71. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

349/2003 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana, "Iruña-Logroño autobia egitea, Gares-Lizarra tartea" proiektuan aurreikusitako Allozko mailegu-aldea ustiatu eta berritzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendaren jendaurreko aldia ebatzi, zerrenda behin betikoz onetsi eta finkak okupatu aitzineko aktak egiteko dei egiten duena.

Herri Lan zuzendari nagusiak, martxoaren 17ko 196/2003 Ebapenaren bidez, "Iruña-Logroño autobia egitea, Gares-Lizarra tartea" proiektuan aurreikusitako Allozko mailegu-aldea ustiatu eta berritzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zuen, eta 2003ko 42. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, apirilaren 4an, argitara eman.

Ebazpen horren bitartez, ukitutako ondasun eta eskubideak jendaurrean jarri ziren, bidezko oharrak eta alegazioak egin zitezen.

Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak aditzera eman du alegazio aldian honako hauek aurkeztu direla:

_1. alegazioa: Lorkako Francisco Jesús Ataun Urra jaunak ondokoa eskatu du:

Ziraukiko 7. poligonoko olibadien lurzatiak mantentzea, etekinak sortzen dituzten lurrak baitira. Gainera, beste nonbaitera aldatzeak kostu handia ekarriko du eta kaltegarria izan daiteke olibondoentzat.

_2. alegazioa: Lorkako Concepción Urra Arteaga andreak ondokoa eskatu du:

Ziraukiko 7. poligonoko olibadien lurzatiak mantentzea, etekinak sortzen dituzten lurrak baitira. Gainera, beste nonbaitera aldatzeak kostu handia ekarriko du eta kaltegarria izan daiteke olibondoentzat.

_3. alegazioa: Lorkako Francisco Ataun Munárriz jaunak ondokoa eskatu du:

Ziraukiko 7. poligonoan ukitutako 723-A, 723-B eta 723-C lurzatien jabea baita, eskatu du 723-B lurzatia errespetatzea etekina sortzen duten 56 olibondo dituelako. Gainera, beste nonbaitera aldatzeak kostu handia ekarriko du eta kaltegarria izan daiteke olibondoentzat.

_4. alegazioa: Lorkako Francisco Jesús Ataun Urra jaunak, Amado Nicolás Urra jaunaren izenean, ondokoa eskatu du:

Ziraukiko 7. poligonoan ukitutako 714-A eta 714-B lurzatien jabea baita, eskatu du 723-B lurzatia errespetatzea etekina sortzen duten 47 olibondo dituelako. Gainera, beste nonbaitera aldatzeak kostu handia ekarriko du eta kaltegarria izan daiteke olibondoentzat.

_5. alegazioa: Lorkako Marta Errazquin Vidaurre andreak ondokoa eskatu du:

Ziraukiko 7. poligonoko olibadien lurzatiak mantentzea, etekinak sortzen dituzten lurrak baitira. Gainera, beste nonbaitera aldatzeak kostu handia ekarriko du eta kaltegarria izan daiteke olibondoentzat.

Bestetik, Deierriko Udaleko alkateak proposatu du haren ordezko mailegu bat aztertzeko San Jose komentuaren inguruetan (Allozko urtegiaren ondoan), jendaurrean egon den mailegu horren ustiapena saihesteko.

Kontuan harturik alegazio guztiek eskatu dutela "Iruña-Logroño autobia egitea, Gares-Lizarra tartea" proiektuan aurreikusitako Allozko mailegu-aldearen kokapena aldatzea, erantzun bakarra prestatu da guztientzat.

Erantzuna:

Autovía del Camino, S.A. sozietateak eta Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak Deierriko Udalak proposatutako mailegua aztertu ondoren, erabaki dute aurreikusitako materialerako leku nahikorik ez duela. Horretaz gain, zaila izango litzateke oso leku hori lehengoratzea. Beraz, Allozko mailegu-aldea, hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean egon baitzen, ezin da lekuz aldatu.

Horrenbestez, aurkeztutako alegazioak ez dira onartu, beharrezkoa baita jendaurrean egon den mailegu-alde hori erabiltzea.

Hala ere, mailegua ustiatzeko planak kontuan hartuko du alegatutakoa. Hortaz, alegazioegileen jabetzako olibadiak ustiatuko diren azkenak izanen dira. Horrela bada, maileguaren benetako edukiera nahikoa izanez gero, alegazioetako lurzatiak (714-B eta 723-B) ez dira ukituko.

Nafarroako Gobernuak, martxoaren 3ko 46/2003 Foru Dekretuaren bidez, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa zela adierazi zuen.

Horiek horrela, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak adierazi eta proposaturikoarekin bat, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduaren bidez emandako ahalmenak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan adierazitakoari jarraikiz, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

1. "Iruña-Logroño autobia egitea, Gares-Lizarra tartea" proiektuan aurreikusitako Allozko mailegu-aldea ustiatu eta berritzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendaren jendaurreko aldia ebaztea, xedapen zatian adierazi bezala.

2. "Iruña-Logroño autobia egitea, Gares-Lizarra tartea" proiektuan aurreikusitako Allozko mailegu-aldea ustiatu eta berritzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betikoz onestea.

3. Ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, ekainaren 18an eta 19an Ziraukiko eta Deierriko udaletxeetan ager daitezen, ukituriko ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak eta, beharko balitz, behin betiko okupaziokoak, egiteko.

4. Egintza horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala ahalordetutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, perituak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

5. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Ziraukiko eta Deierriko udaletxeetako iragarki oholean. Halaber, ohartarazten da honako hau argitaratu dela Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatzen diren ondorioetarako.

6. Ukituriko titularrei dei egitea banakako zitazio zedula baten bidez.

7. Ebazpen hau igortzea Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari, Desjabetzapen Atalari, Kontzesio Obren Atalari, Ziraukiko eta Deierriko Udalei eta alegazioegileei, bidezko ondorioak izan ditzan.

8. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, ebazpen honek Administrazio Publikoendako administrazio bidea amaitzen du. Dena den, Administrazioek ebazpenaren kontrako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Aukeran, epe horretan berean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44.1 artikuluan aurreikusitako errekerimendua egiten ahalko dute, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu baino lehen.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hogeian._Herri Lan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A0305368