71. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

AKATS ZUZENKETA, Antolaketa eta Informazio Sistemen Zuzendaritza Nagusiko proiektuak kudeatzeko bulegoaren definiziorako laguntza teknikoa kontratatzeko lizitazio iragarkian (2003/44 espedientea).

Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak, 2003ko apirilaren 16ko Ebazpenaren bidez, Antolaketa eta Informazio Sistemen Zuzendaritza Nagusiko proiektuak kudeatzeko bulegoaren definiziorako laguntza teknikoa prozedura ireki eta lehiaketa publikoa erabiliz kontratatzeko espedientea onetsi zuen eta 2003ko 54. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman, apirilaren 30ean. Iragarki horretan, proposamen ekonomikoak irekitzeko egunari dagokionez, akatsa zegoenez, ondotik heldu den zuzenketa egin da:

Honela dioen tokian: "Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun-orduak: 2003ko ekainaren 9ko 11:00etan, Zuzendaritza Nagusi horren bulegoetan", honela esan behar du: "Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun-orduak: 2003ko ekainaren 23ko 11:00etan, Zuzendaritza Nagusi horren bulegoetan".

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren bian._Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusia, Juan Santafé Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: C3173171