertsitateko Irakaskuntza Zerbitzuak, eskatzaileek alegatutako eta dokumentatutako merezimendu eta inguruabarrei buruzko argibideak eta datu osagarriak eskatu ahalko ditu edozein momentutan.

8. Foru Komunitatean ofiziala ez den hizkuntza batean luzatutako agirien itzulpen ofiziala edo zinpekoa eskatu ahalko du organo kudeatzaileak. Itzulpenik ez bada, ez dira kontuan hartuko.

1.B.9. Eskabideen puntuazioa.

a) Eskabideen banaketa areaz area.

Balorazio Batzordeak 2. taldeko eskaerak sailkatuko ditu ikasketa/ikerketa arloen arabera, doktoreen prestakuntza arlo guztietan sustatzeko.

Ondorio hauetarako, Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministerioak unibertsitateko titulazio ofizialetarako diseinatutako sailkapena, eranskinean dagoena, Hirugarren Zikloko ikasketetarako bidea ematen dion goi mailako titulazioari dagokiona, aplikatuko da.

Eskatzaileak lizenziatu titulu bat baino gehiago baldin badu, aintzat hartzea nahi duen titulazioa hautatuko du. Titulazio honek finaktuko du eskabidearen sailkapena edo kokapena dagokion arloan, bai espediente akademikoaren puntuazioa ere. Egindako hautua ezin izanen da aldatu eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan.

1. taldeko eskatzaileentzat, Irakaskuntza aldirako jaso dituzten laguntzen ebazpenean areaz area egindako sailkapena mantenduko da.

b) Puntuazio irizpideak

Arlo bakoitzaren barruan lehentasun hurrenkera bat ezarriko da ondoko irizpideei jarraikiz, 50 puntu bitarte:

_Ikasketen espedientea: 40 puntu bitarte.

_Lan egoera eta inguruabar sozioekonomikoak: 10 puntu bitarte.

c) Espediente akademikoaren balorazioa. Gehienez ere, 40 puntu.

Espediente akademikoaren batez bestekoa 0 eta 40 puntu bitarte baloratuko da.

Batez bestekoa ondoko bi hauek batuz lortuko da:

Ikasketen espedienteko batez bestekoa: 36 puntu bitarte.

Irakaskuntza aldiko batez bestekoa: 4 puntu bitarte.

Ikasketetako batez bestekoa zehaztuko da ekainaren 10eko 1267/1994 Errege Dekretuak aldatutako azaroaren 27ko 1497/1987 Errege Dekretuaren irizpideak kontuan hartuz. Horretarako baliokidetasun taula hau ezarri da:

Gutxi: 0

Nahiko: 1

Oso Ongi: 2

Bikain: 3

Ohorezko matrikula: 4

Kalifikazio horien ponderazio bat egitea beharrezkoa denean, ondoko irizpideari jarraikiz eginen da: gainditutako kredituen batuketa, bakoitza, aurreko ataleko baliokidetasun taulan dagokion kalifikazioaren baloreaz biderkatuta, eta irakaskuntza horren kreditu kopuruaz zatituta.

Ondorio hauetarako, baliozkotutako irakasgaiek 1eko baliokidetasuna izanen dute; egokitutako irakasgaietarako jatorrizko zentroan erdietsitako kalifikazioa zenbatuko da eta kalifikaziorik ez dagoen kredituen aitortza ez da kontuan hartuko haztatzeko ondorioetarako.

Plan zaharretan edo kreditu bidezko kalifikazio sistema baino lehenagokoetan, batez bestekoa irakasgai bakoitzean, arestian aipatutako baloreen arabera, lortutako puntuazioak batuz eta emaitza egindako irakasgaien kopuru osoaren artean zatituz aterako da.

Lizentziatura titulu akademikoa beste ikasketetatik abiatuta eskuratu bada, multzoaren batez bestekoa kalkulatuko da.

Batez besteko horri ondoko puntuazioak aplikatuko zaizkio:

Ohorezko matrikula (4): 36

Bikain (3): 27

Oso Ongi (2): 18

Nahiko (1): 9

Batez bestekoa zenbaki osoa ez denean, proportzionalki dagokion puntuazioa esleituko da.

Irakaskuntza Aldiko batez bestekoa baliokidetasun eta ponderazio berdinei jarraikiz kalkulatuko da.

Batez besteko honi ondoko puntuazioak aplikatuko zaizkio:

Ohorezko matrikula (4): 4

Bikain (3): 3

Oso Ongi (2): 2

Nahiko (1): 1

Batez bestekoa zenbaki osoa ez denean, proportzionalki dagokion puntuazioa esleituko da.

d) Eskatzailearen lan egoera eta inguruabar sozioekonomikoen balorazioa. Gehienez ere, 10 puntu.

Atal honen barruan hiru faktore hartuko dira kontuan:

_Eskatzailearen elbarritasuna, graduazio honen araberakoa:

-3 puntu. Elbarritasun gradua %65ekoa edo gehiagokoa bada.

-1 puntu. Elbarritasun gradua %45ekoa edo gehiagokoa bada.

_Eskatzailearen lan egoera, eskabideak aurkezteko epea irekitzen denean:

-3 puntu. Eskatzaileak ez badu bere lehen enplegua eskuratu

-3 puntu. Eskatzailea,k 365 egun baino gehiagoz lan egin ez badu

-3 puntu. Eskatzaileak aurreko atalean aipatutakoaz baino denbora gehaigoz lan egin badu ere, azken bi urteotan langabezian egon bada.

_Familia errenta erabilgarria. Familia errenta erabilgarritzat hartzen da Nafarroako Gobernuak 2003/2004 ikasturterako ikasketetarako ematen dituen laguntzen deialdi orokorrak deskribatzen duen munta, deialdi honetan bizikidetza unitatea definitzeko ezarri duena kaltetu gabe. Bizikidetza unitateko partaideen errenta lau tartetan sailkatuko da eta emandako puntuazioa, hurrenez hurren, 1, 2, 3 eta 4 puntukoa izanen da. Familia errentak tarte hauetako altuena gainditzen duenean, atal honetako puntuazioa "0" izanen da.

e) Berdinketak hausteko irizpideak.

Lortutako puntuazio globaletan berdinketarik izaten bada, hurrenez hurren, ondoko atal hauetako puntuazio handienari erreparatuz ebatziko dira:

1._Lan egoera eta inguruabar sozioekonomikoak.

2._Elbarritasuna.

3._Familia errenta erabilgarria.

4._Espediente akademikoa.

f) Laguntzen ukazioa aurrekontuetan baliabide askirik ez izateagatik.

Laguntza ukatu ahalko da baldin eta aurrekontuan eskaera guztiei erantzuteko diru gutxiegi badago. Kasu horretan eskabideak arlo bakoitzaren barruko puntuazio hurrenkeraren arabera hartuko dira, 7. oinarrian ezarritakoaren arabera.

1.B.10. Laguntzak emateko proposamenaz arduratzen den Balorazio Batzordea.

Ebazpen proposamena egin behar duen Balorazio Batzordea honela osatuko da:

Batzordeburua:

_Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia.

_Batzordeburua ez dagoenean, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendariak ordeztuko du eginkizun honetan.

Batzordekideak:

_Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.

_Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.

_Goi Mailako Ikasketen atalburua.

_Ikerketarako Laguntzen bulegoburua.

Idazkari lanetan Ikerketarako Laguntzen Bulegoari lotutako pertsona bat arituko da.

Batzorde honek gai honetan kualifikatuta dauden pertsona fisikoen edo entitateen aholkua eskatu ahalko du.

1.B.11. Ebazpenaren prozedura eta emateko epea.

Batzordea osatuta, emateko behin behineko proposamena onartu beharko du. Proposamen hori Hezkuntza Departamentuko iragarki oholetan ikusgai izanen dira urriko bigarren hamabostaldian. Interesatuek alegazioak egin ahalko dituzte hamar egun natural baino laburrago izanen ez den epean. Proposamena Hirugarren Zikloko ikasketen kudeaketaz arduratzen diren Nafarroako unibertsitateetako egoitzetan ere jarri ahalko da.

Interesatuek aurkeztutako alegazioak ikusita eta Nafarroako unibertsitateek diotena entzun ondoren, Batzordeak laguntzen behin betiko proposamena, loteslea izanen dena, igorriko du.

Deialdia ebazteko azken eguna 2003ko abenduaren 31 izanen da. Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez eginen da, aurreko puntuan aipatu den Batzordearen proposamenari jarraikiz.

Ebazpena, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuko iragarki oholetan argitaratuko da eta banan- banan jakinaraziko zaie interesatuei, ebazpena ematen denetik hamar eguneko epean.

1.B.12. Onuradunen beharkizunak.

1. Beharkizunen zerrenda.

Hauek dira onuradunen beharkizunak:

a) 2004ko irailaren 30erako aprobatu beharko dituzte Ikerketa aldiko kreditu/lan guztiak.

b) Ikerketarako Nahikotasunaren aitortza 2004ko azaroaren 30a baino lehenago eskuratu beharko dute.

c) Aurreko bi puntuetan ezarritakoa 2004ko abenduaren 5a baino lehenago justifikatzea Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuan.

d) Behin betiko ziurtagiria izan ezean, inguruabar hau justifikatzeko aski izanen da unibertsitate bakoitzean, indarrean dagoen legeriak ezarritakoari jarraikiz eskumena esleitua duen Batzordearen erabakia kreditatzearekin.

e) Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari idatziz jakinaraztea bestelako laguntza eskuratu izana, dagozkion egiaztagiriak erantsiz.

2. Beharkizunak betetzeko epearen luzapena egoera berezi eta justifikatuetan.

Ez da luzapenik emanen ikerketa aldi honen lanak berriz egin edo osatzeko, salbu eta Balorazio Batzordeak horretarako baimena espreski ematen badu, salbuespeneko arrazoiengatik eta alderdi guztietan behar bezala justifikatuta.

Luzapenak ahalbidetuko dio doktoregaiari hurrengo ikasturtean helburua lortzea eta hasiera batean finkaturiko mugaeguna baino urte bat beranduago, gehienez ere, justifikatzea.

Batzordearen jarduera ondoko arauek aginduko dute:

a) Luzapena emanen da bakarrik interesatuak eskatzen badu. Eskaera 2004ko urriaren 1etik abenduaren 5a bitarte eginen da, idatziz.

b) Salbuespeneko arrazoitzat hartuko dira jarduera akademikoaren benetako etenaldia ekartzen dutenak, besteak beste, eritasuna, istripua, elbarritasuna, amatasuna edo aitatasuna. Inolaz ere ez da salbuespeneko arrazoitzat hartuko doktoregaiaren lan jarduna, bere kontura izan ala beste baten kontura izan.

c) Luzapena 2005eko irailaren 30a arte izanen da ikerketa lanak gainditzeko eta 2005eko azaroaren 30a arte ikerketarako nahikotasunaren aitortzarako.. Ezin izanen da eman Ikerketa aldia gainditzeko eta ikerketarako nahikotasuna aitortzeko ikasturte akademiko bat baino epe luzeagorik.

d) Luzapenak ekarriko du laguntzaren bigarren zatiaren ordainketa atzeratzea, 13. oinarrian ezartzen dituen inguruabarrak ematen diren arte.

e) Batzordeak luzapena eman edo ukatzeko egiten duen proposamena loteslea izanen da eta Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusira igorriko da honek behar den ebazpena eman dezan.

3. Beharkizunak ez betetzearen ondorioak.

Onuradunak deialdi honetan azaltzen diren beharkizun eta baldintzetakoren bat betetzen ez badu, galdu eginen du eman zaion dirua eta Nafarroako Gobernuari itzuli beharko dio jasotakoa, alde batera utzi gabe legezko ekintzak eta zehapenak. Edonola ere, itzultzearen zenbatekoari, laguntza hartu eta itzultzearen arteko tartearengatik sortutako korritua gehituko zaio, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak emateko eta kontrolatzeko araubide orokorra erregulatzeari buruzko ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 21. artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Aipatu diru kopuruak dirusarrera publikotzat joko dira legezko ondorioetarako.

1.B.13. Laguntzaren ordainketa.

Laguntza bi zatitan ordainduko da.

_Lehenengo zatia, laguntzaren %60, ikaslea ikerketa aldiak dituen kreditu guztietan matrikulatu dela egiaztatu ondoren ordainduko da. Ordainketa hau aurrerakina izanen da, ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 18. artikuluan aurreikusiriko ondorioetarako.

_Bigarren zatia, gainerako %40a, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuaren adostasun txostena dela bide, aldez aurretik deialdiak ezartzen dituen betekizunak bete direla egiaztatuta. Honetarako, interesatuek eskatuko dute epe honen ordainketa eta eskabidearekin batera kalifikazioen ziurtagiria eta ikasturtean zehar jaso litzaketen bestelako laguntzei buruzko aitorpena eta ziurtagiria aurkeztuko dituzte.

Laguntzaren ordainketa ez da eginen interesatuak "Transferentzia bidezko ordainketa eskabidea", dirulaguntzaren zenbatekoa jaso nahi den bankuak behar bezala betetakoa, aurkezten ez badu.

Era berean, Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren (I.F.Z.) fotokopia erantsi beharko dute.

1.B.14. Baterazintasuna.

1. Laguntza hauek bateragarriak dira Espainiako edo atzerriko diru publiko zein pribatuen bidez finantzatutako beste edozein laguntza edo bekarekin, beti ere oinarri honetako mugen barruan.

2. Laguntzen zenbatekoak, deialdi honetakoa barne, ezin izanen du gainditu doktoretza-tesia egiteko laguntza programan ezarritako urteko moduloarena, hau da, 2004. urterako 9.020 euro.

3. Eskuratutako laguntza guztien batuketak aurreko puntuan ezarritako muga gainditzen duenean, Ebazpen batek, gehiegizkoa dela kausa, bateraezintasuna adierazi eta behar den kitapen ekonomikoa eginen du.

4. Eskuratutako laguntzen ondorioak aldi berekoak ez direnean ere, osoko zenbatekoak batuko dira, hiru hilabetez bederen bat egiten badute.

5. 12.1.e) eta 13. oinarriei jarraikiz onuradunak bestelako laguntzen berri emateko duen beharkizuna ukatu gabe, organo kudeatzaileak bidezko iruditzen zaion dokumentazioa eskatu eta beharrezkoak diren datuak jakin ahalko ditu, indarrean dagoen legeriari jarraikiz.

6. Laguntza hauek langabezi prestazio edo sorospenekin bateragarri izateari buruz, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bateratuak, 1/1999 Errege Dekretu Legegileak onetsitakoak, ezartzen duenak, hura garatzeko arauek eta hura betetzeko Lan Institutu Nazionalak ematen dituen jarraibideek aginduko dute.

1.B.15. Atzera bota eta uko egitea.

1. Eskatzaileak, deialdia ebatzi baino lehenago, emateko behin behineko proposamenaren alegazio aldia barne, eskaera bertan behera utzi ahalko du, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari jakinarazpen idatzia igorriz.

2. 8. oinarrian aurreikusitakoari jarraikiz, eskabidean dauden akatsak zuzentzeko errekerimenduari erantzun ez dion eskatzailearen eskaera bertan behera utziko da.

3. Onuradunak, jasotako laguntzari edozein momentutan uko egin ahalko dio, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari jakinarazpen idatzia igorriz.

4. Uko egitean, onuradunak izaera hori galduko du ondorio guztietarako, eta jasotako aurrerakina gehi legezko korritua itzuli beharko ditu, ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legera eramaten duen 12.3 oinarrian ezarritakoari jarraikiz. Halaber, bere estatusari uko egiteagatik, doktoretza tesia egiteko eta doktore titulua eskuratzeko laguntzen deialdiak biltzen dituen gainerako programetan jarraitzeak ekartzen dituen onurak galduko ditu. Gauzak horrela, hurrengo urteetan, hala badagokio, fase honetarako edo ondokoetarako lehiatu nahi izanez gero, programan lehendabiziko aldiz sartzen direnen baldintza berdinetan egin beharko du.

1.B.16. Dirulaguntzen araubide juridikoa.

Oinarri hauetan xedaturik ez dagoen orotan, arau- hausteen eta zehapenen arloa barne, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak emateko eta kontrolatzeko araubide orokorra erregulatzeari buruzko ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 27 eta 28. artikuluetan xedatutakoak arautuko du.

Zehapen prozedura Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarritakoa izanen da.

1.B.17. Errekurtsoak.

Oinarri hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratu ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.

Oinarri hauek aplikatuz diktatzen diren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratu ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.

UNIBERTSITATEKO TITULU OFIZIALAK

Hezkuntza, Kultura etea Kirol Departamentua

1._Giza Zientziak

1.1 Arte Ederrak

1.2 Alemanezko Filologia

1.3 Arabierazko Filologia

1.4 Katalanezko Filologia

1.5 Filologia Klasikoa

1.6 Filologia Eslaviarra

1.7 Frantsesezko Filologia

1.8 Galegozko Filologia

1.9 Hebreerazko Filologia

1.10 Filologia Hispanikoa

1.11 Ingelesezko Filologia

1.12 Italierazko Filologia

1.13 Portugesezko Filologia

1.14 Filologia Erromanikoa

1.15 Euskal Filologia

1.16 Filosofia

1.17 Geografia

1.18 Historia

1.19 Artearen Historia

1.20 Giza Zientziak

1.21 Itzulpengintza eta Interpretazioa

1.22 Gizarte eta Kultur Antropologia

1.23 Ekialdeko Asiaren Ikerketak

1.24 Musikaren Historia eta Zientziak

1.25 Hizkuntzalaritza

1.26 Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatua

2._Zientzia Esperimentalak

2.1 Biologia

2.2 Bioteknologia

2.3 Inguruneko Zientziak

2.4 Itsasoko Zientziak

2.5 Fisika

2.6 Geologia

2.7 Matematika

2.8 Kimika

2.9 Biokimika

2.10 Elikagaien Zientzia eta Teknologia

2.11 Estatistiako Zientzia eta Teknikak

2.12 Enologia

3._Gizarte eta Zuzenbideko Zientziak

3.1 Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza

3.2 Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientziak

3.3 Politikaren eta Administrazioaren Zientziak

3.4 Ikus Entzunezko Komunikazioa

3.5 Zuzenbidea

3.6 Ekonomia

3.7 Pedagogia

3.8 Kazetaritza

3.9 Psikologia

3.10 Publizitatea eta Harreman Publikoak

3.11 Soziologia

3.12 Zientzia Aktuarial eta Finantzarioak

3.13 Laneko Zientziak

3.14 Agirizaintza

3.15 Merkatuko Ikerketa eta Teknikak

3.16 Psikopedagogia

4._Irakaskuntza Teknikoak

4.1 Arkitektoa

4.2 Aeronautikako ingeniaria

4.3 Nekazaritzako ingeniaria

4.4 Bide, Ubide eta Portuetako ingeniaria

4.5 Meatzetako ingeniaria

4.6 Mendietako ingeniaria

4.7 Telekomunikazioetako ingeniaria

4.8 Informatikako ingeniaria.

4.9 Ingeniari geologoa

4.10 Industriako ingeniaria

4.11 Ontzi eta Itsasoetako ingeniaria

4.12 Ingeniari kimikoa

4.13 Materialetako ingeniaria

4.14 Defentsarako Sistemetako ingeniaria

4.15 Automatika eta Elektronika Industrialeko ingeniaria

4.16 Elektronikako ingeniaria

4.17 Geodesia eta Mapagintzako ingeniaria

4.18 Industrien Antolamenduko ingeniaria

4.19 Ontzietarako Makinak (L)

4.20 Nautika eta Itsaso bidezko Garraioak (L)

4,21 Ontzietarako Erradioelektronika (L)

5._Osasun-zientziak

5.1 Farmazia

5.2 Medikuntza

5.3 Odontologia

5.4 Albaitaritza

2 MODALITATEA

Doktoretza tesiak egitea eta doktore gradua lortzea

2.1. Xedea edo helburua.

Doktoretza ikastaroak eta ikerketa lanak egin ondoren eta ikerketarako nahikotasuna kreditatzen duen proba gaindituta, doktoretza tesia egiteko laguntza eskatu ahalko da.

Doktoretza gradua edo Unibertsitateko Hirugarren Zikloko titulua lortzeko beharrezkoa den doktoretza tesia, hots, ikerketarako proiektu espezifikoa egiteko laguntza da.

Beraz honakoak ez dira diruz lagunduko:

a) Ikasketak Espainiako edo atzerriko unibertsitateetan luzatzea edo espezializazioa egitea.

b) Doktoretza titulua lortzera espezifikoki eta ofizialki bideraturik ez dagoen edozein ikerketa jarduera, dela banakakoa dela taldean egina.

c) Eskatzaileak, doktore gradua eskuratu ondoren, bigarren doktoretza tesia egin nahi badu, edo, gradua eskuratu ez badu ere, egiteko bekaren bat jaso badu.

2.2. Aldia eta iraupena.

Laguntzaren iraupena bi urtekoa izanen da, 2004ko urtarrilaren 1etik kontatzen hasita, deialdiaren 11.2. oinarrian, arrazoi justifikatuak direla kausa, beharkizunak betetzeko epeak luzatzeari buruz ezarritakoa ukatu gabe.

Laguntzaren iraupena bi urtekoa baino laburragoa izanen da onuradunak doktore titulua aldi hori iragan baino lehen eskuratzen badu.

2.3. Zenbatekoa.

Balorazio Batzordeak finkatuko du laguntzen zenbatekoa, aurrekontuetan dagoen dirua kontuan hartuz. Laguntzaren zenbatekoa, dena den, pertsona bakoitzeko eta bi urtetako, gehienez ere 18.040 eurokoa izan ahalko da.

Laguntza horien gastuak Aurrekontuaren "Prestakuntzaren eta Ikerketa eta Garapenaren (I+G) Planeko laguntzak" izeneko 43100- 4800-425100 kontusailaren kargura izanen dira.

Laguntzen lehendabiziko urteari dagokion kopurua, kopuru osoaren %50, 9.020 eurokoa izan liteke pertsona bakoitzeko eta 2004ko aurrekontuaren kargura ordainduko da.

Bigarren urteari dagokion kopurua, gainerako %50a, 9.020 eurokoa izan liteke pertsona bakoitzeko eta 2005eko aurrekontuaren kargura ordainduko da.

2.4. Eskatzaileen beharkizunak.

a) Nafarroan erroldaturik egon izana, eskaera egin aurreko azken bi urteetan, gutxienez.

b) Salbuespen gisa, Nafarroan jaiotakoek, nahiz eta Komunitatean erroldaturik ez egon, laguntzak jaso ahal izanen dituzte Nafarroako Unibertsitateetako batean beren tesiaren proiektuak inskribaturik badaude.

c) 2003ko abenduaren 1a baino lehenago ikerketarako nahikotasuna kreditatzen duen Ikasketa Aurreratuen Diploma izatea.

d) Tesiaren proiektua 2001eko abuztuaren 1etik 2003ko azaroaren 30 bitartean gainditu izana.

Aurreko b) letran bildutako kasuetan tesis proiektua Nafarroako unibertsitate batean inskribatu beharko dute.

e) Izena eta entitate emailea edozein izanda ere, mota honetako laguntzarik aurretik jaso ez izana.

Atal honetarako ondorioetarako izaera bereko laguntzak, besteak beste, ondokoak izanen dira:

_Doktoretza tesiak egiteko bekak edo laguntzak.

_Izen ezberdinekin doktoretza aurreko bekatzat jo daitezkeen bekak edo laguntzak, ikerketan hasteko edo ikerketan prestatzeko.

_Hauen antza izan dezaketenak, Balorazio Batzordearen irudiko.

Ondorio hauetarako, eskatzaileek, eskaera orrian, mota honetako laguntzak jaso dituztenentz. Hala behar denean, ziurtagiriak erantsi beharko dituzte, Batzordeak honi buruz behar bezala ebatzi dezan.

2.5. Aplikazioko gaiak.

Eskatzaileak zilegi du tesi proiektuaren gaia edo helburua aukeratzea, betiere unibertsitateko hirugarren zikloko ikasketak arautzen dituen araudiari jarraikiz.

2.6. Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

Eskabide-orriak aurkezteko epea oinarri hauek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hasi eta 2003ko irailaren 30ean akituko da.

Eskabideak, eskatzaile berriak edo onuradun zaharrak izan, eranskinean dagoen eredu estandarizatuan, eta aipatu agiriak aurkeztuko dira Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistro Orokorrean edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 38.4 artikuluan aipaturiko bulegoetako edozeinetan.

2.7. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Eskariarekin batera, ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

Lehendabizikoa._Derrigorrezko agiriak:

a) Nafarroan etengabe eskaera egin aurreko azken bi urteetan erroldaturik egon direla egiaztatzen duen agiria, 4.b) oinarrian aurreikusitakoa salbu.

b) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo eskatzailearen sorterria egiaztatzen duen beste agiri batena.

c) Ikasketen ziurtagiri zehatz eta osoa, honakoa azalduko duena: lizentziaturan lortutako kalifikazioak, horien datak eta irakasgai bakoitza zenbat deialditan gainditu duen.

Lizentziaturaren titulu akademikoa beste ikasketa batzuetatik abiatuta lortu baldin bada, ikasketa horien ziurtagiri akademikoa ere aurkeztu beharko da.

d) Ziurtagiri zehatz eta osoa, Doktoretza Programan eskuratutako kalifikazioak bilduko dituena.

e) Ikerketarako Nahikotasuna kreditatzen duen Ikasketa Aurreratuen Diploma edo eskatu izanaren gordekina. Holakorik izan ezean, Unibertsitateko ikasketen ziurtagiria non agerraraziko baita interesatuak diploma hori eskatzeko baldintza guztiak betetzen dituela eta noiztik. Nahikotasunaren proba gainditu duela eta noiz egin den kreditatzen duen Unibertsitateko organo eskudunaren erabakiaren kopia ere onartuko da.

f) Tesi proiektua onartu dela eta onespenaren eguna egiaztatzen duen agiria.

g) Laguntza erabiliko den denboraldian egin nahi den doktoretza tesiaren proiektuari buruzko memoriaren bi ale, zehatz azaldurik helburuak, hautatutako metodo zientifikoa, erabiliko diren iturriak, denboraren plangintza eta tesiaren zuzendariaren oniritzia.

h) Aldez aurretik ikerketarekin zerikusia duten bestelako laguntzarik jaso izanari buruzko aitorpen informatiboa eta, hala bada, kreditatzeko agiriak.

Bigarrena._Eskatzaileek beren borondatez ekar ditzaketen agiriak:

Aipatutako ezinbesteko agiriez gainera, eskatzaileek, deialdiko 8.e) oinarriarekin bat, eskabidearen puntuazioan eragina izan lezaketen egoera sozioekonomikoa eta lan egoera kreditatzeko egokitzat hartzen dituzten agiriak aurkeztu ahalko dituzte. Balorazioa ondoko agirien arabera eginen da:

i) Eskatzailea elbarritua izatearen legezko aitorpena egiaztatzen duen agiria, Autonomia Erkidego bakoitzean legezko eskumena duten organoek emana.

j) Gizarte Segurantzaren edo dagokion entitatearen ziurtagiria, eskatzailearen lan bizitzari buruzkoa.

k) Bizikidetza ziurtagiria eta bizikidetza unitatearen osaketa 2002/12/31n kreditatzen duena.

l) Bizikidetza unitateko partaideen azken PFEZren aitorpena. Aitorpena aurkezteko betebeharrik ez dagoenean, 2002ko dirusarrerak kreditatzen dituzten ziurtagiriak ekarriko dira.

Atal honetako ondorioetarako, bizikidetza unitatetzat hartuko da:

_Oro har, eskatzailea eta bere gurasoak.

_Eskatzailea eta bere ezkontidea edo izatezko bikotekidea, indarrean dagoen legeriaren arabera.

Familiarengandik independentea izatea bakarrik bizitoki eta independentzia ekonomikoa aski ziurtatzen direnean hartuko da aintzat.

Atal honen ondorioetarako, bizikidetza 2002/12/31n eta 2002. ekitaldiko dirusarrerak hartuko dira kontuan.

Hirugarrena._Agiriez eta hauen trataeraz kontuan hartu beharreko arauak.

1. a), b), c), d), e), f) g) eta h) letretan aipatutako derrigorrezko agiriren bat espedientean falta denean, Administrazioak akatsen berri emanen dio eskatzaileari, jakinarazi eta hamar egunekoa baino laburrago izanen ez den epean zuzen ditzan, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 1992ko azaroaren 26ko Legearen 71. artikuluan xedaturikoari jarraituz eta agiri horiek epe horretan aurkezten ez baditu, laguntza ukatu ahalko zaiola ohartaraziz, behar den ebazpen administratiboa emanez. Espedientearen ziurtagiri akademikoari dagokionez, aurkzeten ez badu, "Nahiko, 1" hartuko da, beti ere Lizentziatura edota I.A.D. titulua eskuratu duela kreditatzen badu.

2. Ikerketarako Nahikotasuna kreditatzen duen ziurtagiria, e) letran aipatutakoa, eta tesiaren proiektua gainditu dela kreditatzen duen ziurtagiraia, f) letran aipatutakoa, ez badituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, izan ahala aurkeztu beharko dituzte, betiere 2003ko abenduaren 5a baino lehen.

3. g), h), i), j), k) eta l) letretan aipatutako egoera sozioekonomiko eta lan egoerarekin lotutako borondatezko agiririk eza edo nahiko ez izatea ez da espedientean funtsezko akatstzat hartuko, azaroarenn 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, norberak, libroki, alegatzen ahal dituelako bertan aipatzen diren gorabeherak. Hortaz, laguntzak kudeatzeko organoak ez du eskatzaileari aurkezteko eskatu beharko eta "huts" puntuazioa esleituko du agiririk ez badago edo nahikorik ez bada.

4. Egoera sozioekonomikoa eta lan egoera ez dira kontuan hartuko:

_Ez badira alegatu.

_Alegatu bai baina agiri bidez frogatu ez badira, edo gaizki dokumentatu badira.

_Eskaerak aurkezteko epea bukatu ondoren sortu, alegatu edota dokumentatu badira.

5. Agiriak beti jatorrizkoak izanen dira edo behar bezala konpultsatutako fotokopiak. Konpultsak Hezkuntza Departamentuan bertan egin ahalko dira eskaera aurkezten denean, horretarako jatorrizkoak erakutsi beharko direlarik.

6. Ez dira kontuan hartuko haien arau arautzaileen arabera ziurtatzeko eskumenik ez duten pertsonek, organoek edo erakundeek luzatutako agiriak.

7. Unibertsitateko Irakaskuntza Zerbitzuak, eskatzaileek alegatutako eta dokumentatutako merezimendu eta inguruabarrei buruzko argibideak eta datu osagarriak eskatu ahalko ditu edozein momentutan.

8. Foru Komunitatean ofiziala ez den hizkuntza batean luzatutako agiriek itzulpen ofiziala edo zinpekoa eskatu ahalko du organo kudeatzaileak. Itzulpenik ez bada, ez dira kontuan hartuko.

2.8. Eskabideen puntuazioa.

a) Eskabideen banaketa areaz area.

Balorazio Batzordeak eskaerak sailkatuko ditu ikasketa/ikerketa arloen arabera, doktoreen prestakuntza arlo guztietan sustatzeko.

Ondorio hauetarako, eskatzaileek, eskabidean, onetsita duten tesi proiektuaren ikerketaren gaiari dagokion UNESCOren kodea aipatuko dute. Kode bat baino gehiago aipatzen badute lehen tokian jarritakoa hartuko da kontuan.

Batzordeak, eskatzaileak bere proiektuari jarritako arloa/kodea aldatu ahalko du, eranskinean sartzen den UNESCOren sailkapenaren arabera nabarmenki desegokia denean.

b) Puntuazio irizpideak

Arlo bakoitzaren barruan lehentasun hurrenkera bat ezarriko da ondoko irizpideei jarraikiz, 100 puntu bitarte:

_2002-2003 ikasturtean doktoretzako bigarren urteko edo ikerketa aldia egiteko Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza jaso izana: 20 puntu.

_Tesi proiektuaren kalitatea eta Foru Komunitaterako duen interesa eta eragin espezifikoa: 20 puntu bitarte.

_Ikasketen espedientea: 40 puntu bitarte.

_Lan egoera eta inguruabar sozioekonomikoak: 20 puntu bitarte.

c) Tesi proiektuaren kalitate eta Nafarroarentzat duen interesaren balorazioa. Gehienez ere, 20 puntu.

Proiektaturiko ikerketaren kalitate eta interesaren balorazioa eskatzaileak aurkezten duen memoriaren gainean eginen da, 7.g) oinarriari jarraikiz. Ebaluazio Batzordean parte hartuko duten adituek, Nafarroako Gobernuko Departamentuak ordezkatuko dituztenek, balorazioa egin eta organo kolejiatuari igorriko diote honek onets dezan.

Batzordeak eta batzordekideek gai honetan kualifikatuta dauden pertsonen edo entitateen aholkua eskatu ahalko dute.

d) Espediente akademikoaren balorazioa. Gehienez ere, 40 puntu.

Espediente akademikoaren batez bestekoa 0 eta 40 puntu bitarte baloratukoda.

Espedientearen batez bestekoa ondoko hauetako batuketak osatuko du:

Ikasketen espedientearen batez bestekoa: 36 puntu bitarte.

Doktoretza Programaren batez bestekoa: 4 puntu bitarte.

Ikasketeetako batez bestekoa zehaztuko da ekainaren 10eko 1267/1994 Errege Dekretuak aldatutako azaroaren 27ko 1497/1987 Errege Dekretuaren irizpideak kontuan hartuz. Horretarako baliokidetasun taula hau ezarri da:

Gutxi: 0

Nahiko: 1

Oso Ongi: 2

Bikain: 3

Ohorezko matrikula: 4

Kalifikazio horien ponderazio bat egitea beharrezkoa denean, ondoko irizpideari jarraikiz eginen da: gainditutako kredituen batuketa, bakoitza aurreko ataleko baliokidetasun taulan dagokion kalifikazioaren baloreaz biderkatuta, eta irakaskuntza horren kreditu kopuruaz zatituta.

Ondorio hauetarako, baliozkotutako irakasgaiek 1eko baliokidetasuna izanen dute; egokitutako irakasgaietarako jatorrizko zentroan erdietsitako kalifikazioa zenbatuko da eta kalifikaziorik ez dagoen kredituen aitortza ez da kontuan hartuko haztatzeko ondorioetarako.

Plan zaharretan edo kreditu bidezko kalifikazio sistema baino lehenagokoetan, batez bestekoa irakasgai bakoitzean, arestian aipatutako baloreen arabera, lortutako puntuazioa batuz eta emaitza egindako irakasgaien kopuru osoaren artean zatituz aterako da.

Lizentziatura titulu akademikoa beste ikasketetatik abiatuta eskuratu bada, multzoaren batez bestekoa kalkulatuko da.

Ohorezko matrikula (4): 36

Bikain (3): 27

Oso Ongi (2): 18

Nahiko (1): 9

Batez bestekoa zenbaki osoa ez denean, proportzionalki dagokion puntuazioa esleituko da.

Doktoretza programaren batez bestekoa Doktoretza programa osatzen duten kreditu guztien baliokidetasun eta ponderazio berdinei jarraikiz kalkulatuko da.

Batez besteko horri ondoko puntuazioak aplikatuko zaizkio:

Ohorezko matrikula (4): 4

Bikain (3): 3

Oso Ongi (2): 2

Nahiko (1): 1

Batez bestekoa zenbaki osoa ez denean, proportzionalki dagokion puntuazioa esleituko da.

e) Eskatzailearen lan egoera eta inguruabar sozioekonomikoen balorazioa. Gehienez ere, 20 puntu.

Atal honen barruan hiru faktore hartuko dira kontuan:

_Eskatzailearen elbarritasuna, graduazio honen araberakoa:

-6 puntu. Elbarritasun gradua %65ekoa edo gehiagokoa bada.

-2 puntu. Elbarritasun gradua %45ekoa edo gehiagokoa bada.

_Eskatzailearen lan egoera, eskabideak aurkezteko epea irekitzen denean:

-6 puntu. Eskatzaileak ez badu bere lehen enplegua

eskuratu.

-6 puntu. Eskatzaileak 365 egun baino gehiagoz lan egin ez badu.

-6 puntu. Eskatzaileak aurreko atalean aipatutako baino denbora gehiagoz lan egin badu ere, azken bi urteotan langabezian egon bada.

_Familia errenta erabilgarria. Familia errenta erabilgarritzat hartzen da Nafarroako Gobernuak 2003/2004 ikasturterako ikasketetarako ematen dituen laguntzen deialdi orokorrak deskribatzen duen munta, deialdi honetan bizikidetza unitatea definitzeko ezarri dena kaltetu gabe. Bizikidetza unitateko partaideen errenta lau tartetan sailkatuko da eta emandako puntuazioa, hurrenez hurren, 1, 2, 3 eta 4 puntukoa izanen da. familia errentak tarte hauetako altuena gainditzen duenean, atal honetako puntuazioa "0" izanen da.

f) Berdinketak hausteko irizpideak.

Lortutako puntuazio globaletan berdinketarik izaten bada, hurrenez hurren, ondoko atal hauetako puntuazio handienari erreparatuz ebatziko dira:

1. Ikerketa proiektuaren kalitatea eta interesa.

2. Lan egoera eta inguruabar sozioekonomikoak, oro har.

3. Elbarritasuna.

4. Familia errenta erabilgarria.

5. Espediente akademikoa.

g) Laguntzen ukazioa aurrekontuetan baliabide askirik ez izateagatik.

Laguntza ukatu ahalko da baldin eta aurrekontuan eskaera guztiei erantzuteko diru gutxiegi badago. Kasu horretan eskabideak arlo bakoitzaren barruko puntuazio hurrenkeraren arabera hartuko dira, aurrekontuak irauten duen arte, proportzionaltasun irizpide bati jarraikiz.

2.9. Laguntzak emateko proposamenaz arduratzen den Balorazio Batzordea.

Ebazpen proposamena egin behar duen Balorazio Batzordea honela osatuko da:

Batzordeburua:

_Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia.

_Batzordeburua ez dagoenean, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendariak ordeztuko du eginkizun honetan.

Batzordekideak:

_Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.

_Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.

_Goi Mailako Ikasketen atalburua, idazkari lanetan.

_Ikerketarako Laguntzen bulegoburua.

_Nafarroako Gobernuko gainerako Departamentuek izendaturiko ordezkari bana.

Batzorde honek gai honetan kualifikatuta dauden pertsona fisikoen edo entitateen aholkua eskatu ahalko du.

2.10. Ebazpenaren prozedura eta emateko epea.

Batzordea osatuta, emateko behin behineko proposamena onartu beharko du. Proposamen hori Hezkuntza Departamentuko iragarki oholetan ikusgai izanen dira azaroko bigarren hamabostaldian. Interesatuek alegazioak egin ahalko dituzte hamar egun natural baino laburrago izanen ez den epean. Proposamena Hirugarren Zikloko ikasketen kudeaketaz arduratzen diren Nafarroako unibertsitateetako egoitzetan ere jarri ahalko da.

Interesatuek aurkeztutako alegazioak ikusita, Batzordeak laguntzen behin betiko proposamena, loteslea izanen dena, igorriko du.

Deialdia ebazteko azken eguna 2004ko urtarrilaren 31 izanen da. Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez eginen da, aurreko puntuan aipatu den Batzordearen proposamenari jarraikiz.

Ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuko iragarki oholetan argitaratuko da eta banan- banan jakinaraziko zaie interesatuei, ebazpena ematen denetik hamar eguneko epean.

2.11. Onuradunen beharkizunak.

1. Beharkizunen zerrenda.

a) Oro har, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuak laguntzen segimendu egokia egiteko ematen dituen oharrei kasu egitea.

b) Lanaren segimenduari dagozkion txostenak, tesiaren zuzendariaren oniritziarekin, aurkeztea, 14. oinarriak arautzen dituen epeetan.

c) Doktoretza tesia egin, defendatu eta doktore gradua lortzea, 2005eko abenduaren 31 baino lehenago.

d) Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuan tesia defendatu eta hurrengo hilabetearen barruan, 2006ko urtarrilaren 31n beranduenez, doktore gradua eskuratu duela justifikatzea eta ale bat erantsi.

e) Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari jakinaraztea doktoretza tesiaren gai, zuzendari edo unibertsitatearen aldaketa.

Ondorio hauetarako, dagokion unibertsitateak edo unibertsitateek aldaketak baimendu dituztela egiaztatuko da.

f) Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari idatziz jakinaraztea edozein lan jardueratan hasi izana.

Ondorio hauetarako, lanaren iraupen eta denboraren inguruko inguruabarrak egiaztatuko dira, laguntzen organo kudeatzaileak, deialdiko oinarrien arabera, dagokion kitapen ekonomikoa egin ahal dezan.

g) Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari idatziz jakinaraztea beste edozein beka eskuratu izana.

Ondorio hauetarako, bekaren emakidaren inguruko ingurumariak egiaztatuko dira eta hura arautzen duten oinarrien kopia edota argitalpen ofizialari buruzko aipamena aurkeztuko da.

h) Ikerketaren emaitza batzuk edo guztiak zabaltzen dituen orotan, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren laguntza duela agertu beharko du.

2. Beharkizunak betetzeko epearen luzapena, egoera justifikatuetan.

a) Ebaluazio Batzordeak onuradunak dituen beharkizunak betetzeko epeak luzatzea baimendu ahalko du.

b) Luzapena emanen da bakarrik interesatuak eskatzen badu. Eskaera 2006ko urtarrilean eginen da, idatziz.

Eskaerarekin batera ondoko agiriak aurkeztuko dira:

_Arrazoien azalpena.

_Ordurarte egindako ikerketa lanari buruzko txostena.

_Egiteko dagoen lana, hasieran proiektaturiko memoriaren arabera.

_Ikerketa egin bitartean izan diren desbideraketak.

_Lanaren kronologia eta tesia bukatzeko aurreikusitako eguna.

_Tesiaren zuzendariaren aldeko txostena, doktoregaiaren dedikazioari eta errendimenduari dagokienez, eta luzapenaren beharraz.

_Doktoregaiaren unibertsitateko administrazio zerbitzuen ziurtagiria, ikaslearen inskripzioari buruzkoa.

_Laguntzak iraun duen bi urte horietan jasotako bestelako beken aitortza eta, hala behar denean, justifikazioa.

_Gizarte Segurantzaren edo dagokion entitatearen ziurtagiria, laguntzaren bi urteetan onuradunak izan duen lan bizitzari buruzkoa.

c) Ezin izanen da luzapenik eman frogaturik gelditzen bada laguntzak iraun duen bitartean onuraduna 13. oinarriaren araberako baterazintasun egoeran egon dela.

d) Luzapena, gehinez ere, bi urtekoa izanen da, 2006ko urtarrilaren 1etik 2007ko abenduaren 31 bitarte, espedientearen jarraipena behar bezala egiteko eman ahal eta behar diren jarraibideak ukatu gabe. Ez da bi urtekoa baino luzapen handiagorik emanen, ez eta bi urte horiek iragan ondoren ere.

e) Luzapenaren bitartez doktoregaiak helburua lortu eta justifikatu ahalko du hasieratik finkatutako muga ondoko bi urtetan, gehienez ere.

f) Luzapena eman edo ukatzeari buruz Batzordeak egiten duen proposamena, loteslea izanen dena, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritzari igorriko zaio, honek ebazpena eman dezan.

3. Beharkizunak ez betetzearen ondorioak.

Onuradunak deialdi honetan azaltzen diren beharkizun eta baldintzetakoren bat betetzen ez badu, galdu eginen du eman zaion dirua eta Nafarroako Gobernuari itzuli beharko dio jasotakoa, alde batera utzi gabe legezko ekintzak eta zehapenak. Edonola ere, itzultzearen zenbatekoari, laguntza hartu eta itzultzearen arteko tartearengatik sortutako korritua gehituko zaio, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak emateko eta kontrolatzeko araubide orokorra erregulatzeari buruzko ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 21. artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Aipatu diru kopuruak dirusarrera publikotzat joko dira legezko ondorioetarako.

2.12. Laguntzaren ordainketa.

Laguntzaren zenbateko osoa honela ordainduko da:

_%25, emakidaren momentuan.

_%25, 2004ko uztailean.

_%25, 2005eko urtarrilean, 14.1.a) oinarrian aipatzen duen txostena aurkeztu ondoren.

_%25, 2005eko uztailean.

Ordainketa hauek guztiak aurrerakinak izanen dira, Foru Komunitateko dirulaguntzen araubidea arautzen duen ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 18. artikuluan aurreikusiriko ondorioetarako. Ordainketak Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen dira.

Onuradunak doktore titulua bi urte iragan baino lehenago eskuratzen badu, laguntzaren zenbatekoa erregulatuko da eta 2004ko urtarrilaren 1etik tesiaren defentsa egiten den eguna arteko epeari proportzionalki dagokion kitapen ekonomikoa eginen da.

Laguntzaren ordainketa ez da eginen interesatuak "Transferentzia bidezko ordainketa eskabidea", dirulaguntzaren zenbatekoa jaso nahi den bankuak behar bezala betetakoa, aurkezten ez badu.

Era berean, Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren (I.F.Z.) fotokopia erantsi beharko dute.

2.13. Bateraezintasuna.

1. Bateraezintasunerako arrazoien oinarriak eta definizioa.

Bateraezintasun erregimenak bi helburu ditu:

_Banatze irizpidea aplikatzea, pertsona berberaren baitan baliabide metatzea ekidituz eta baliabide publikoak lan errentarik edo bestelako bekarik ez duten doktoregaiei esleituz.

_Bukaera irizpidea sartzea, deialdiak ezartzen duen ohiko aldian, laguntzaren helburua lortzen oztopatzen duten egoerak, doktoretza tesia egiteko subjektuaren dedikazio osoa oztopatzen dutenak, ekidituz.

Irizpide hauei jarraikiz, laguntza hauek bateraezinak dira:

a) Espainiako edo atzerriko diru publiko zein pribatuen bidez finantzatutako beste edozein laguntza edo beka jasotzea.

b) Onuraduna, laguntzak irauten duen bi urtetan, sei hilabete jarraian edo aldizka, edozein lanetan aritzea.

c) Laguntza hauek langabezi prestazio edo sorospenekin bateragarri izateari buruz, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bateratuak, ekainaren 20ko 1/1994 Errege Dekretu Legegileak onetsitakoak, ezartzen duenak, hura garatzeko arauek eta hura betetzeko Lan Institutu Nazionalak ematen dituen jarraibideek aginduko dute.

2. Bateraezintasuna noiz suertatzen den.

Bateraezintasuneko legezko egoera gertatuko da:

1. Laguntza emate egintzarekin, onuraduna bestelako laguntza jasotzen ari bada emakida jakinarazten zaionean.

2. Bateraezintasuneko legezko egoera laguntza eman ondoren ere gerta daiteke, onuradunak emakida jakinarazi ondoren bestelako laguntza jaso badu.

3. Laguntzak irauten duen bitartean, onuradunak osotara sei hilabetez lan egin badu, emakida jakinarazten denetik kontatzen hasita.

3. Aplikazio arauak.

1. Eskuratutako laguntzen ondorioak aldi berekoak ez direnean ere, hiru hilabetez baino denbora gehiagoz bat egiten badute, bateraezinak izanen dira.

2. Jasotako laguntzek hiru hilabetez edo denbora gutxiagoz bat egiten badute, laguntzaren zenbateko osoa ordainduko da.

3. Jasotako laguntzek hiru hilabetez baino denbora gehiagoz bat egiten badute, onuradunak haien artean hautatu beharko du. Hau ez den beste laguntza hautatuz gero, honi uko egitea ekarriko du, 15. oinarriak aurreikusten dituen ondorioekin.

4. Deialdi honen ondorioetarako enplegutzat hartuko da edozein lan jarduera, besteren konturako edo bere konturako edo autoenplegua, lanaldia edo dedikazio denbora edozein izanda ere, eta gizarte babesa edo segurantza erregimena edozein izanda ere.

5. Lanaldia 6 hilabetekoa edo gutxiagokoa bada, laguntzaren zenbateko osotik dagokion zatia kenduko da eta kitapen ekonomikoa eginen.

6. Lanaldia 6 hilabetekoa baino gehiagokoa bada, eskuratutako laguntza galduko da eta jasotako aurrerapenak itzuli beharko dira.

7. Bateragarritasun eta bateraezintasunaren arteko muga finkatzen duten 6 hilabete horiek kontatzeko, lanaldi guztiak batuko dira 183 egun kotizatu osatu arte. Bere konturako lana edo lan autonomoa, beti ere, lanaldi osokotzat hartuko da.

8. Oro har, onuradunak, 11. oinarrian xedatutakoari jarraikiz, aipatutako arrazoietan eragiten duen edozer jakinarazi beharko du.

9. Aurrekoa ukatu gabe, laguntzen organo kudeatzaileak ofizioz egoera egiaztatuko du bi unetan:

_Beharkizunak betetzeko epea luzatzeko eskatzen denean, 11.2. oinarriaren arabera.

_Espediente administratiboari bukaera eman baino lehen.

Halaber, bidezko iruditzen zaion dokumentazioa eskatu eta beharrezkoak diren datuak jakin ahalko ditu, indarrean dagoen legeriari jarraikiz.

2.14. Espedientearen jarraipena eta bukaera.

1. Aurreko oinarrietan adierazi bezala, laguntza eman ondoren, onuradunek ondoko epe hauek hartu beharko dituzte aintzat:

a) 2004ko abendua. Tesiaren zuzendariak egindako urteko jarraipen txosten laburra eta oniritzia. Txosten hau ikusita, 2005eko urtarrilean hirugarren aurrerakina ordainduko da, 12. oinarriari jarraikiz.

b) 2006ko urtarrilaren 31 arte. Doktore titulua eta, 11 eta 13. oinarriei jarraikiz, beharkizun guztiak bete direla eta baterazintasunerako gorabeherak ziurtatzen dituzten agiriak aurkeztuko dira.

c) 2006ko urtarrila. Tesia defenditu ez bada, beharkizunak betetzeko epea luzatzeko eskaera eta 11.2. oinarriak agintzen duen dokumentazioa aurkeztuko dira.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Unibertsitateko Irakasuntza eta Ikerketa Zerbitzuak ebazpen proposamena eginen du, ondoko gaiei buruzkoa: beharkizunak bete direnentz, dagokion kitapen ekonomikoa, beharkizunak betetzeko luzapenaz edo espedientearen bukaera eta artxibatzeaz.

Beharkizunak betetzeko epea luzatzea lortu badu, onuradunak ondoko epe hauek hartu beharko ditu aintzat:

d) 2006ko abenduan. a) letran definitutako jarraipen txostenaren berdina, tesiaren zuzendariaren oniritziarekin eta doktoregaiaren unibertsitateko administrazio zerbitzuen ziurtagiria.

e) 2008ko urtarrilaren 31 arte. Tesiaren memoriaren ale bat eta doktore titulua eskuratu duela egiaztatzen duen agiria.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Unibertsitateko Irakasuntza eta Ikerketa Zerbitzuak ebazpen proposamena eginen du, ondoko gaiei buruzkoa: beharkizunak bete direnentz, dagokion kitapen ekonomikoa, beharkizunak betetzeko luzapenaz edo espedientearen bukaera eta artxibatzeaz.

2. Espedientea bukatuta, Batzordean dauden departamentu bakoitzeko ordezkariaren bitartez, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuak jasotako tesien zerrenda igorriko du, horietako baten bat bere eskumeneko ezagutza arloko bada, departamentuan bertan artxibatzeko. Hola denean, katalogatu ondoren, departamentu bakoitzera igorriko dira eta, gainerakoak, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusian artxibatuko.

2.15. Atzera bota eta uko egitea.

1. Eskatzaileak, deialdia ebatzi baino lehenago, emateko behin behineko proposamenaren alegazio aldia barne, eskaera bertan behera utzi ahalko du, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari jakinarazpen idatzia igorriz.

2. 7. oinarrian aurreikusitakoari jarraikiz, eskabidean dauden akatsak zuzentzeko errekerimenduari erantzun ez dion eskatzailearen eskaera bertan behera utziko da.

3. Onuradunak, jasotako laguntzari edozein momentutan uko egin ahalko dio, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari jakinarazpen idatzia igorriz.

4. Uko egitean, onuradunak izaera hori galduko du ondorio guztietarako eta jasotako aurrerakinak gehi legezko korrituak itzuli beharko ditu, ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legera eramaten duen 11.3 oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

5. Salbuespen gisa, laguntzaren bigarren urtean uko egiten badio, lehenengo bi aurrerakin gordetu ahalko ditu, betiere ez badu tesiaren proiektua baztertzen eta deialdiak, modu orokorrean, ezartzen dituen epe eta baldintzetan doktore titulua eskuratu izana justifikatzen badu.

6. Hurrengo urteetako deialdietan lehiatu nahi izanez gero, aurreko 4. puntuan adierazi bezala, laguntza atzera bota edo uko egin dion pertsonak, programan lehendabiziko aldiz sartzen direnen baldintza berdinetan egin beharko du.

2.16. Dirulaguntzen araubide juridikoa.

Oinarri hauetan xedaturik ez dagoen orotan, arau- hausteen eta zehapenen arloa barne, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak emateko eta kontrolatzeko araubide orokorra erregulatzeari buruzko ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 27 eta 28. artikuluetan xedatutakoak arautuko du.

Zehapen prozedura Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarritakoa izanen da.

2.17. Errekurtsoak.

Oinarri hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratu ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.

Oinarri hauek aplikatuz diktatzen diren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratu ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.

E R A N S K I N A

Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

Nahitaezko agiriak:

_Eskabidea baino lehenago etenik gabe bi urtez Nafarroan erroldaturik egon dela frogatzen duen ziurtagiria.

_Nortasuna ea jaioterria frogatzen dituen NANaren eta bestelako agiri baten fotokopia.

_Lizentziaturako ikasketen ziurtagiria (hala bada, titulua eskuratzeko abiapuntuko ikasketena ere bai).

_Doktoretzako Programako ikasketen ziurtagiria.

_Ikertzeko gaitasuna frogatzen duen D.E.A.

_Tesirako proiektuaren onespenaren ziurtagiria.

_Tesirako proiektuaren bi ale.

_Ikerketaren xederako bestelako laguntzarik izan duen edo oraindik duen jakinarazten duen adierazpena. Baiezkoan, horiei buruzko agiriak.

_Transferentzia bidez kobratzeko inprimakia.

_Identifikazio Fiskalerako Zenbakiaren fotokopia.

Aurkeztu nahi diren bestelako agiriak:

_Eskatzailearen elbarritasun ziurtagiria.

_Gizarte Segurantzako Diruzaintzaren edo, hala bada, eskudun den entitatetearen lan bizitzako ziurtagiria.

_2002/12/31ko bizikidetzako ziurtagiria.

_Eskatzailearen PFEZren adierazpena. 2002 urtea.

_Eskatzailearen gurasoen PFEZren adierazpenak. 2002 urtea.

_Eskatzailearen edo haren bikotekide egonkorraren PFEZren adierazpena. 2002 urtea.

_Eskatzaileak 2002/12/31n aski den indepentzia zuela frogatzen duten agiriak.

ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA ESPARRUETARAKO UNESCOREN NAZIOARTEKO NOMENKLATURA

11._Logika

1101 Logikaren aplikazioa

1102 Logika deduktiboa

1103 Orotariko logika

1104 Logika induktiboa

1105 Metodologia

12._Matematika

1201 Algebra

1202 Analisia eta analisi funtzionala

1203 Informatika

1204 Geometria

1205 Zenbakien teoria

1206 Zenbakien analisia

1207 Ikerketa operatiboa

1208 Probabilitatea

1209 Estatistika

1210 Topologia

21._Astronomia eta astrofisika

2101 Kosmologia eta kosmogonia

2102 Planetarteko ingurunea

2103 Astronomia optikoa

2104 Planetologia

2105 Erradioastronomia

2106 Eguzki-sistema

22._Fisika

2201 Akustika

2202 Elektromagnetismoa

2203 Elektronika

2204 Fluidoen fisika

2205 Mekanika

2206 Fisika molekularra

2207 Fisika nuklearra

2208 Nukleonika

2209 Optika

2210 Fisika kimikoa

2211 Egoera solidoaren fisika

2212 Fisika teorikoa

2213 Termodinamika

2214 Unitateak eta konstanteak

23._Kimika

2301 Kimika analitikoa

2302 Biokimika

2303 Kimika inorganikoa

2304 Kimika makromolekularra

2305 Kimika nuklearra

2306 Kimika organikoa

2307 Kimika fisikoa

24._Zientzia biologikoak

2401 Zoologia

2402 Antropologia (fisikoa)

2403 Biokimika

2404 Biomatematika

2405 Biometria

2406 Biofisika

2407 Zelularen biologia

2408 Etologia

2409 Genetika

2410 Giza biologia

2411 Giza fisiologia

2412 Immunologia

2413 Entomologia

2414 Mikrobiologia

2415 Biologia molekularra

2416 Paleontologia

2417 Botanika

2418 Erradiobiologia

2419 Sinbiosia

2420 Birologia

25._Lurreko eta espazioko zientziak

2501 Eguratseko zientziak

2502 Klimatologia

2503 Geokimika

2504 Geodesia

2505 Geografia

2506 Geologia

2507 Geofisika

2508 Hidrologia

2509 Meteorologia

2510 Ozeanografia

2511 Edafologia

2512 Espazioko zientziak

31._Nekazaritzako zientziak

3101 Nekazaritzako kimika

3102 Nekazaritzako ingeniaritza

3103 Agronomia

3104 Zooteknia

3105 Basa fauna eta arrantza

3106 Basogintza

3107 Baratzezaintza

3108 Fitopatologia

3109 Albaitaritza

32._Medikuntzako zientziak

3201 Zientzia klinikoak

3202 Epidemiologia

3203 Auzitegiko medikuntza

3204 Medikuntza profesionala

3205 Barne medikuntza

3206 Nutrizioko zientziak

3207 Patologia

3208 Farmakodinamika

3209 Farmakologia

3210 Prebentzio medikuntza

3211 Psikiatria

3212 Higiene publikoa

3213 Kirurgia

3214 Toxikologia

33._Ingeniaritzako zientziak

3301 Aeronautikako ingeniaritza eta teknologia

3302 Teknologia biokimikoa

3303 Ingeniaritza eta teknologia kimikoa

3304 Konputagailuen teknologia

3305 Eraikuntzako teknologia

3306 Ingeniaritza eta teknologia elektrikoa

3307 Teknologia elektronikoa

3308 Ingurumenaren ingeniaritza eta teknologia

3309 Elikagaien teknologia

3310 Industriako teknologia

3311 Tresnen teknologia

3312 Materialen teknologia

3313 Ingeniaritza eta teknologia mekanikoa

3314 Teknologia medikoa

3315 Teknologia metalurgikoa

3316 Metalezko produktuen teknologia

3317 Automotrizitatearen teknologia

3318 Meatzaritzako teknologia

3319 Ontzietako teknologia

3320 Teknologia nuklearra

3321 Petrolioaren eta ikatzaren teknologia

3322 Potentziako teknologia

3323 Burdinbidetako teknologia

3324 Espazioko teknologia

3325 Telekomunikazioetako teknologia

3326 Ehungintzako teknologia

3327 Garraio sistemen teknologia

3328 Eragiketa unitarioen teknologia

3329 Hiri plangintza

51._Antropologia

5101 Kultur antropologia

5102 Etnografia eta etnologia

5103 Gizarte antropologia

52._Demografia

5201 Ernalkortasuna

5202 Orotariko demografia

5203 Demografia geografikoa

5204 Demografia historikoa

5205 Heriotza tasa

5206 Biztanleriaren ezaugarriak

5207 Biztanleria eta bilakaera demografikoa

53._Ekonomiako zientziak

5301 Etxeko zerga politika eta finantza publikoak

5302 Ekonometria

5303 Kontabilitate ekonomikoa

5304 Jarduera ekonomikoa

5305 Sistema ekonomikoak

5306 Aldaketa teknologikoaren ekonomia

5307 Teoria ekonomikoa

5308 Orotariko ekonomia

5309 Industrien antolamendu eta politika publikoa

5310 Nazioarteko ekonomia

5311 Enpresen antolamendu eta administrazioa

5312 Sektoreko ekonomia

54._Geografia

5401 Geografia ekonomikoa

5402 Geografia historikoa

5403 Giza geografia

5404 Lurralde geografia

55._Historia

5501 Biografiak

5502 Orotariko historia

5503 Herrialdeetako historia

5504 Historia, aroz aro

5505 Historiaren zientzia lagungarriak

5506 Historia espezializatuak

56._Zuzenbidea eta zuzenbideko zientziak

5601 Zuzenbide kanonikoa

5602 Orotariko teoria eta metodoak

5603 Nazioarteko zuzenbidea

5604 Legezko antolamendua

5605 Zuzenbide nazionala eta legeria

57._Hizkuntzalaritza

5701 Hizkuntzalaritza aplikatua

5702 Hizkuntzalaritza diakronikoa

5703 Hizkuntz geografia

5704 Hizkuntz teoria

5705 Hizkuntzalaritza sinkronikoa

58._Pedagogia

5801 Hezkuntza teoria eta metodoak

5802 Hezkuntzaren antolamendu eta plangintza

5803 Maisu-maistren prestakuntza eta enplegatzea

59._Politikako zientziak

5901 Nazioarteko harremanak

5902 Politikako zientziak

5903 Ideologia politikoak

5904 Erakunde politikoak

5905 Bizitza politikoa

5906 Soziologia politikoa

5907 Sistema politikoak

5908 Teoria politikoa

5909 Administrazio publikoa

5910 Iritzi publikoa

61._Psikologia

6101 Psikologia anormala

6102 Haurren eta nerabeen psikologia

6103 Aholkularitza eta gidaritza

6104 Hezkuntzako psikologia

6105 Ebaluazioa eta neurketa psikologian

6106 Psikologia esperimentala

6107 Orotariko psikologia

6108 Psikologia geriatrikoa

6109 Lanaren psikologia

6110 Parapsikologia

6111 Nortasuna

6112 Gizarte gaien azterketa psikologikoa

6113 Psikofarmakologia

6114 Gizarte psikologia

62._Arteak eta letrak

6201 Arkitektura

6202 Literatur teoria, azterketa eta kritikak

6203 Arte ederren teoria, azterketa eta kritika

63._Soziologia

6301 Kultur soziologia

6302 Soziologia esperimentala

6303 Orotariko soziologia

6304 Nazioarteko arazoak

6305 Soziologia matematikoa

6306 Laneko soziologia

6307 Gizartearen aldaketa eta garapena

6308 Gizartearen barruko komunikazioak

6309 Gizarteko taldeak

6310 Gizarte arazoak. Gizartearen desantolamendua

6311 Giza kokaguneen soziologia

71._Etika

7101 Etika klasikoa

7102 Norbanakoen etika

7103 Talde etika

7104 Etika prospektiboa

72._Filosofia

7201 Ezagutzaren filosofia

7202 Antropologia filosofikoa

7203 Orotariko filosofia

7204 Sistema filosofikoak

7205 Zientziaren filosofia

7206 Naturaren filosofia

7207 Gizartearen filosofia

7208 Doktrina filosofikoak

DOKTOREEN IKERLANA HOBETZEKO LAGUNTZEN PROGRAMA

1. Xedea edo helburua.

Programa honen xedea doktore bakoitzaren ikertzeko gaitasuna bultzatzea da. Horretarako, teknika eta metodologia zientifikoak eguneratu edo berenganatzeko jardueretan aritu eta parte hartuko dute, bai eta Estatuko eta atzerriko unibertsitateek sustaturiko ikerketetan ere.

Aurrekoarekin batera, programaren helburua da doktoreei sormena eta berrikuntzarako ahalmena garatzeko laguntza ematea, eremu zientifiko berriak eta ikerketa lerro berriak ireki ditzaten, unibertsitatean edo ikerketa zentroan garatu izan direnak ez bezalakoak.

Laguntza hauek banakakoak dira, eta ez dute ikerketa proiektuen garapenari zuzendutakoen helburu bera. Laguntza hauek helburu hau dute:

a) Doktore bakoitzak hobekuntzarako egiten duen eskaerari erantzutea, ikerketarako duen gaitasuna hobe dezan.

b) Nafarroako unibertsitateetako ikertzaileen mugikortasuna ahalbideratu eta sustatzea, Espainiako edo atzerriko beste ikerketa zentro batzuetara joan daitezen.

c) Nafarroan sortu eta Komunitatetik kanpo bizi diren doktoreak Nafarroara etor daitezen sustatzea.

d) Bertako doktoreei beren prestakuntzarako aukerak ematea, unibertsitate mailan izen ezagunekoak diren ikerketa taldeekin harremanetan jarriz edo ikerketa talde berriak sortuz.

Programa honetatik kanpo daude, beraz, doktore bakoitzaren ikerlana bultzatzera espreski bideratuak ez dauden hobekuntza ikastaroak edo beste jarduera batzuk.

Laguntza bat eman eta erabiltzeak ez dakar berekin onuradunak kontratu edo estatutu bidezko lotura izatea berari dagokion zentro edo erakundearekin, eta ez dakarkio gainera inolako konpromisorik zentro edo erakunde hartzaileari.

2. Laguntzaren iraupena.

Laguntza honen xedeko jarduerek hiru eta hamabi hilabete bitarteko iraupena izanen dute eta, nahitaez, 2004. urtean hasiko dira.

Balorazio Batzordeak, eskatzailearen curriculuma eta egin beharreko jarduera ikusirik, jarduerako eskabidearen denboraldia laburtu ahalko du.

Behar bezala justifikaturiko kasuetan, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuak, interesatuak arrazoiz eskatuta, hasiera batean hasteko finkatutako eguna atzeratu eta laguntza erabiltzeko denboraldia aldatu egin ahalko du. Aldaketa honek ez du ekarriko emandako laguntzaren zenbatekoa handitzea.

3. Laguntzaren zenbatekoa.

Balorazio Batzordeak ezarriko du laguntzaren zenbatekoa. Batzordeak, besteak beste, honako aldeak hartuko ditu kontuan:

_Jardueraren iraupena.

_Jarduna eginen den estatua.

_Aurrekontuan dagoen dirua.

Laguntzaren diru kopurua bakarra izanen da, kontzeptu guztiak barne, eta 12.000 euro bitartekoa izan ahalko da gehienez ere.

Laguntza horien gastuak 2004ko gastuen Aurrekontuaren "Prestakuntzaren eta Ikerketa eta Garapenaren (I+G) Planeko laguntzak" izeneko 43100-4800-425100 kontusailaren kontura izanen dira.

4. Eskatzaileen beharkizunak.

a) Nafarroan erroldaturik egon izana, eskaera egin aurreko azken bi urteetan, gutxienez.

b) Salbuespen gisa, Nafarroan jaiotakoek, nahiz eta Komunitatean erroldaturik ez egon, laguntzak jaso ahal izanen dituzte Nafarroako Unibertsitateetako batean beren tesiaren proiektuak inskribaturik badaude.

c) Doktore titulua izatea, Espainiako nahiz atzerriko unibertsitate batekoa, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako.

d) Programa honen laguntzarik, azken bi deialdietan, jaso ez izana.

5. Aplikazioko gaiak.

Ikerlanak UNESCOk ezarririk dituen Zientzia eta Teknologia Arloetako edozeini buruzkoak izanen dira.

6. Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

Eskabide-orriak aurkezteko epea oinarri hauek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hasi eta 2003ko abuztuaren 18an akituko da.

Eskabideak, eranskinean dagoen eredu estandarizatuan, eta aipatu agiriak aurkeztuko dira Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistro Orokorrean edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 38.4 artikuluan aipaturiko bulegoetako edozeinetan.

7. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Eskatzaileek, eskaerarekin batera, ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Nafarroan etengabe eskaera egin aurreko azken bi urteetan erroldaturik egon direla egiaztatzen duen agiria, 4.b) oinarrian aurreikusitakoa salbu.

b) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo eskatzailearen sorterria egiaztatzen duen beste agiri batena.

c) Espainiako edo atzerriko unibertsitate batek luzatutako doktore titulua

d) Eskatzailearen curriculuma (4 ale).

e) Memoria, ikerketaren hobekuntzarako eginen den jarduera deskribatu eta hasiera eta bukaera egunak azalduko dituena. (4 ale)

f) Jarduera egiteko tokia izanen den Ikerketa Zentroaren dokumentazio informatzaile ofiziala, bai eta, baldin bada, bera hartuko duen ikerketa taldeari buruzko argibide zientifiko eta teknikoak ere (4 ale).

g) Eskatzailea ikerketa horretan onartua izan dela egiaztatzen duten agiriak (4 ale).

h) Lan harreman batek lotutako eskatzaileek honen etenaldia edo ezabatzea edota jarduera aldia bitartean eskatzailearen ausentzia baimendu eta bere lan betekizunetatik salbuetsia dagoela kreditatzen duen agiria aurkeztu beharko dute, 13. oinarrian araututako bateraezintasun erregimenari jarraikiz.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa eskabidea egiten dutenean ezin kreditatu edo kreditatu nahi ez badute, emakida jakinarazi eta hurrengo hamar egunetan egin beharko dute, ezinbestean.

Eskabidea egiten dutenean inolako lan harremanik ez duten eskatzaileek, emakida ondoan horrelako lotura hartzen badute, honen berri eman beharko dute aurreko paragrafoetan aipatu bezala.

Bere kontura lan edo enpresa jarduerak egiten dituzten eskatzaileak ere behartuta daude honen berri ematera, eskabidea egiten dutenean edo jarduera hasten dutenean, hau eskabidea egin ondoren gertatzen bada. Era berean, aguntza aldiak irauten duen bitartean jarduera eten beharko dute, atal honetan eta 13. oinarrian ezarritakoaren arabera.

i) Eskatzailearen aitorpena, aldez aurretik jasotako doktoretza ondoko beste laguntzei buruzkoa, eta, behar denean, deskribapena eta ezaugarrietako justifikazioa.

2. Agiriak beti jatorrizkoak edo behar bezala konpultsatutako fotokopiak izanen dira. Konpultsak Hezkuntza Departamentuan bertan egin daitezke eskabidea aurkezten denean. Horretarako jatorrizko agiriak erakutsi beharko dituzte.

3. Deialdi honetan aipatutako ziurtagiriak ikastetxe bakoitzean ziurtatzeko eskumena duen pertsonak edo organoak luzatu beharko ditu. Ez dira kontuan hartuko aipatutakoak ez diren pertsonek, beren lerrun edo maila akademikoa edozein izanda ere, luzatutako txosten edo dokumentuak.

4. Aipatutako agiriren bat espedientean falta denean, Administrazioak akatsen berri emanen dio eskatzaileari, jakinarazi eta hamar egun natural baino laburrago izanen ez den epean zuzen ditzan, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 1992ko azaroaren 26ko Legearen 71. artikuluan xedaturikoari jarraituz eta agiri horiek epe horretan aurkezten ez baditu, laguntza ukatu ahalko zaiola ohartaraziz. Horretarako dagokion ebazpen administratiboa emanen da.

8. Eskaeren puntuazioa.

a) Eskabideen banaketa areaz area.

Balorazio Batzordeak eskaerak sailkatuko ditu ikasketa/ikerketa arloen arabera, doktoreen prestakuntza arlo guztietan sustatzeko.

Ondorio hauetarako, eskatzaileek, eskabidean, onetsita duten tesi proiektuaren ikerketaren gaiari dagokion UNESCOren kodea aipatuko dute. Kode bat baino gehieago aipatzen badute lehen tokian jarritakoa hartuko da kontuan.

Batzordeak, eskatzaileak bere proiektuari jarritako arloa/kodea aldatu ahalko du, eranskinean sartzen den UNESCOren sailkapenaren arabera nabarmenki desegokia denean.

b) Puntuazio irizpideak

Arlo bakoitzaren barruan lehentasun hurrenkera bat ezarriko da ondoko irizpideei jarraikiz, 100 puntu bitarte:

_Ikerlanaren kalitatea eta planifikazioa: 40 puntu bitarte.

_Eskatzaileak hobekuntzarako hautatu duen talde hartzaileak edo espezializazio zentroak ikerketa arloan duen historiala: 15 puntu bitarte.

_Eskatzailearen curriculuma: 15 puntu bitarte.

_Doktoretza ondoko laguntza lehen aldiz jasotzeagatik: 15 puntu.

Doktore titulua 2001/07/31 baino beranduago eskuratu izanagatik: 15 puntu bitarte.

Jarduera ikertzailearen kalitate, bideragarritasun eta interesaren balorazioa eskatzaileak aurkezten duen memoriaren gainean eginen da, 7.e) oinarriari jarraikiz. Departamentuen arteko Balorazio Batzordean parte hartuko duten adituek, Nafarroako Gobernuko Departamentuak ordezkatuko dituztenk, balorazioa egin eta organo kolejiatuari igorriko diote honek onets dezan.

Laguntza ukatu ahalko zaie Batzordeak "Gutxiegitzat" edo "Kuestionagarritzat" hartu dituen eskaerei, bai eta puntuaziorako lehen bi irizpideetan, osotara, 25 puntu lortu ez dituztenei ere.

Lortutako puntuazio globaletan berdinketarik izaten bada, aldez aurretik graduatu ondoko laguntzarik jaso ez dutenen alde ebatziko da.

Berdinketa mantentzen bada, doktore titulua beranduen eskuratu duenaren alde eginen da.

Berdinketak bere horretan jarraitzen badu, jardueraren kalitate eta interesagatik emandako puntuazioari erreparatuko zaio.

Laguntza ukatu ahalko da baldin eta aurrekontuan eskaera guztiei erantzuteko diru askirik ez badago. Kasu horretan eskabideak arlo bakoitzaren barruko puntuazio hurrenkeraren arabera hartuko dira, aurrekontuak irauten duen arte, proportzionaltasun irizpide bati jarraikiz.

9. Kontzesio proposamenaz arduratzen den Balorazio Batzordea.

Ebazpenaren proposamena eginen duen Ebaluazio Batzordea honela osatuko da:

Batzordeburua:

_Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia.

_Batzordeburua ez dagoenean, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendariak ordeztuko du eginkizun honetan.

Batzordekideak:

_Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.

_Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.

_Goi Mailako Ikasketen atalburua, idazkari lanetan.

_Ikerketarako Laguntzen bulegoburua.

_Nafarroako Gobernuko departamentu bakoitzak izendatutako ordezkari bana.

Batzordeak arlo honetan kualifikaturik dauden zenbait pertsona edo entitateren aholkularitza eskatu ahalko du, bereziki "Agencia Nacional de Evaluación y Prospectiva" (ANEP)en ebaluazioa.

10. Ebazpenaren prozedura eta epea.

Batzordea osatuta, emateko behin behineko proposamena onartu beharko du. Proposamen hori Hezkuntza Departamentuko iragarki oholetan ikusgai izanen dira abenduan. Interesatuek alegazioak egin ahalko dituzte gutxienez hamar egun naturaleko epean.

Interesatuek aurkeztutako alegazioak ikusita, Batzordeak laguntzen behin betiko proposamena, loteslea izanen dena, igorriko du.

Deialdia ebazteko azken eguna 2004ko urtarrilaren 31 izanen da. Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez eginen da, aurreko puntuan aipatu den Batzordearen proposamenari jarraikiz.

Ebazpena, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuko iragarki oholetan argitaratuko da eta banan- banan jakinaraziko zaie interesatuei, ebazpena ematen denetik hamar eguneko epean.

11. Onuradunen beharkizunak.

1. Beharkizunen zerrenda.

Hauek dira onuradunen beharkizunak:

a) Oro har, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuak, laguntzen segimendu egokia egiteko ematen dituen oharrei kasu egitea.

b) Beren kontura eta laguntzak dirauen denborarako istripuetarako eta osasun laguntzarako aseguru bat kontratatzea, eta joan-etorrietan laguntza izateko beste bat, egonaldia Europako Batasunekoa ez den nazio batean baldin bada, non eta ez duten arrisku horietatik babesteko asegurua aldez aurretik egina.

c) Laguntzaren xede den jarduera eskaeran edo, hala behar denean, emateko ebazpenean adierazi bezala egitea.

d) Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiari hasieran aurreikusitako egoera edo baldintzen edozein aldaketa jakinaraztea, idatziz.

e) Beka hau jasotzen ari den bitartean bestelako bekarik ez jasotzea. Ondorio hauetarako, horrelako bat jasoz gero, idatziz jakinarazi beharko du, baita ezaugarriak eta kontzesioaren ingurumariak ere, oinarri arautzaileen kopia edota argitalpen ofizialari buruzko aipamena erantsiz.

f) Laguntza aldian inolako lan edo lanbide jardueratan ez aritzea, 13.1. oinarrian aurreikusitakoa salbu. Ondorio hauetarako, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari idatziz jakinarazi beharko dio edozein lan jardueratan hasi izana, hori gertatu eta hamar eguneko epean, 7.h) oinarrian xedatutakoa salbu.

Doktorea lan harreman batek lotuta badago, bere ohiko jarduerak eten egin beharko ditu, kasuan kasuko legezko prozeduraren bitartez. Inguruabar hau aski kreditatu beharko du.

Doktoreak bere kontura edozein lan edo enpresa jarduera egiten badu, hura ere eten egin beharko du, legeari jarraikiz eta inguruabar hau aski kreditatu beharko du.

g) Laguntza aldia bukatu ondoko hilabetearen barruan, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusian ondoko agiriak aurkeztea:

_Egindako lana eta lortutako emaitzak azalduko dituen memoria.

_Ikerlanaren zuzendariaren edo arduradunaren txostena.

_Egonaldiari buruzko ziurtagiria.

_Diruz lagundutako aldian jaso litzakeen dirulaguntzei buruzko azalpen informatiboa. - - Jaso izan badu, agiri kreditatzaileak.

_Diruz lagundutako aldiari dagokion lan bizitzaren ziurtagiria.

h) Hobekuntza jardueraren ondorioz egindako ikerketen emaitza argitaratzen bada, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren babesa agerraraztea.

2. Beharkizunak betetzeko epearen luzapena, egoera justifikatuetan.

Ezin izanen dira laguntzaren epeak luzatu, nahiz eta interesatuak bere jarduera luzatu, hasieran finkatutako datari buruz eta aldia aldatzeko posibilitateari buruz 2. oinarrian xedatutakoa ukatu gabe.

Ezin izanen da luzatu jardueraren memoria eta aurreko zenbakian aipatutako agiriak aurkezteko epea.

3. Beharkizunak ez betetzearen ondorioak.

Onuradunak deialdi honetan azaltzen diren beharkizun eta baldintzetakoren bat betetzen ez badu, galdu eginen du eman zaion dirua eta Nafarroako Gobernuari itzuli beharko dio jasotakoa, alde batera utzi gabe legezko ekintzak eta zehapenak. Edonola ere, itzultzearen zenbatekoari, laguntza hartu eta itzultzearen arteko tartearengatik sortutako korritua gehituko zaio, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak emateko eta kontrolatzeko araubide orokorra erregulatzeari buruzko ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 21. artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Aipatu diru kopuruak dirusarrera publikotzat joko dira legezko ondorioetarako.

12. Laguntzaren ordainketa.

Laguntzabi epetan ordainduko da:

_% 75, laguntza ematen denean. Ordainketa hau aurrerakina izanen da, ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 18. artikuluan aurreikusiriko ondorioetarako.

_Gainerako %25a, deialdiak ezartzen dituen beharkizunak bete direla kreditatu ondoren eta Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuak aldeko txostena egin ondoren. Honetarako, interesatuek eskatuko dute epe honen ordainketa eta 11.1.g) oinarriak zehazten dituen agiriak aurkeztuko dituzte.

Laguntzaren ordainketa ez da eginen interesatuak "Transferentzia bidezko ordainketa eskabidea", diru laguntzaren zenbatekoa jaso nahi den bankuak behar bezala betetakoa, aurkezten ez badu.

Era berean, Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren (I.F.Z.) fotokopia erantsi beharko dute.

13. Bateraezintasuna

1. Bateraezintasunerako arrazoien oinarriak eta definizioa.

Bateraezintasun erregimenak bi helburu ditu:

_Banatze irizpidea aplikatzea, pertsona berberaren baitan baliabide metatzea ekidituz eta baliabide publikoak lan errentarik edo bestelako bekarik ez duten edota haiei aldi baterako eta zati batez uko egiten dieten doktoreei esleituz.

_Bukaera irizpidea sartzea, diruz lagundutako prestakuntza jardueraren gehieneko aprobetxamendua oztopatzen duten egoerak ekidituz eta laguntza aldiak dirauen bitartean dedikazio osoa bultzatuz.

Irizpide honi jarraikiz laguntza hau bateraezina izanen da:

a) Beste mota bateko lan edo lanbide jarduerarekin.

b) Espainiako edo atzerriko diru publiko zein pribatuen bidez finantzatutako beste edozein laguntza edo beka jasotzearekin.

c) Nafarroarako Interesa duten Proiektuetarako Deialdiko laguntzak jasotzen dituen Ikerketa talde batean parte hartzearekin.

d) Laguntza hauek langabezi prestazio edo sorospenekin bateragarri izateari buruz, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bateratuak, ekainaren 20ko 1/1994 Errege Dekretu Legegileak onetsitakoak, ezartzen duenak, hura garatzeko arauek eta hura betetzeko Lan Institutu Nazionalak ematen dituen jarraibideek aginduko dute.

2. Baterazintasun noiz suertatzen den.

Bateraezintasuneko legezko egoera gertatuko da:

1. Laguntza emate egintzarekin, onuraduna bestelako laguntza jasotzen ari bada emakida jakinarazten zaionean.

2. Bateraezintasuneko legezko egoera laguntza eman ondoren ere gerta daiteke, onuradunak emakida jakinarazi ondoren bestelako laguntza jaso badu.

3. Emakida jakinarazi ondoren onuraduna lan jardueraren batean hasten bada edo aldez aurretikoan segitzen badu.

3. Aplikazio arauak.

1. Eskuratutako laguntzen ondorioak aldi berekoak ez direnean ere, bat egiten duten aldian, bateraezinak izanen dira.

2. Onodrio guztietarako, deialdi honetan enplegutzat hartuko da edozein lan jarduera, besteren konturako edo bere konturako edo autoenplegua, lanaldia edo dedikazio denbora edozein izanda ere, eta gizarte babesa edo segurantza erregimena edozein izanda ere.

3. Laguntzaren zenbatekotik lan egindako denborari dagokion zati proportzionala kenduko da. Egindako lana lanaldi osoz izan ez bada, kotizaturiko egun kopuruari dagokion zati proportzionala kenduko da. Bere konturako lana edo lan autonomoa denean, lanaldi osoz egindakotzat hartuko da.

4. Oro har, onuradunak, 11. oinarrian xedatutakoari jarraikiz, aipatutako arrazoietan eragiten duen edozer jakinarazi beharko du.

5. Aurrekoa ukatu gabe, laguntzen organo kudeatzaileak ofizioz egoera egiaztatuko du bigarren zatia ordaindu baino lehen, 12. oinarriak ezarritakoari jarraikiz, eta espediente administratiboari bukaera eman baino lehen.

Halaber, bidezko iruditzen zaion dokumentazioa eskatu eta beharrezkoak diren datuak jakin ahalko ditu, indarrean dagoen legeriari jarraikiz.

14. Espedientearen bukaera.

Aurkeztutako Memoria eta laguntzak iraun duen bitartean izandako gorabeherak ikusita, Zerbitzuak ebazpen proposamena eginen du, ondoko gaiei buruzkoa: beharkizunak bete direnentz, dagokion kitapen ekonomikoa, beharkizunak betetzeko luzapenaz edo espedientearen bukaera eta artxibatzeaz.

Prozedura bukatuta, Batzordean dauden departamentu bakoitzeko ordezkariaren bitartez, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuak jasotako memorien zerrenda igorriko du, horietako baten bat bere eskumeneko ezagutza arloko bada, departamentuan bertan artxibatzeko. Hola denean, katalogatu ondoren, departamentu bakoitzera igorriko dira eta, gainerakoak, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusian artxibatuko.

15. Atzera bota eta uko egitea.

1. Eskatzaileak, deialdia ebatzi baino lehenago, emateko behin behineko proposamenaren alegazio aldia barne, eskaera bertan behera utzi ahalko du, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari jakinarazpen idatzia igorriz.

2. 7. oinarrian aurreikusitakoari jarraikiz, eskabidean dauden akatsak zuzentzeko errekerimenduari erantzun ez dion eskatzailearen eskaera bertan behera utziko da.

3. Onuradunak, jasotako laguntzari edozein momentutan uko egin ahalko dio, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari jakinarazpen idatzia igorriz.

4. Uko egitean, onuradunak izaera hori galduko du ondorio guztietarako, eta jasotako aurrerakinak gehi legezko korrituak itzuli beharko ditu, ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legera eramaten duen 11.3 oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

5. Hurrengo urteetako deialdietan lehiatu nahi izanez gero, aguntza atzera bota edo uko egin dion pertsonak, programan lehendabiziko aldiz sartzen direnen baldintza berdinetan egin beharko du.

16. Dirulaguntzen araubide juridikoa.

Oinarri hauetan xedaturik ez dagoen orotan, arau- hausteen eta zehapenen arloa barne, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak emateko eta kontrolatzeko araubide orokorra erregulatzeari buruzko ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legean xedatutakoak arautuko du.

Zehapen prozedura Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarritakoa izanen da.

17. Errekurtsoak.

Oinarri hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratu ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.

Oinarri hauek aplikatuz diktatzen diren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratu ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.

E R A N S K I N A

ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA ESPARRUETARAKO UNESCOREN NAZIOARTEKO NOMENKLATURA

11._Logika

1101 Logikaren aplikazioa

1102 Logika deduktiboa

1103 Orotariko logika

1104 Logika induktiboa

1105 Metodologia

12._Matematika

1201 Algebra

1202 Analisia eta analisi funtzionala

1203 Informatika

1204 Geometria

1205 Zenbakien teoria

1206 Zenbakien analisia

1207 Ikerketa operatiboa

1208 Probabilitatea

1209 Estatistika

1210 Topologia

21._Astronomia eta astrofisika

2101 Kosmologia eta kosmogonia

2102 Planetarteko ingurunea

2103 Astronomia optikoa

2104 Planetologia

2105 Erradioastronomia

2106 Eguzki-sistema

22._Fisika

2201 Akustika

2202 Elektromagnetismoa

2203 Elektronika

2204 Fluidoen fisika

2205 Mekanika

2206 Fisika molekularra

2207 Fisika nuklearra

2208 Nukleonika

2209 Optika

2210 Fisika kimikoa

2211 Egoera solidoaren fisika

2212 Fisika teorikoa

2213 Termodinamika

2214 Unitateak eta konstanteak

23._Kimika

2301 Kimika analitikoa

2302 Biokimika

2303 Kimika inorganikoa

2304 Kimika makromolekularra

2305 Kimika nuklearra

2306 Kimika organikoa

2307 Kimika fisikoa

24._Zientzia biologikoak

2401 Zoologia

2402 Antropologia (fisikoa)

2403 Biokimika

2404 Biomatematika

2405 Biometria

2406 Biofisika

2407 Zelularen biologia

2408 Etologia

2409 Genetika

2410 Giza biologia

2411 Giza fisiologia

2412 Immunologia

2413 Entomologia

2414 Mikrobiologia

2415 Biologia molekularra

2416 Paleontologia

2417 Botanika

2418 Erradiobiologia

2419 Sinbiosia

2420 Birologia

25._Lurreko eta espazioko zientziak

2501 Eguratseko zientziak

2502 Klimatologia

2503 Geokimika

2504 Geodesia

2505 Geografia

2506 Geologia

2507 Geofisika

2508 Hidrologia

2509 Meteorologia

2510 Ozeanografia

2511 Edafologia

2512 Espazioko zientziak

31._Nekazaritzako zientziak

3101 Nekazaritzako kimika

3102 Nekazaritzako ingeniaritza

3103 Agronomia

3104 Zooteknia

3105 Basa fauna eta arrantza

3106 Basogintza

3107 Baratzezaintza

3108 Fitopatologia

3109 Albaitaritza

32._Medikuntzako zientziak

3201 Zientzia klinikoak

3202 Epidemiologia

3203 Auzitegiko medikuntza

3204 Medikuntza profesionala

3205 Barne medikuntza

3206 Nutrizioko zientziak

3207 Patologia

3208 Farmakodinamika

3209 Farmakologia

3210 Prebentzio medikuntza

3211 Psikiatria

3212 Higiene publikoa

3213 Kirurgia

3214 Toxikologia

33._Ingeniaritzako zientziak

3301 Aeronautikako ingeniaritza eta teknologia

3302 Teknologia biokimikoa

3303 Ingeniaritza eta teknologia kimikoa

3304 Konputagailuen teknologia

3305 Eraikuntzako teknologia

3306 Ingeniaritza eta teknologia elektrikoa

3307 Teknologia elektronikoa

3308 Ingurumenaren ingeniaritza eta teknologia

3309 Elikagaien teknologia

3310 Industriako teknologia

3311 Tresnen teknologia

3312 Materialen teknologia

3313 Ingeniaritza eta teknologia mekanikoa

3314 Teknologia medikoa

3315 Teknologia metalurgikoa

3316 Metalezko produktuen teknologia

3317 Automotrizitatearen teknologia

3318 Meatzaritzako teknologia

3319 Ontzietako teknologia

3320 Teknologia nuklearra

3321 Petrolioaren eta ikatzaren teknologia

3322 Potentziako teknologia

3323 Burdinbideetako teknologia

3324 Espazioko teknologia

3325 Telekomunikazioetako teknologia

3326 Ehungintzako teknologia

3327 Garraio sistemen teknologia

3328 Eragiketa unitarioen teknologia

3329 Hiri plangintza

51._Antropologia

5101 Kultur antropologia

5102 Etnografia eta etnologia

5103 Gizarte antropologia

52._Demografia

5201 Ernalkortasuna

5202 Orotariko demografia

5203 Demografia geografikoa

5204 Demografia historikoa

5205 Heriotza tasa

5206 Biztanleriaren ezaugarriak

5207 Biztanleria eta bilakaera demografikoa

53._Ekonomiako zientziak

5301 Etxeko zerga politika eta finantza publikoak

5302 Ekonometria

5303 Kontabilitate ekonomikoa

5304 Jarduera ekonomikoa

5305 Sistema ekonomikoak

5306 Aldaketa teknologikoaren ekonomia

5307 Teoria ekonomikoa

5308 Orotariko ekonomia

5309 Industrien antolamendu eta politika publikoa

5310 Nazioarteko ekonomia

5311 Enpresen antolamendu eta administrazioa

5312 Sektoreko ekonomia

54._Geografia

5401 Geografia ekonomikoa

5402 Geografia historikoa

5403 Giza geografia

5404 Lurralde geografia

55._Historia

5501 Biografiak

5502 Orotariko historia

5503 Herrialdeetako historia

5504 Historia, aroz aro

5505 Historiaren zientzia lagungarriak

5506 Historia espezializatuak

56._Zuzenbidea eta zuzenbideko zientziak

5601 Zuzenbide kanonikoa

5602 Orotariko teoria eta metodoak

5603 Nazioarteko zuzenbidea

5604 Legezko antolamendua

5605 Zuzenbide nazionala eta legeria

57._Hizkuntzalaritza

5701 Hizkuntzalaritza aplikatua

5702 Hizkuntzalaritza diakronikoa

5703 Hizkuntz geografia

5704 Hizkuntz teoria

5705 Hizkuntzalaritza sinkronikoa

58._Pedagogia

5801 Hezkuntza teoria eta metodoak

5802 Hezkuntzaren antolamendu eta plangintza

5803 Maisu-maistren prestakuntza eta enplegatzea

59._Politikako zientziak

5901 Nazioarteko harremanak

5902 Politikako zientziak

5903 Ideologia politikoak

5904 Erakunde politikoak

5905 Bizitza politikoa

5906 Soziologia politikoa

5907 Sistema politikoak

5908 Teoria politikoa

5909 Administrazio publikoa

5910 Iritzi publikoa

61._Psikologia

6101 Psikologia anormala

6102 Haurren eta nerabeen psikologia

6103 Aholkularitza eta gidaritza

6104 Hezkuntzako psikologia

6105 Ebaluazioa eta neurketa psikologian

6106 Psikologia esperimentala

6107 Orotariko psikologia

6108 Psikologia geriatrikoa

6109 Lanaren psikologia

6110 Parapsikologia

6111 Nortasuna

6112 Gizarte gaien azterketa psikologikoa

6113 Psikofarmakologia

6114 Gizarte psikologia

62._Arteak eta letrak

6201 Arkitektura

6202 Literatur teoria, azterketa eta kritikak

6203 Arte ederren teoria, azterketa eta kritika

63._Soziologia

6301 Kultur soziologia

6302 Soziologia esperimentala

6303 Orotariko soziologia

6304 Nazioarteko arazoak

6305 Soziologia matematikoa

6306 Laneko soziologia

6307 Gizartearen aldaketa eta garapena

6308 Gizartearen barruko komunikazioak

6309 Gizarteko taldeak

6310 Gizarte arazoak. Gizartearen desantolamendua

6311 Giza kokaguneen soziologia

71._Etika

7101 Etika klasikoa

7102 Norbanakoen etika

7103 Talde etika

7104 Etika prospektiboa

72._Filosofia

7201 Ezagutzaren filosofia

7202 Antropologia filosofikoa

7203 Orotariko filosofia

7204 Sistema filosofikoak

7205 Zientziaren filosofia

7206 Naturaren filosofia

7207 Gizartearen filosofia

7208 Doktrina filosofikoak

II. DEIALDIA

Nafarroarendako Interesagarriak diren Proiektuetarako laguntzak

NAFARROARENTZAT INTERESA DUTEN IKERKETA PROIEKTUENTZAKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA

1. Xedea edo helburua.

Deialdi honen xedea da Nafarroarako interesgarriak diren ikerketa proiektuak finantzatzen laguntzea, beti ere, proiektu horietan ikertzaile talde batzuek parte hartzen badute, ikertzaile nagusi baten edo ikerketa taldeko zuzendari baten zuzendaritzapean, eta ikerketa horiek aurrera eramateko laguntza berariazkorik ez badaukate.

Honako hauek dira deialdi honen oinarrizko helburuak:

a) Nafarroan ikerketak eragin eta bultzatzea.

b) Nafar ikertzaileen talde kopurua handitzea eta kualifikatzea.

2. Aplikazioko gaiak.

Nahi den ikerketa arloa hautatu ahalko da. Proiektuak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dira, eta proiektu handiagoen parte direnean, ikerketaren osotasunean edo ildo orokorretan arazorik gabe bereizi eta zehazteko modukoak.

3. Laguntzen zenbatekoa.

Balorazio Batzordeak ezarriko du laguntzen zenbatekoa. Batzordeak, besteak beste, honako aldeak hartuko ditu kontuan:

_Gastuen hasierako aurrekontua, eskatzaileek aurkeztutakoa eta ikerketaren helburuekiko egokitzea.

_Aurrekontuan dagoen dirua.

Ikerketa osoa edo zati bat lagundu ahalko da diruz.

Laguntzaren diru kopurua bakarra izanen da, kontzeptu guztiak barne, eta urtean 15.000 euro bitartekoa izan ahalko da gehienez ere.

Laguntza horien gastuak gastuen aurrekontuaren "Prestakuntzaren eta Ikerketa eta Garapenaren (I+G) Planeko laguntzak" izeneko 43100-4800-425100 kontusailaren kontura izanen dira.

Ikerketaren lehendabiziko urteari dagokion zenbatekoa 2004ko aurrekontuaren kargura ordainduko da.

Ikerketaren bigarren urteari dagokion zenbatekoa, hala behar denean, 2005eko aurrekontuaren kargura ordainduko da.

Nolanahi ere, aitortutako zenbatekoen emate eta ordainketa aurrekontuetan kreditu aski izatearen menpe egonen dira, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

4. Diruz lagun daitezkeen kontzeptuak.

4.1. Ez dira diruz lagunduko:

a) Informatika ekipoak.

b) Langileen lansariak, ordainsariak eta haborokinak, edozein izendapen izanda ere.

c) Langile bisitariaren ordainsariak.

d) Langileen bekak.

4.2. Diruz lagun daitezkeen kontzeptuak:

e) Ikerketarako ekipoak eta materiala, informatika ekipoak salbu.

f) Ikerketarako beharrezkoa den material informatikoa, informatika programak, besteak beste.

g) Material suntsikorra eskuratzea.

h) Ikerketarako beharrezkoa den informazioa lortzeko ezinbesteko gastuak, adibidez, estatistika datuak eskuratzea ustiaketarako, inkestatzaileak, itzultzaileak, analisiak eskatzea laborategietan, eta antzekoak.

i) Bibliografia eta argitalpen zientifikoetako harpidetzak.

j) Bidaia eta dietengatiko ordainak. Gastu hauen zenbatekoa, gehienez ere, gainerako gastuen batuketaren % 20koa izanen da, zeharkako kostuak kanpoan utzita.

k) Litezkeen bestelako gastuak, eskabidean azaldutakoaren arabera.

l) Zeharkako kostuak. Gainerako gastuen batuketaren %10.

Emandako diru laguntza eskatutakoa baino txikiagoa izanen balitz, bidaia, dieta eta zeharkako gastuengatiko gastuen zenbatekoak, emandako diru kopuruaren arabera doituko dira.

5. Iraupena.

a) Arau orokorra.

Eskatzaileek ikerketa proiektuak urte bat baino iraupen laburragokoak, urte baterako edo bi urterako diseinatuko dituzte eta laguntza aurreikuspen horien arabera eskatuko dute.

Urte bateko edo gutxiagorako laguntzak 2004ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 bitartekoak izanen dira.

Bi urtetarako laguntzak 2004ko urtarrilaren 1etik 2005eko abenduaren 31 bitartekoak izanen dira.

b) Urte ez naturalak

Salbuespen gisa, Ebaluazio batzordeak edo eskuordetutako organoak laguntza jasotzeko aldia aldatu ahalko du ikerlana, nahitaez, bi urte naturalen artean egin behar denean, ikerketa xedeak berak horrela eskatzen duelako; adibidez, nekazaritza urteak urte naturalekin bat ez datozenean.

Kasu hauetan, 12 eta 15. oinarrietan dauden beharkizunak betetzeko epeak ikerketa aldia bukatu ondoko hilabeteari dagozkio. Jarraipenerako urteko txostenari dagozkionak, berriz, lehendabiziko urtea iragan ondoko hamabost egunekoak.

6. Eskatzaileen beharkizunak.

a) Laguntza hauek eskuratu ahalko dituzte ikerketa proiektu guztiek, beti ere aurkeztu baldin badituzte Nafarroako unibertsitateek edo beste entitate edo erakunde batzuek, ikerketarako gaitasun egiaztatua eta beraiei dagokien nortasun juridikoa badute, irabazi asmorik ez eta helbidea Nafarroan badute.

b) Planaren beste laguntzetan ez bezala, deialdi honetan araututakoen hartzaileak ez dira pertsona fisikoak, pertsona juridikoak baizik, bertan ikerketan ari diren ikerketa taldeak elkartu direlarik. Proiektu bakoitza talde batek egin beharko du, ikertzaile nagusia izanen den doktore baten zuzendaritzapean.

c) Taldeko zuzendaria da honen ordezkaria eta laguntzak kudeatzen dituen organoarekiko solaskidea. Hark sinatuko du eskaera eta hortik sor daitezkeen gainerako jakinarazpenak, eta bera izanen da Proiektua bideratzearen eta deialdi honetan hartu diren konpromisoak betetzearen arduraduna.

d) Ikerketa taldeko zuzendariak, zuzendari den aldetik, Ikerketa Proiektuetarako deialdi honetan, eskaera bakarra aurkeztu ahalko du. Horrela egiten ez badu, eskaera guztietako laguntzak ukatuko zaizkio.

e) Laguntza ukatu ahalko da ikerketa taldeko zuzendariak edo beste taldekideren batek programa honen kontura diruz lagundutako proiektu batean parte hartu badute eta laguntza hori bukatu zenetik 2004ko urtarrilaren 1 arte gutxienez urte bat ez bada iragan.

aurreko 5.b) oinarriari jarraikiz, laguntza aldiak urte naturalarekin bat egiten ez badu, puntu honetan aipatutako urte bateko tartea ikerketen benetako aldiaren arabera kontatuko da.

f) Arau honen aplikazioa ondokoei jarraikiz eginen da:

TALDEKIDEAK UKITURIKO KIDEAK

2 / 3 1

4 / 5 2

6 / 7 3

8 / 9 4

+2 +1

_Baztertzeko zio honek taldearen zati bat bakarrik ukitzen duenean, ondoko proportzioa hartuko da kontuan:

_Taldekideak kide ukituak

_Proportzio hauek gainditzen badira, laguntza automatikoki ukatuko da.

_Muga hori gainditzen ez bada, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak, kontzesioa emateko momentuan, ukitutako pertsonak taldekideak ez direla eta ordezteko, edo aurreikusitako lanak birbanatzeko aginduko du, kontzesioa ahalbidetu zuten baldintza orokorrak inolaz ere kaltetu gabe.

_Ukitutakoa taldeko zuzendaria edo ikertzaile nagusia bada, proiektuarendako laguntza ukatuko da.

7. Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

Eskabideak aurkezteko epea oinarri hauek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hasi eta 2003ko abuztuaren 18an akituko da.

Eskaera orriak, I. eranskinean dagoen eredu estandarizatuan, eta aipatu agiriak aurkeztuko dira Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistro Orokorrean edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 38.4 artikuluan aipaturiko bulegoetako edozeinetan.

Eskabideak Ikerketa taldeko zuzendariak sinatua beharko du egon, Zentro edo Erakundeko Ikerketa errektoreordearen, lehendakariaren edo zuzendariaren ikus-onetsiarekin.

8. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

8.1. Ikerketa taldearen zentroari buruz:

I. F.Z.ren egiaztagiria aurkeztuko da eta deialdiaren 6.a) oinarrian esigitutako gainerako gorabeheren ziurtagiriak.

Unibertsitateek ez dute beharkizun hau bete beharko.

8.2. Ikerketa taldeko kideen akreditazioari buruz, ondoko agirien launa ale:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo Ikerketa Proiektuko zuzendariaren nortasuna egiaztatzen duen beste agiria.

b) Proiektuko partaideen zerrenda, beren dedikazioa (asteko orduak) eta II. eranskineko ereduan ageri diren gainerako gorabeherak. Agiria sinatzearekin proiektuan parte hartzen dutela eta datuak egiazkoak direla berretsiko dute.

c) Taldeko zuzendariaren doktore titulua.

d) Taldekide guztien curriculum vitae.

e) Ikerketa taldearen esperientzia zientifikoaren deskribapena, taldeari eta ikerketa arloan erdietsitako helburuei dagokienez, proiektuaren gaia bereizki aipatuz. Aurkezten den proiektuko gai beraren edo antzekoen inguruko lan eta argitalpenak deskribatuko dira.

8.3. Ikerketa proiektuari dagokionez, ondoko agirien launa kopia.

a) Aurrekariak eta "gaiaren egoera".

b) Helburuak.

c) Hala denean, proiektu honetan eginen diren doktoretza tesien aipua eta deskripzioa.

d) Metodo zientifikoa eta erabiliko diren teknikak.

e) Proiektua egiteko behar diren baliabideak:

_Erabiltzeko eskuragai dauden instalazio, tresna eta teknikak.

_Erabiltzeko eskuragai ez dauden beharrezko beste baliabide batzuk.

f) Lan kronograma: hasiera eta bukaerako datak, ikerketa gauzatzeko aurreikusten diren faseak adierazita.

g) Iturri bibliografiko eta dokumentalen aipamena.

h) Proiektua garatzeko aurrekontu osoa, urteka eta kontzeptuka zehaztuta, III. eranskineko ereduaren arabera.

i) Proiektu horrek duen interes orokorra eta Foru Komunitaterako izan dezakeen interes bereziaren edo eraginaren azalpena.

j) Ikerketak ahalbidetu ahal dituen aplikazio praktikoen azalpena.

k) Esperimentazio animala edota genetikoki aldatutako organismoen erabilera ekartzen duten proiektuek legeria espezifikoan xedatutakoa errespetatu beharko dute eta derrigorrezko baimen administratiboak aurkeztu. Halaber, ikerketa bakoitzari, helburuari erreparatuta, aplikatzen ahal zaizkion arau espezifikoak errespetatu beharko dira.

Aipatutako agiriren bat espedientean falta denean edo espedientea behar bezala osaturik ez badago, Administrazioak akatsen berri emanen dio eskatzaileari, jakinarazi eta hamar egun natural baino laburrago izanen ez den epean zuzen ditzan, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 1992ko azaroaren 26ko Legearen 71. artikuluan xedaturikoari jarraituz eta agiri horiek epe horretan aurkezten ez baditu, laguntza ukatu ahalko zaiola ohartaraziz. Horretarrako dagokion ebazpen administratiboa emanen da.

9. Eskabideen puntuazioa.

a) Eskabideen banaketa areaz area.

Balorazio Batzordeak eskaerak sailkatuko ditu ikasketa/ikerketa arloen arabera, prestakuntza arlo guztietan sustatzeko.

Ondorio hauetarako, eskatzaileek, eskabidean, onetsita duten tesi proiektuaren ikerketaren gaiari dagokion UNESCOren kodea aipatuko dute. Kode bat baino gehiago aipatzen badute lehen tokian jarritakoa hartuko da kontuan.

Batzordeak, eskatzaileak bere proiektuari jarritako arloa/kodea aldatu ahalko du, I. eranskinean sartzen den UNESCOren sailkapenaren arabera nabarmenki desegokia denean.

b) Puntuazio irizpideak

Arlo bakoitzaren barruan lehentasun hurrenkera bat ezarriko da ondoko irizpideei jarraikiz, 100 puntu bitarte:

_Ikerketa proiektuaren kalitatea, bideragarritasuna eta Foru Komunitaterako izan dezakeen interes berezia: 60 puntu bitarte.

_Ikerketa taldearen historial zientifikoa, gauzatuko den proiektuaren inguruan: 15 puntu bitarte.

_Taldekideen banakako curriculuma: 15 puntu bitarte.

_Programa honetako laguntza lehen aldiz jasotzeagataik: 10 puntu. Honela entenituko da taldekideetako inork aurreko urteetan deialdi honen kargura diruz lagundutako ikerketetan parte hartu ez duenean.

c) Ikerketa proiektuaren kalitatea, bideragarritasuna eta interesa. Gehienez ere, 60 puntu.

Proiektaturiko ikerketaren kalitate eta interesaren balorazioa eskatzaileak aurkezten duen memoriaren gainean eginen da, 8.3 oinarriari jarraikiz. Ebaluazio Batzordean parte hartuko duten adituek, Nafarroako Gobernuko Departamentuak ordezkatuko dituztenek, balorazioa egin eta organo kolejiatuari igorriko diote honek onets dezan.

Batzordeak eta batzordekideek gai honetan kualifikatuta dauden pertsonen edo entitateen aholkua eskatu ahalko dute.

Laguntza ukatu ahalko zaie Batzordeak "Gutxiegitzat" edo "Kuestionagarritzat" hartu dituen eskaerei, bai eta puntuaziorako lehen bi irizpideetan, osotara, 25 puntu lortu ez dituztenei ere.

d) Berdinketak hausteko irizpideak.

Lortutako puntuazio globaletan berdinketarik izaten bada, Programa honen laguntza lehendabiziko aldiz jasoko dutenen alde ebatziko da.

Berdinketa mantentzen bada, proiektuaren kalitate, bideragarritasun eta interesagatik emandako puntuazioari erreparatuko zaio.

e) Laguntzen ukazioa aurrekontuetan baliabide askirik ez izateagatik.

Laguntza ukatu ahalko da baldin eta aurrekontuan eskaera guztiei erantzuteko diru gutxiegi badago. Kasu horretan eskabideak arlo bakoitzaren barruko puntuazio hurrenkeraren arabera hartuko dira, aurrekontuak irauten duen arte, proportzionaltasun irizpide bati jarraikiz.

10. Kontzesio proposamenaz arduratzen den Balorazio Batzordearen osaketa.

Kontzesio proposamena eginen duen Ebaluazio Batzordea Departamentuartekoa izanen da eta honela osatuko da:

Batzordeburua:

_Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia.

_Batzordeburua ez dagoenean, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendariak ordeztuko du eginkizun honetan.

Batzordekideak:

_Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.

_Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.

_Goi Mailako Ikasketen atalburua, idazkari lanetan.

_Ikerketarako Laguntzen bulegoburua.

_Nafarroako Gobernuko gainerako departamentuetako ordezkari bana.

Batzordeak eta batzordekideek arloko adituen aholkularitza eskatu ahalko dute, bereziki "Agencia Nacional de Evaluación y Prospectiva" (ANEP)ena.

11. Ebazpenaren prozedura eta epea.

Batzordea osatuta, emateko behin behineko proposamena onartu beharko du. Proposamen hori Hezkuntza Departamentuko iragarki oholetan ikusgai izanen dira abenduan. Interesatuek alegazioak egin ahalko dituzte hamar egun natural baino laburrago izanen ez den epean.

Interesatuek aurkeztutako alegazioak ikusita, Batzordeak laguntzen behin betiko proposamena, loteslea izanen dena, igorriko du.

Deialdia ebazteko azken eguna 2004ko urtarrilaren 31 izanen da. Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez eginen da, aurreko puntuan aipatu den Batzordearen proposamenari jarraikiz.

Ebazpena, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuko iragarki oholetan argitaratuko da eta banan- banan jakinaraziko zaie interesatuei, ebazpena ematen denetik hamar eguneko epean.

12. Onuradunen beharkizunak.

12.1. Beharkizunen zerrenda.

Hauek dira onuradunen beharkizunak:

a) Oro har, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuak, laguntzen segimendu egokia egiteko ematen dituen oharrei kasu egitea eta Batzordeak eskatzen duen edozein txosten edo ikuskapeni erantzutea.

b) Laguntzaren xede den jarduera eskaeran edo, hala behar denean, emateko ebazpenean adierazi bezala egitea.

c) Egindako lanaren berri ematea, deialdiak ezartzen dituen modu eta epean, jarraipen txostena edota azken memoria aurkeztuz, 15. oinarrian agindutakoa betez.

d) Edozein aldaketa egiteko, bai onartutako proiektuan, bai aurrekontuko desbideraketetan, bai taldeko partaideei dagokienez, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari aldez aurretiko baimena eskatzea.

e) Ikerketaren aurrerapenen argitalpen, komunikazio edo beste baliabideen bidezko dibulgazioa Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari aldez aurretik jakinaraztea.

f) Ikerketaren emaitzak eta aurrerapenak argitaratzen badira, Departamentuaren babesa agerraraztea.

12.2. Epeen luzapena, ikerketa aurreikusitako epean bukatu ezin denean.

Ikerketa aurreikusitako epean bukatu ezin denean, Batzordeak epearen luzapena baimendu ahalko du ikerketa bukatzeko. Batzordeak ondoko arauak izanen ditu kontuan:

_Beti ere interesatuak eskatuta arituko da. Eskatzaileak eskabide idatzia aurkeztu beharko du emandako dirulaguntzaren azken hilabetean.

_Luzapena ikerketaren helburuaren baitako arrazoiengatik izanen da. Ez da horrelakotzat hartuko ekipoko kideak bestelako jardueretan dedikatu izana.

_Txosten batean azalduko dira proiektatutako egutegiaren arabera bukatzea eragotzi duten arrazoiak, ikerketa zertan den eta aurrera begirako ikuspegia. Ordurarte egindako gastuen zerrenda zehatza, fakturak edo Kudeatzailetzak horri buruzko ziurtagiria aurkeztuko dira.

_Luzapena, gehienez ere, urte batekoa izanen da.

_Mugaegun berria iragan eta hurrengo hilabetean, memoria eta oro har ezarritako ziurtagiriak aurkeztu beharko dira. Hori egin ezean, beharkizunen ez betetzetzat hartuko da.

_Luzapenak ez du emandako laguntzaren gehikuntza ekarriko.

_Finkatutako mugaegun berria, legezko ondorioetarako, diruz lagundutako ikerketa bukatzeko eguntzat hartuko da.

12.3. Beharkizunak ez betetzearen ondorioak.

Onuradunak deialdi honetan azaltzen diren beharkizun eta baldintzetakoren bat betetzen ez badu edo jarraipen txostenean edo azken memorian ebaluazio negatiboa ematen bada, galdu eginen du eman zaion dirua eta Nafarroako Gobernuari itzuli beharko dio jasotakoa, alde batera utzi gabe legezko ekintzak eta zehapenak. Edonola ere, itzultzearen zenbatekoari, laguntza hartu eta itzultzearen arteko tartearengatik sortutako korritua gehituko zaio, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak emateko eta kontrolatzeko araubide orokorra erregulatzeari buruzko ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 21. artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Aipatu diru kopuruak dirusarrera publikotzat joko dira legezko ondorioetarako.

13. Laguntzaren ordainketa.

Laguntzaren ordainketa zuzenean ordainduko zaio unibertsitate, entitate edo erakundeari, modu honetan:

a) Diruz lagundutako ikerketaren iraupena urte batekoa edo laburragoa bada, laguntzaren %100 ordainduko da onartzen den momentuan.

b) Diruz lagundutako ikerketaren iraupena bi urtekoa bada, honela ordainduko da:

_%50, laguntza ematen denean.

_Gainerako %50a, 2005eko otsailaren 15a baino lehen, 15. oinarrian zehazten diren agiriak aurkeztu ondoren.

Ordainketa hauek aurrerakintzat hartuko dira Foru Komunitateko dirulaguntza publikoen erregimena arautzen duen ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 18. artikuluan aurreikusiriko ondorioetarako. Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena egin ondoren eginen dira.

14. Bateraezintasuna.

a) Laguntza honen xede den ikerketa proiektua ez da finantzatzen ahalko Espainako nahiz atzerriko diru publiko zein pribatuen bidez finantzaturiko beste deialdi batzuen kargura. Halere, beste proiektu zabalago baten edo ikerketa ildo baten barrenean baldin badago, hark izan ditzake, noski, bestelako finantzabideak.

b) Deialdi honetan sartutako proiekturen bat maila goragoko beste proiektu batean sartuko balitz, taldearen zuzendariak Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari jakinarazi beharko lioke, zeinek baimenduko bailuke inguruabar hori. Horrelakoetan, proiektuaren finantzazio bateratuak ez luke gaindituko Hezkuntza eta Kultura Departamentu honen deialdian sartutako proiektuaren kostuaren ehuneko ehun.

c) Ikerketa taldeko zuzendariak eta gainerako kideek Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza eta Kultura Departamentuak diruz lagundutako ikerketa proiektu batean bakarrik parte hartu ahalko dute. Ondorio hauetarako deialdi honetako 6.f) oinarrian ezarritako proportzionaltasun eta baztertze arauak aplikatuko dira.

d) Aurreko letran aipatutako bateraezintasun kasuan dagoen pertsona taldeko ikertzaile nagusia bada, beste proiektu batean edo batzuetan ikertzaile lagun gisa parte hartzen baitu, behartuta izanen da lehenbiziko taldean ikertzaile nagusi gisa gelditzera eta besteetan parte hartzeari uko egitera, hauetan, beren gorabeheren arabera, hartu beharko diren neurriak ezertan ukatu gabe.

e) Ez dute ikerketa taldeko kide izaterik izanen Hobekuntza Programako laguntza baten onuradun diren doktoreek. Kasu hauetan ukitutakoek hautatu beharko dute banakako laguntza ala talde edo proiektuan sartu edo segitzea, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak xedatzen duen moduan.

15. Espedientearen jarraipena eta bukaera.

a) Urte bateko edo iraupen laburragoko laguntzak

2005eko urtarrilean aurkeztu beharko dira jarduerari buruzko azken memoriaren bi ale Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuan, emaitzak ebaluatzeko oinarri gisa.

Memoriak ikerketa errektoreordearen ikus-onetsia, edo, hala behar denean, zentroko zuzendariarena, jaso beharko du.

Ondoko eskemara egokitzen saiatuko da:

_Proiektuaren izenburua.

_Zentroa eta Departamentua.

_Taldeko zuzendaria.

_Ikerlanaren hasi eta bukatzeko datak.

_Proiektuaren hasierako helburuen eskema.

_Lortutako emaitzak:

-Proiektuark emandako informazio zientifiko eta teknikoa.

-Proiektuaren baitan egin diren doktoretza tesiak.

-Ikerketaren emaitzei buruzko argitalpenak: artikulu zientifikoak, dibulgazio artikuluak, liburuak, etabar.

-Kongresuetan, bileretan, simposiumetan aurkeztutako lanak.

_Aurrekontuaren exekuzio txostena, eskaeraren eta laguntzaren kontzesioaren oinarri izan zen ereduari jarraikiz, ondoko arauak kontuan hartuz:

-Egindako gastuen zerrenda, urte eta kontzeptuen arabera.

-Gastuen fakturak eta egiaztagiriak aurkeztuko dira edo, bestela, Unibertsitate edo zentroko kudeatzailetzaren agiria.

_Proiektuaren garapena mugatu duten gorabeherak.

_Hala denean, Proiektua tamaina handiagoko baten barruan uztartzea eta finantzabideak.

_Jasotako laguntzaren eta deialdiak ezarri dituen oztopo eta abantailen balorazioa.

b) Hasieran bi urteko iraupena duten laguntzak

_Urteko txostena

2005eko urtarrileko lehenbiziko hamabostaldian, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuan ondoko txostenen bi ale aurkeztuko dira:

_Ordurarte egindako ikerlanari buruzko txostena, helburuak zein mailatan bete diren, izandako gorabeherak eta hasierako planetik izandako urruntze tekniko eta ekonomikoak espreski aipatuz.

_Aurrekontuaren exekuzio txostena, eskaeraren eta laguntzaren kontzesioaren oinarri izan zen ereduari jarraikiz. Bertan sartuko dira egindako gastuen zerrenda, kontzeptuen arabera, eta dagozkien fakturak eta egiaztagiriak edo, bestela, Unibertsitate edo zentroko kudeatzailetzaren agiria.

Aurkeztutako agiriak ikusita, 2005eko otsailaren 15a baino lehen bigarren aurrerakina ordainduko da, 13. oinarriaren arabera.

Atal honetan sartutako agiriak epe barruan aurkeztu ez izanak deialdian ez-betetze kasuetarako aipatutako ondorioak izanen ditu.

_Azken memoria eta justifikazioa.

2006ko urtarrilean Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuan deialdi honetako a) letran deskribatutako ezaugarri berdinak izanen dituen azken memoriako bi ale aurkeztuko dira. Halaber, ikerketaren bigarren urteko aurrekontuaren exekuzio txostena, a) letran aipatu bezala.

Atal honetan sartutako agiriak epe barruan aurkeztu ez izanak deialdian ez-betetze kasuetarako aipatutako ondorioak izanen ditu.

c) Ikerketak bukatzeko epearen luzapena.

Hasieran aurreikusitako epearen luzapena eskatzen denean, ondokoa hartuko da kontuan:

_Luzapena eskatzeko momentuan, 12.2 oinarriak ezartzen dituen txostena eta ziurtagiriak aurkeztuko dira.

_Ikerketa bukatzeko momentuan, momentu horri dagozkion txostenak eta ziurtagiriak aurkeztuko dira, oinarri honen aurreko letrei jarraikiz.

d) Soberakin ekonomikoa

Proiektua bukatzen denean exekutatu gabeko soberakin ekonomikorik bada, Nafarroako Gobernuari itzuliko zaio dagokion ordainketa orriaren bitartez.

e) Espedientearen bukaera

Aurkeztutako Memoria eta egiaztagiriak, bai eta laguntzak iraun duen bitartean izandako gorabeherak ikusita, balorazio batzordeak aldeko txostena egin ondoren, Unibertsitateko Irakasuntza eta Ikerketa Zerbitzuak ebazpen proposamena eginen du, ondoko gaiei buruzkoa: beharkizunak bete direnentz, dagokion kitapen ekonomikoa, beharkizunak betetzeko luzapenaz edo espedientearen bukaera eta artxibatzeaz.

Espedientea bukatuta, Batzordean dauden departamentu bakoitzeko ordezkariaren bitartez, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuak jasotako memorien zerrenda igorriko du, horietako baten bat bere eskumeneko ezagutza arloko bada, departamentuan bertan artxibatzeko. Hola denean, katalogatu ondoren, departamentu bakoitzera igorriko dira eta, gainerakoak, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusian artxibatuko.

Laguntza hauen kargura eskuratzen diren material inbentagarria eta bibliografia, Ikerketa taldea atxikirik dagoen zentroaren ondarera pasatuko dira.

16. Atzera bota eta uko egitea.

1. Eskatzaileak, deialdia ebatzi baino lehenago, emateko behin behineko proposamenaren alegazio aldia barne, eskaera bertan behera utzi ahalko du, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari jakinarazpen idatzia igorriz.

2. 8. oinarrian aurreikusitakoari jarraikiz, eskabidean dauden akatsak zuzentzeko errekerimenduari erantzun ez dion eskatzailearen eskaera bertan behera utziko da.

3. Onuradunak, jasotako laguntzari edozein momentutan uko egin ahalko dio, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari jakinarazpen idatzia igorriz.

4. Uko egitean, onuradunak izaera hori galduko du ondorio guztietarako eta jasotako aurrerakinak gehi legezko korrituak itzuli beharko ditu, ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legera eramatne duen 12.3 oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

5. Ondorio hauetarako, deialdiak, oro har, ikerketak bukatzeko momenturako aipatzen dituen memoria teknikoa, gastuei buruzkoa eta ziurtagiriak aurkeztuko dira.

6. Hurrengo urteetako deialdietan lehiatu nahi izanez gero, aguntza atzera bota edo uko egin dion pertsonak, programan lehendabiziko aldiz sartzen direnen baldintza berdinetan egin beharko du.

17. Dirulaguntzen araubide juridikoa.

Oinarri hauetan xedaturik ez dagoen orotan, arau- hausteen eta zehapenen arloa barne, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak emateko eta kontrolatzeko araubide orokorra erregulatzeari buruzko ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 27 eta 28. artikuluetan xedatutakoak arautuko du.

Zehapen prozedura Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarritakoa izanen da.

18. Errekurtsoak.

Oinarri hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratu ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.

Oinarri hauek aplikatuz diktatzen diren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratu ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.

I. ERANSKINA

ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA ESPARRUETARAKO UNESCOREN NAZIOARTEKO NOMENKLATURA

11._Logika

1101 Logikaren aplikazioa

1102 Logika deduktiboa

1103 Orotariko logika

1104 Logika induktiboa

1105 Metodologia

12._Matematika

1201 Algebra

1202 Analisia eta analisi funtzionala

1203 Informatika

1204 Geometria

1205 Zenbakien teoria

1206 Zenbakien analisia

1207 Ikerketa operatiboa

1208 Probabilitatea

1209 Estatistika

1210 Topologia

21._Astronomia eta astrofisika

2101 Kosmologia eta kosmogonia

2102 Planetarteko ingurunea

2103 Astronomia optikoa

2104 Planetologia

2105 Erradioastronomia

2106 Eguzki-sistema

22._Fisika

2201 Akustika

2202 Elektromagnetismoa

2203 Elektronika

2204 Fluidoen fisika

2205 Mekanika

2206 Fisika molekularra

2207 Fisika nuklearra

2208 Nukleonika

2209 Optika

2210 Fisika kimikoa

2211 Egoera solidoaren fisika

2212 Fisika teorikoa

2213 Termodinamika

2214 Unitateak eta konstanteak

23._Kimika

2301 Kimika analitikoa

2302 Biokimika

2303 Kimika inorganikoa

2304 Kimika makromolekularra

2305 Kimika nuklearra

2306 Kimika organikoa

2307 Kimika fisikoa

24._Zientzia biologikoak

2401 Zoologia

2402 Antropologia (fisikoa)

2403 Biokimika

2404 Biomatematika

2405 Biometria

2406 Biofisika

2407 Zelularen biologia

2408 Etologia

2409 Genetika

2410 Giza biologia

2411 Giza fisiologia

2412 Immunologia

2413 Entomologia

2414 Mikrobiologia

2415 Biologia molekularra

2416 Paleontologia

2417 Botanika

2418 Erradiobiologia

2419 Sinbiosia

2420 Birologia

25._Lurreko eta espazioko zientziak

2501 Eguratseko zientziak

2502 Klimatologia

2503 Geokimika

2504 Geodesia

2505 Geografia

2506 Geologia

2507 Geofisika

2508 Hidrologia

2509 Meteorologia

2510 Ozeanografia

2511 Edafologia

2512 Espazioko zientziak

31._Nekazaritzako zientziak

3101 Nekazaritzako kimika

3102 Nekazaritzako ingeniaritza

3103 Agronomia

3104 Zooteknia

3105 Basa fauna eta arrantza

3106 Basogintza

3107 Baratzezaintza

3108 Fitopatologia

3109 Albaitaritza

32._Medikuntzako zientziak

3201 Zientzia klinikoak

3202 Epidemiologia

3203 Auzitegiko medikuntza

3204 Medikuntza profesionala

3205 Barne medikuntza

3206 Nutrizioko zientziak

3207 Patologia

3208 Farmakodinamika

3209 Farmakologia

3210 Prebentzio medikuntza

3211 Psikiatria

3212 Higiene publikoa

3213 Kirurgia

3214 Toxikologia

33._Ingeniaritzako zientziak

3301 Aeronautikako ingeniaritza eta teknologia

3302 Teknologia biokimikoa

3303 Ingeniaritza eta teknologia kimikoa

3304 Konputagailuen teknologia

3305 Eraikuntzako teknologia

3306 Ingeniaritza eta teknologia elektrikoa

3307 Teknologia elektronikoa

3308 Ingurumenaren ingeniaritza eta teknologia

3309 Elikagaien teknologia

3310 Industriako teknologia

3311 Tresnen teknologia

3312 Materialen teknologia

3313 Ingeniaritza eta teknologia mekanikoa

3314 Teknologia medikoa

3315 Teknologia metalurgikoa

3316 Metalezko produktuen teknologia

3317 Automotrizitatearen teknologia

3318 Meatzaritzako teknologia

3319 Ontzietako teknologia

3320 Teknologia nuklearra

3321 Petrolioaren eta ikatzaren teknologia

3322 Potentziako teknologia

3323 Burdinbideetako teknologia

3324 Espazioko teknologia

3325 Telekomunikazioetako teknologia

3326 Ehungintzako teknologia

3327 Garraio sistemen teknologia

3328 Eragiketa unitarioen teknologia

3329 Hiri plangintza

51._Antropologia

5101 Kultur antropologia

5102 Etnografia eta etnologia

5103 Gizarte antropologia

52._Demografia

5201 Ernalkortasuna

5202 Orotariko demografia

5203 Demografia geografikoa

5204 Demografia historikoa

5205 Heriotza tasa

5206 Biztanleriaren ezaugarriak

5207 Biztanleria eta bilakaera demografikoa

53._Ekonomiako zientziak

5301 Etxeko zerga politika eta finantza publikoak

5302 Ekonometria

5303 Kontabilitate ekonomikoa

5304 Jarduera ekonomikoa

5305 Sistema ekonomikoak

5306 Aldaketa teknologikoaren ekonomia

5307 Teoria ekonomikoa

5308 Orotariko ekonomia

5309 Industrien antolamendu eta politika publikoa

5310 Nazioarteko ekonomia

5311 Enpresen antolamendu eta administrazioa

5312 Sektoreko ekonomia

54._Geografia

5401 Geografia ekonomikoa

5402 Geografia historikoa

5403 Giza geografia

5404 Lurralde geografia

55._Historia

5501 Biografiak

5502 Orotariko historia

5503 Herrialdeetako historia

5504 Historia, aroz aro

5505 Historiaren zientzia lagungarriak

5506 Historia espezializatuak

56._Zuzenbidea eta zuzenbideko zientziak

5601 Zuzenbide kanonikoa

5602 Orotariko teoria eta metodoak

5603 Nazioarteko zuzenbidea

5604 Legezko antolamendua

5605 Zuzenbide nazionala eta legeria

57._Hizkuntzalaritza

5701 Hizkuntzalaritza aplikatua

5702 Hizkuntzalaritza diakronikoa

5703 Hizkuntz geografia

5704 Hizkuntz teoria

5705 Hizkuntzalaritza sinkronikoa

58._Pedagogia

5801 Hezkuntza teoria eta metodoak

5802 Hezkuntzaren antolamendu eta plangintza

5803 Maisu-maistren prestakuntza eta enplegatzea

59._Politikako zientziak

5901 Nazioarteko harremanak

5902 Politikako zientziak

5903 Ideologia politikoak

5904 Erakunde politikoak

5905 Bizitza politikoa

5906 Soziologia politikoa

5907 Sistema politikoak

5908 Teoria politikoa

5909 Administrazio publikoa

5910 Iritzi publikoa

61._Psikologia

6101 Psikologia anormala

6102 Haurren eta nerabeen psikologia

6103 Aholkularitza eta gidaritza

6104 Hezkuntzako psikologia

6105 Ebaluazioa eta neurketa psikologian

6106 Psikologia esperimentala

6107 Orotariko psikologia

6108 Psikologia geriatrikoa

6109 Lanaren psikologia

6110 Parapsikologia

6111 Nortasuna

6112 Gizarte gaien azterketa psikologikoa

6113 Psikofarmakologia

6114 Gizarte psikologia

62._Arteak eta letrak

6201 Arkitektura

6202 Literatur teoria, azterketa eta kritikak

6203 Arte ederren teoria, azterketa eta kritika

63._Soziologia

6301 Kultur soziologia

6302 Soziologia esperimentala

6303 Orotariko soziologia

6304 Nazioarteko arazoak

6305 Soziologia matematikoa

6306 Laneko soziologia

6307 Gizartearen aldaketa eta garapena

6308 Gizartearen barruko komunikazioak

6309 Gizarteko taldeak

6310 Gizarte arazoak. Gizartearen desantolamendua

6311 Giza kokaguneen soziologia

71._Etika

7101 Etika klasikoa

7102 Norbanakoen etika

7103 Talde etika

7104 Etika prospektiboa

72._Filosofia

7201 Ezagutzaren filosofia

7202 Antropologia filosofikoa

7203 Orotariko filosofia

7204 Sistema filosofikoak

7205 Zientziaren filosofia

7206 Naturaren filosofia

7207 Gizartearen filosofia

7208 Doktrina filosofikoak

II. ERANSKINA

III. ERANSKINA

Iragarkiaren kodea: A0305314