71. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Ogasuneko teknikari izateko 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

2002ko 67. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 10ekoan, eman zen argitara Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Ogasuneko teknikari teknikari izateko 9 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia. Haren 7. oinarrian xedatutakoa betetzeko, oposizioko epaimahaiak Eduardo Errea Rodriguez jauna, txanda irekitik, eta María Jesús Erdozáin Rodríguez andrea, igoera txandatik, izendatzeko proposamena aurkeztu du, haiek baitira oposizioa gainditu duten izangai bakarrak, nor bere txandan.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita batean._Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuko zuzendaria, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: A0305503