7. ALDIZKARIA - 2003ko urtarrilaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Iberdrola S.A.rekiko hitzarmena eta STR San Juan izeneko azpiestazio elektrikoa U.I. XI.-Berichitosen paratzeko plan berezia. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, bi mila eta biko azaroaren hogeita batean egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

PLE 02-AZA-21 (9/CU)

"Donibanen azpiestazio elektrikoa paratzeko plan berezia hasiera batean onetsi ondotik (2002-06-05ko RAL) jendaurrean egon den epean ez du alegaziorik jaso. Horrenbestez, erabaki da:

1._Iruñeko Udalak eta Iberdrola, S.A. enpresak sinatu beharreko hirigintza hitzarmena, espedientean baitago, berrestea.

2._STR San Juan izeneko azpiestazio elektrikoa U.I. XI.-Berichitosen paratzeko plan bereziaren agiria behin betikoz onestea.

3._Nafarroako Gobernuari erabaki honen berri ematea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkezten ahal da, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hogeita seian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0212909